XVII. mendeko krisialdia: Absolutismotik Ilustraziora

Historia10,83 KB

XVII. mendea

Biztanleria

XVII. mendean krisia hasi zen: Espainiak behera egin zuen, demografia jaitsi zen, eta heriotza-tasa handitu. Batez ere hiru faktoreengatik:

  • Gosea: Uzta txarrak egon ziren, eta, ondorioz, ez zegoen ia janaririk.
  • Epidemiak: Ez zegoen higienerik.
  • Gerrak: Hogeita Hamar Urteko Gerra (1618-1648).

Jendeak ez zuen bainatzea ongi ikusten, zerbait hartu behar zutela pentsatzen zuten, eta, ondorioz, usaina ezkutatzeko perfumeak erabiltzen zituzten.

Ekonomia

Ekonomia nekazaritzan oinarritzen zen. Klima hoztu zen eta uzta oso txarrak egon ziren. Orduan, nekazaritza behera joan zen, gosea sortu zen, eta demografia jaitsi egin zen. Gremioak existitzen ziren, eta manufakturak asko garatu ziren.

Merkantilismoa sortu zen, estatuak ekonomian parte hartzea bultzatzen zuen ideologia ekonomikoa. Honako neurri hauek hartu ziren:

  1. Esportazioak sustatzea eta inportazioak mugatzea, muga-zergen bidez (produktuen zergak).
  2. Produkzioa arautzea eta industria estatalak sortzea (batez ere itsasontzien enpresak).
  3. Koloniekiko merkataritza sustatzea, estatuak lagundutako konpainia komertzialen eta monopolioen bidez (enpresek kolonietan merkataritza egiteko behar duten eskubidea).
  4. Protekzionismo komertziala beste herrialdeekiko (nire lurraldeko produktuetan konpetentziarik ez egoteko).

Absolutismoa

XV. mendetik aurrera, erregeak galdutako boterea berreskuratzen hasi ziren. Frantziak izan zen gehien berreskuratu zuena. Monarkia autoritarioan, gorteak erregeak egiten zuena kontrolatzen zuen; aldiz, XVII. mendean, erregeak botere guztia zuen. Monarkia absolutua nagusitu zen, batez ere arrazoi erlijioso batengatik: uste zuten Jainkoak aukeratzen zintuela errege izateko. Orduan, Jainkoak nahi bazuen erregea izatea, zerbaitengatik izango zen, eta bakarrik Jainkoak epaitu ahal zion. Zerbait gaizki egiten bazuen, ez zion herriari ezer esan behar, bakarrik Jainkoari. Ondorioz, nahi zuena egiten zuen. Luis XIV.a izan zen garrantzitsuena, Versaillesen bizi zen.

Luis XIV.aren politika absolutista honako neurri hauetan islatu zen:

  1. Probintzietan funtzionarioak jarri zituen nobleak kentzeko.
  2. Burokrazia, armada eta diplomazia (negoziazioak) sendotu zituen.
  3. Merkantilismoa ezarri zuen ekonomian, Colbert ministroaren laguntzaz.
  4. Estatu Nagusiak bertan behera utzi zituen.
  5. Erlijio-batasuna inposatu zuen. San Bartolome gauean, milaka protestante hil zituen, eta geratu zirenek Frantziatik alde egin zuten.

XVII. mendeko Espainia

Hiru errege egon ziren:

  1. Felipe III.a
  2. Felipe IV.a
  3. Carlos II.a

Hauek ez ziren izan Felipe II.a eta Carlos V.a bezain onak, oso txarrak izan ziren. Ez zitzaien interesatzen gobernatzea, eta boterea balidoen esku utzi zuten, beraien konfiantzazko nobleen esku, alegia. Bakoitzak zuen bere balidoa:

  • Felipe III.a: Lermako Dukea
  • Felipe IV.a: Olivares Konde-Dukea
  • Carlos II.a: Mariana Austriakoa

Felipe IV.a beti festetan zegoen, eta Olivares Konde-Dukeak agintzen zuen. Herriak balidoen aurka zegoen, Espainiako arazo guztiak beraien errua zirela esaten zuten. Errege Katolikoen garaitik, erregeak beraien familiakoekin ezkontzen ziren (endogamia), eta, azkenean, Carlos II.ari “El Hechizado” deitzen zioten, intelektualki oso justua zelako. Bi emazte izan zituen, baina ez zuen seme-alabarik izan.

Espainiaren gainbeherako kausak

  1. Ekonomia: Carlos V.aren eta Felipe II.aren garaietatik, Espainiak zor asko zituen. Felipe III.ak eta Felipe IV.ak ezin izan zituzten ordaindu, eta herriak ez zien kreditu gehiagorik eman.
  2. Moriskoen kanporaketa: Felipe III.ak, 1609an, batasun erlijiosoa nahi zuen, eta moriskoak Espainiatik kanporatu zituen. Baina gehienak nekazaritzan aritzen ziren, eta lur horiek landu gabe eta jenderik gabe gelditu ziren.
  3. 1640ko krisia: Olivares Konde-Dukea saiatu zen Espainiako erresumen legeak kentzen, eta Espainia osorako lege berdinak jartzea nahi zuen. Baina Katalunia saiatu zen Espainiatik joaten eta Frantzian sartu nahi zuen legeak mantentzeko. Erregeak tropa guztiak Kataluniara eraman zituen, baina Portugal ere independizatu nahi zen, eta erabaki bat hartu behar zuten. Kataluniara joatea erabaki zuten, eta tropa guztiak hara eraman zituzten. Orduan, 1640an, Portugal independizatu egin zen. Felipe IV.ak lortu zuen Katalunia Espainian geratzea.

Hogeita Hamar Urteko Gerra

Felipe II.a hil baino lehen, bakea sinatu zuen protestante guztiekin, baina Felipe III.ak berriro arazo berdinak aurkitu zituen. Felipe III.aren garaian, Luis XIII.ak agintzen zuen Frantzian, eta bere balidoa Richelieu zen.

Henrike IV.arekin arazoak bukatu ziren, eta Frantzia indarra hartzen joan zen, eta Espainiaren aurka berriro konspiratzen hasi zen. 1618an, Pragako hirira Espainiako bi enbaxadore joan ziren, pragatarrei katolizismora bihurtzeko esateko. Pragatarrek bi enbaxadoreak leihotik behera bota zituzten, eta orduan Espainian gerra berriro piztu zen. Mendi Zuriko batailan, katolikoek irabazi zuten, eta hor hasi zen Hogeita Hamar Urteko Gerra. Bi bando zeuden: protestanteak, Frantziaren laguntzarekin, eta katolikoak, Espainia eta Alemaniaren laguntzarekin. Gerra ikaragarri luzea izan zen. Suedia sartu zen Kristina erreginarekin, baina katolikoek gelditu egin zituzten. Frantziak ez zuen amore eman gerran (dirutza…), baina Espainia bai. Azkenean, Richelieu kardinalak erabaki zuen Frantzia batailan sartzea Espainia oso nekatuta zegoenean, eta Rocroiko bataila eman zen. Espainiarrek Rocroiko bataila galdu eta Alemaniatik ihes egitea erabaki zuten. 1648an, bataila bukatu zen Westfaliako Bakearekin, baina Espainiak eta Frantziak borrokan jarraitu zuten. Azkenean, Flandes eta lur horiek Frantziari eman zizkioten.

Westfaliako Bakea (erabakiak)

  1. Erlijio-tolerantzia onartu zen Alemanian (Espainian ez).
  2. Espainiak Flandesen independentzia onartu behar izan zuen.
  3. Suediak ikaragarrizko boterea hartu zuen, Kristina erreginarekin.
  4. Frantziak lurralde asko eskuratu zituen Alemanian, batez ere Alsazia eta Lorena.
  5. Frantziaren nagusitasuna hasi zen, Espainiaren kaltetan.
  6. Espainia eta Frantziaren arteko gerra 1659 arte: Pirinioetako Bakea sinatu zuten Luis XIV.ak eta Felipe IV.ak, baina Espainiak Rosselló eta Cerdanya galdu zituen. Hori kontsideratzen da Espainiako Inperioaren azken loraldia.

Zientzialariak eta filosofoak

  1. Galileo Galilei zientzialariak heliozentrismoa proposatu zuen: Eguzkia unibertsoaren erdian dago, eta planetak haren inguruan biraka dabiltza. Galileok asmatu zuen lehenengo teleskopioa, eta Jupiterren ilargiak aurkitu zituen.
  2. Kepler zientzialariak planeten orbita eliptikoa zela frogatu zuen.
  3. Newton zientzialariari sagar bat burura erori zitzaion, eta grabitatearen legea proposatu zuen.
  4. Descartes filosofoa arrazionalismoaren aita da, korronte filosofiko bat. Gauza guztiei buruz zalantza zuen. Ez zekien zerbait benetakoa zen ala amets bat zen. Baina, egun batean, pentsatzen ari zela, esan zuen: “Pentsatzen ari banaiz, benetan existitzen naiz”. “Cogito, ergo sum”.

Espainiako “Urrezko Mendea”

Nahiz eta XVII. mendea, politikoki eta ekonomikoki, krisi-mendea izan, arlo kulturalean, Espainian inoiz izan den garairik onena izan zen.

XVI. mendean, Garcilaso de la Vega izan zen idazle ospetsuena.

Musikan, XVI. mendean, famatuena Antonio de Cabezón izan zen, itsua zen, Felipe II.aren organista. Cristóbal de Morales, Carlos V.aren musikari pribatua.

Bi idazle mistiko egon ziren (karmeldarrak), estasia mistikoa zuten, eta ikusten zutena idazten zuten: Santa Teresa de Jesús eta San Juan de la Cruz.

Tomás Luis de Victoria Espainiak izan duen musikaririk onena da, musika polifonikoan maisu.

Pikareskaren garaia da. Famatuenak “Lazarillo de Tormes” eta Quevedoren “El Buscón” dira.

XVII. mendea izan zen literaturarako garairik onena. Miguel de Cervantesek “El Quijote” idatzi zuen; Lope de Vegak, “Fuenteovejuna”; Quevedo eta Góngora; Calderón de la Barcak “La vida es sueño” idatzi zuen. XVII. mendea oso ona izan zen kulturalki.

Arkitektura

  1. Oinplano oktogonalak, eliptikoak, gurutze greko eta latindarrak.
  2. Taulamendu eta horma kurbatuak, frontoiak, zatikatuak, kurbak alde guztietatik.
  3. Euskarri berriak: zutabe salomondarrak.
  4. Elementu apaingarri oso garatuak (bolutak, girnaldak, medailoiak, frontoiak…).
  5. Maderna, Bernini, Borromini, Mansart.

Berniniren Baldakinoa

Erromako Panteoiak bazituen brontzezko ateak, eta Berninik urtu egin zituen Baldakinoa egiteko. San Pedro lurperatuta dagoen lekuaren gainean dago, kupularen azpian. Zutabe salomondarrak erabili zituen lehenengo aldiz.

Berniniren Vatikanoko Plaza

Vatikanoa egin zutenean, etxe asko zeuden inguruan, eta basilika ez zen ondo ikusten. Berninik plaza biribila egin zuen, besarkada bat sinbolizatzen duena. Plazaren erdian, obelisko bat dago, eta perspektiba erabili zuen plazako edozein puntutik zutabe bakarra ikusteko, nahiz eta bi egon. Buelta ematen badiozu, sarraila forma dauka, zerurako ateak irekitzen dizkizulako. Plazako eskultura guztiak Berninirenak ziren.

Eskultura

  1. Marmola, alabastroa eta brontzea izan ziren material nagusiak.
  2. Mugimendu ikaragarria.
  3. Erlijio-gaiak, mitologia, alegoriak, zaldiak erregearekin.
  4. Aurpegi asaldatuak, pasio bortitzak (pathos, terribilità).
  5. Mukulu biribila eta erliebeak.
  6. Bernini.

Berniniren David

David Goliaten aurka borrokan, marmolez egina, mugimendu handia, terribilità, eta harria jaurtitzen ari da habailarekin. Anatomikoki perfektua, alde guztietatik ikus daiteke. Kontraste handia leunaren eta latzaren artean.

Berniniren Apolo eta Dafne

Historiak dio Apolo Dafnetaz maiteminduta zegoela eta jarraitzen ziola, eta Dafnek korrika egiten zuela, ezer nahi ez zuelako. Dafnek bere aitari laguntza eskatu zion: “Norbait ukitzen bazaitu, zuhaitz batean bihurtuko zara”. Izugarri zaila zen hori marmolez egitea. Dafnek izu-ikarazko begirada du (terribilità). Berninik haizearen mugimendua irudikatu zuen arropan. Anatomikoki perfektua, kalitate ezberdinak.

Deskargatu

PDF Word HTML