XVI. Mendeko Gertaera eta Kontzeptu Historiko Nagusiak

Historia2,82 KB

Erreforma eta Kontraerreforma

  • Martin Luther: XVI. mendearen hasieran erlijio-erreforma bat proposatu zuen fraide agustindarra.
  • Kalbinismoa: Kalbinek Frantzian sortutako mugimendu erreformatzailea.
  • Henrike VIII.a / Eliza Anglikanoa: XVI. mendean Erromako Elizatik bereiztu ondoren Henrike VIII.ak sortutako Ingalaterrako Eliza.
  • Kontraerreforma: XVI. mendean protestantismoaren aurka egiteko eta Eliza barrutik erreformatzeko Erromako Elizan gertatutako erreakzioa.
  • Trentoko Kontzilioa: Erromako Elizak XVI. mendean protestantismoaren aurka egiteko eta Eliza barrutik erreformatzeko egin zuen kontzilioa.
  • Jesusen Lagundia: XVI. mendean Ignazio Loiolakoak sortutako lagundia. Erabakigarria izan zen Trentoko Kontzilioan.

Habsburgotarrak eta Hispaniar Monarkia

Austria Etxeko Erregeak

  • Karlos I.a: Espainian egondako Austria etxeko lehenengo erregea.
  • Filipe II.a: Espainian egondako Austria etxeko bigarren erregea.
  • Hispaniar Monarkia: Batez ere Karlos I.aren eta Filipe II.aren garaietan Europan egondako dinastiarik boteretsuena.

Barne Gatazkak Karlos I.aren Garaian

  • Komunitateen Gerra: Karlos I.a Espainiako erregea izendatu ondoren Gaztelako hiri batzuetan sortutako matxinada, zerga-igoera zela eta.
  • Germaniak: Karlos I.a Espainiako erregea izendatu ondoren Valentzian eta Mallorkan burgesek nobleen aurka sortutako matxinada.

Kanpo Politika eta Gatazkak

  • Suleiman Bikaina: Karlos I.aren garaian Vienako ateetaraino iritsi zen turkiarren sultana.
  • Otomandar Inperioa: 1453an Konstantinopla konkistatu zuen Asian sortutako musulmanen inperioa.
  • Liga Santua: Filipe II.ak, Veneziak eta Aita Santuak sortutako armadak turkiarren aurka lortutako garaipenik garrantzitsuena.
  • Flandeseko Tertzioak: XVI. eta XVII. mendeetan Herbehereetan borrokatu zen infanteriako armada.
  • Armada Garaitezina: Filipe II.ak Ingalaterra inbaditzeko prestatu zuen Itsas Armada.

Amerikako Konkista eta Esplorazioa

  • Hernán Cortés: 1521ean Mexikoren konkista lortu zuen konkistatzailea, Moctezuma azken enperadore azteka kargutik kendu ondoren.
  • Moctezuma: 1521ean Hernán Cortés-ek garaitu zuen azken enperadore azteka.
  • Francisco Pizarro: 1533an Cuzco, Inken hiriburua, konkistatu zuena, Atahualpa azken enperadore inka kargutik kendu ondoren.
  • Juan Sebastián Elkano: 1522an lehen mundu bira lortu zuen itsasgizon getariarra.

Deskargatu

PDF Word HTML