Aro Modernoa: Gizarte Estamentala eta Humanismoa
Aro Modernoa
15. mendearen Amerika aurkikuntza. Kostantinoplaren gainbehera. 18. mendearen Frantziako iraultza.
Ezaurgarriak
- Gizarte estamentala (legea ezberdina jendeentzat)
- Absolutismoa eta despotismo ilustratua: monarkia autoritarioa (erregea botere guztia du)
- Nekazaritzan oinarritutako ekonomia-sistema (gehiagoak nekazariak ziren eta norbaiten jabe).
Humanismoa
Humanismo kontzeptua erabiltzen da kultur berritze mugimendu horren oinarrizko intelektuala, filosofikoa eta literarioa adierazteko.
Ezaurgarriak
- Gizakia da unibertsoaren zentroa (antropozentrisma) eta askatasuna da haren dohainik preziatuena.
- Asko miretzen da grekoen eta erromatarren kultura.
- Eskola eta unibertsitateetako irakaskuntzaren aurka (eskolastikotasuna).
Gizaki garrantzitsuak
- Petrarka
- Marsilio Ficino
- Giovanni Pico della Mirandola
- Tomás Moro
- Luis Vives
- Antonio de Nebrija
- Erasmo Roterdamikoa
Gizarte Estamentala
3 talde daude:
- Nobleziak: galdu du bere botere politikoa baina ez ekonomikoa. Ez daude haien lurrretan, erregearen ondoan baizik.
- Klero: gizarte-maila pribilegiatu horretakoa zen, nobleziarekin batera. Bitan banatzen dira: goi-klero (nobleak) eta behe-klero (3. estatuakoak).
- 3. estatua: burges aberatsenak nahiz nekazari xumeena biltzen ziren gizarte-masa heterogeneo batek heratzen zuen. Bitan bereizten ziren: laudatandak (pobreak) eta hiritarrak (burgesak eta artisauak).
Aurkikuntzen Arrazoiak
- Ekonomikoak: garai horretan lehen gaiaren eskaera hasi zen.
- Geografikoak: merkataritzarako bide berriak bilatu.
- Erreligiosoak: ebanjelizatzeko eta fedea zabaltzeko.
- Abenturen grina: aurrerako zientifikoak - nabigatzeko tresna berriak, itsasontzi berriak, kartografia hobetzea.
Euskaldundunak Ameriketan
Amerika aurkitu zenean, euskaldundun asko (Bizkaitarrak eta Gipuzkoarrak batez ere) joan ziren kolonizatzera eta abentura bila.
Miguel López Legazpi
(Zumarraga 1505) 40 urterekin Mexikora joan zen. 1564an espedizio bat gidatu zuen Filipinetara. Irla batzuk kontrolatu zituen eta gobernadore eta kapitain bihurtu zen. Enkomienden sistema sartu zuen, beste lurraldeekin merkataritza harremanak bultzatu zituen eta Manila hiria sortu zuen.
Lope Agirre
(Oñati 1511) Espainiako konkistatzaileen artean sortu ziren gerra zibiletan parte hartu zuen. El Dorado urrea biltzeko espedizioan parte hartu zuen. Amazonasean espedizio-buruak hil zituen. Espainiatik independentea izango zen erresuma bat sortzeko asmoa zuen. 1561ean Espainiako tropak hil zuten.
Katalina Erauso
(Donostia 1592) moja alfereza bezala ezagutua, behartuta sartu zen komentuan, baina ihes egin zuen, eta amerikarako itsaroratu zen mutil itxurak hartuta. Alfereza izatea lortu zuen, eta jendea aitortu zuenean emakumea zela, Espainira itzuli zen eta Felipe IV.ak pentsio bat eman zion saritzat.
Erreforma
Aro modernoaren hasieran, mundu kristauan erlijio kontuetan aldaketa sakon bat egin behar zela pentsatu zuten, hainbat arrazoiengatik: simonia eta nepotismoa, indulgentziak salatzea, eliza goi karguen aberaskeria... Giro nahasi horretan Martin Luther agertu zen arrazoiek kritikatzeko:
- Kristoaren fedean justifikazioa.
- Biblian interpretazio librea.
- Apaizgo unibertsala.
17. Mendeko Ekonomia: Merkantilismoa
Merkantilismoa doktrina ekonomiko bat da, nazioa baten aberastasuna bildutako metal preziatuen gain dagoela esaten duena, estatuak industria eta merkataritza jarduerak kontrolatu, babestu eta bultzatu behar dituzten, esportazioen balioa inportazioena baino handiagoa izateko. Herrialde batzuk merkataritza-itunari (metropolia manufakturako produktuen hornitzaile bakarra bihurtzen da eta koloniek lehengaiak ekoiztera mugatzen dira) esker krisialditatik ateratzea lortu zuten. Frantzia krisialditik ateratzeko Colbertismoa ezarri zuen:
- Abelazkuntzarako prozedura berriak eta landare mota errentagarriak sartzea.
- Manufaktura garatzea.
- Neurri protekzionistak hartzea, kanpoan manufakturatutako produktuen lehiakortasuna saihesteko muga-zerga gogorrak ezarriz.
- Barne-merkataritza errazteko komunikabideak hobetzea.
Espainia eta Frantzian: Absolutismoaren Hasiera
Erregea boterea Jainkoarengandik dator. (Botereak: legegile, betearazle, judiziala, erlijiosoa) herriaren ordezkariak galtzen dute boterea. Nazioa zabaltzen, politika erasotzailea. Felipe III.a Espainiako eta Portugalgo errege izan zen 1598tik 1621era. Ez zen asko ardura gobernuaz. Felipe IV.a 1621-1665 bitartean Espainiako erregea eta 1621-1640 bitartean Portugalgo erregea izan zen, 1640an Portugalek independentzia lortu zuelako.