Foruak, Liberalismoa eta Lehen Karlistaldia Euskal Herrian (1833-1876)

Historia4,88 KB

Sarrera: Bi ideologiak

Foruak

  • Erdi Arotik, idatziz bildutako usadioak edo ohiturak ziren eta lege-balioa zuten.
  • Erregearen eta euskal lurraldeen aginteak orekatuta zeuden.
  • Erregeak, lehenengo, foruak zin egin behar zituen.
  • Euskal lurraldeei autonomia handia ematen zieten eta askatasun-erregimen bat ezartzen zuten.
  • Foru-baimena: Foruen aurkako errege-legeak (kontraforuak) bete gabe gera zitezkeen.
  • Ordezkaritza-sistema: Batzar Nagusiak (herritarren ordezkaritza zuten erakundeak) eta Diputazio edo Aldundiak (gobernu-erakundeak).
  • Pribilegio garrantzitsuak: Zerga oso txikiak ordaintzea, soldadutzatik salbuetsita egotea, aduanak barnealdean egotea (produktuak zuzenean sartzeko).
  • Foruak eta karlismoa: Euskal gizarteko talde sozial batzuk karlista egin ziren, karlistek zuhur jokatu eta euren programa absolutista eta teokratikoan (Jainkoarengan oinarritua) foruen aldarrikapena sartu zutelako.

Liberalismoa

  • Berdintasun juridikoan, jabetza pribatuan, sistema politiko parlamentarioan eta askatasun ekonomikoan oinarritua.
  • Foruetan ezarritako sistema ekonomiko eta politikoa ez zetorren bat merkataritzako burgesiaren interesekin eta asmoekin.
  • Burgesiak liberalismorantz jo zuen.
  • Iraultza liberalak foruak kendu nahi zituen, batasun juridikoa eta zentralizazioa lortzeko.
  • Euskal Herrian, liberal moderatuek liberalismoaren ohiko ideiak aurrera atera nahi zituzten.
  • Foruen defendatzaile agertu ziren, eta honako hauei eutsi nahi zieten: milizia-sistema, foru-baimena, botere judiziala eta administrazio-antolaketa autonomoa.
  • Moraza, Sagarminaga eta Elkartasun Liberalekoak: 1876an foruak indargabetu zituen legearen aurka agertu ziren. Euskalerria elkartea sortu zuten.

Maria Kristinaren Erregeordetza: Lehen Karlistaldia (1833-1839)

Fernando VII.a hiltzean, zazpi urteko gerra zibila piztu zen.

Karlos Maria Isidro infantea tronuaren oinordekoa zela pentsatzen zutenak (absolutistak) eta Isabel II.aren aldekoak (liberalak) aurrez aurre jarri ziren.

Oinordetzaren arazoaren atzean gatazka ideologikoa zegoen: iraultza liberala bultzatzen zutenen eta erregimen absolutistaren aldekoen artekoa.

Karlistak

  • Ideologia: Monarkia absolutua, lur-jabetzaren erregimen tradizionala eta zorrozkeria erlijiosoa. Foruen defentsa.
  • Leloa: "Jainkoa, Aberria eta Erregea".
  • Oinarri soziala: Kleroa, nekazaritza-inguruneko behe-mailako noblezia eta nekazari gehienak.

Liberalak

  • Ideologia: Berdintasun juridikoan, jabetza pribatuan, sistema politiko parlamentarioan eta askatasun ekonomikoan oinarritutako sistema defendatzen zuten.
  • Oinarri soziala: Burgesak, funtzionarioak, armadako kideak, goi-mailako noblezia eta hiriguneetako sektore zabalak.

Gerraren bilakaera

Lehen fasea (1833-1835)

  • Tomas Zumalakarregik zuzendu zuen.
  • Karlisten benetako armada erregularra sortu eta gidatu zuen.
  • Gerrilla-taktikak erabili zituzten.
  • Euskal Herriko nekazaritza-eremu osoan liberalak erne eduki zituzten.
  • Hiriak liberalen esku zeuden.

Bigarren fasea (1835-1837)

  • Karlistek hegoalderantz erasoa jo zuten.
  • Gomez jenerala Andaluziaraino heldu zen.
  • Karlosek berak zuzendutako espedizioa Madril hartzen saiatu zen.
  • Estrategia horrek porrot egin zuen.

Hirugarren fasea (1837-1839)

  • 1837tik aurrera armada liberala sendotu egin zen.
  • Liberalak konturatu ziren komenigarria zela foruen aldeko borroka eta tronuaren oinordekotzarena bereiztea.
  • Karlisten artean transakzionistak (Maroto buru zutela, Isabelen eskubideak onartzeko prest) nagusitu ziren, gatazkari hitzarmen bidezko irtenbide politikoa bilatzearen aldekoak.

Gerraren amaiera

  • Maroto jeneral karlistak eta Espartero jeneral liberalak 1839ko abuztuan Bergarako Ituna sinatu zuten.
  • Marotok Isabel II.aren tronurako eskubidea aitortu zuen.
  • Bestalde, Esparterok konpromisoa hartu zuen (1) Gorteen aurrean foruak defendatzeko eta (2) armada karlistako ofizialen mailak mantentzeko.
  • Gorteek eta erreginak Nafarroako eta euskal probintzietako foruak berretsi zituzten 1839ko urriaren 25eko dekretu baten bidez, baina betiere “batasun konstituzionalaren kalterik gabe”, eta etorkizunean aldaketak egiteko aukera irekita utziz.
  • Progresistak (aurrerakoiak) legearen aurka agertu ziren, baina Pedro Egaña diputatuak moderatuak konbentzitu zituen, eta foruak berretsi egin ziren.
  • Foru-sistema errealitate konstituzional berrira egokitu zen: foru-erakundeak eta erakunde konstituzionalak batera mantendu ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML