DBH mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Depresio Handia eta Gerraren Aurrekariak

Historia3,16 KB

New Deal delakoa

Zer da?

AEBko presidentea zen Franklin D. Roosevelt-ek 1933tik 1937ra arte depresio ekonomikoa gainditzeko prestatu zuen neurri multzoa. Neurrien artean garrantzitsuena, estatuaren parte-hartze ekonomikoa.

Neurri nagusiak:

  • Dolarra debaluatzea, esportazioak bultzatzeko.
  • Industriaren ekoizpena suspertzea.
  • Soldata igotzea, kontsumoa sustatzeko.
  • Prezioak igotzea, enpresek etekinak izan ditzaten.
  • Langabeziaren kontra ekitea, ongizatea eta aberastasuna sortzeko.

Alemania Nazia

Zer da Nazionalsozialismoa?

Nazionalsozialismoa diktadura eredutzat duen mugimendu eta erregimen politikoa da.

Alemanian sortzeko arrazoiak:

  • Lehen Mundu Gerraren ostean Alemanian sortutako errepublika demokratikoak zituen zailtasun ekonomiko eta sozialak.
  • Herriaren haserrea
...
Jarraitu irakurtzen "Depresio Handia eta Gerraren Aurrekariak" »

Lehen Mundu Gerra: Kausak, Bilakaera eta Ondorioak

Historia3,46 KB

Gatazkaren Kausak

  • Kolonien gaineko desadostasunak

    1905ean, Marokoko lehen krisialdia gertatu zen, Alemaniak frantsesen kolonia-lurraldeen independentziaren aldeko hitzaldia eman zuenean. Horrek bigarren krisialdi bat eragin zuen 1911n.

  • Balkanetako nazionalismoa

    Nazionalisten lurralde-aldarrikapenek tentsio handiak sortu zituzten Balkanetako penintsulan.

  • Lehia ekonomikoak

    XX. mendearen hasieratik aurrera, Alemaniaren eta Erresuma Batuaren artean lehia ekonomiko gogorra egon zen.

  • Lurraldetasunaren inguruko lehiak

    Frantziaren eta Alemaniaren artean Alsazia eta Lorrenako lurraldeen inguruko liskarrak zeuden. Austria-Hungariako Inperioa eta Errusia Poloniaren kontrola lortzeko borrokatu ziren, eta Grezia eta Turkia, berriz, Egeo itsasoko uharteak eskuratzeko.

...

Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra: Kausak, Bilakaera eta Ondorioak" »

Totalitarismoa eta II. Mundu Gerra: Erregimenak eta Gertaerak

Historia3,79 KB

Totalitarismoa: Erregimen Totalitarioen Ezaugarriak

Erregimen totalitarioek honako ezaugarri hauek dituzte:

  • Estatuaren gorespena
  • Lider edo buruzagi karismatikoa
  • Indarkeriaren gurtza
  • Alderdi bakarra
  • Lurraldea hedatzea: Imperialismoa
  • Oinarri sozial heterogeneoa
  • Sinboloak
  • Pentsamendua hedatzea: Adoktrinamendua

Italia Faxista

Nola iritsi zen Mussolini boterera? 1919ko eta 1921eko hauteskundeetan alderdi faxistek aulki gutxi lortu zituzten, beraz, indarkeriaz baliatu ziren. Horretarako, Alkandora Beltza taldea osatu zuten, hortik Erromarantz abiatu ziren (Erromarako ibilbidea). Viktor Emanuel III.ak gobernua osatzea eskaini zion, eta Mussolinik ahalmen osoak bere esku hartu zituen. 1925ean diktadura ezarri zuen.

Oinarri Ideologikoak

  • Demokraziaren eta komunismoaren
...
Jarraitu irakurtzen "Totalitarismoa eta II. Mundu Gerra: Erregimenak eta Gertaerak" »

Frankismoa eta Gerra Zibila: Gertaera, Lege eta Jarrera Gakoak

Historia5,99 KB

Gerra Zibila: Espainiako Apezpikuen Jarrera

  • Egilea: Apezpikuen Gutun Kolektiboa. Gerra hasi eta ia urtebetera argitaratua.
  • Helburua: Espainiatik kanpoko katolikoak Elizak Gerran zuen jarreraren berri ematea.
  • Testuingurua: Frankok eskatuta, atzerriko intelektual katolikoen sektore baten jarrera ezeztatu nahi zen; izan ere, sektore hori, nazionalek militante katoliko batzuen aurka gauzatutako zapalkuntza ikusita, gerraren motibazio ilunagoak aztertzen hasi zen.
  • Jarrera: Nazio mugimenduaren alde egin arren, pastoralak ez zuen txeke zuririk ematen; aldiz, bertan Elizaren susmoak ikusten ziren.

Erantzukizun Politikoen Legea (1939)

  • Argitalpena: 1939ko otsailaren 9ko Legea, Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratua.
  • Testu mota: Historikoa, juridikoa, politikoa.
...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoa eta Gerra Zibila: Gertaera, Lege eta Jarrera Gakoak" »

Francoren Erregimenaren Ideologia eta Gizarte Osagaiak

Historia3,47 KB

1. Erregimenaren Zutabeak


1.1 Erregimenaren Osagai Ideologikoak:

  • Nazionalkatolizismoa: Francok muturreko pentsaera nazionalkatolikoa izan zuen. Estatuak eta Elizak lankidetzan jardun zuten nazionalkatolizismoaren garapenean. Nazionalkatolizismoak Francoren legitimazioa egin zuen.
  • Militarismoa: Diktadura frankistarentzat garaipen militarraren erabilera funtsezko izan zen. Francoren ustez, Armada nazio oinarri izan zen eta, beraz, militarrak izan ziren gobernu zibiletan eta ordena publikoaren goiko postuetan. Baina kalea kontrolatzeko polizia armatua eta Guardia Zibila erabili zituen, eta Espainia estaturik polizialena izan zen.
  • Ultranazionalismo zentralista: Militar garaileek eta Falangek sentimendu zentralista nabarmena zuten, gai batean, Errepublikak
...
Jarraitu irakurtzen "Francoren Erregimenaren Ideologia eta Gizarte Osagaiak" »

Frankismoaren bilakaera politiko eta ekonomikoa (1940-1974): oposizioa, nazioarteko onespena eta barne gatazkak

Historia2,7 KB

Frankismoaren bilakaera politikoa eta ekonomikoa (1940-1974): oposizioa, nazioarteko onespena eta barne gatazkak

Isolamenduaren ondorioz, autarkia eta interbentzionismo ekonomikoa ezarri ziren, batez ere industrian eta zerbitzuetan. Frankismoarekiko oposizioa 40ko hamarkadan eskasa izan zen, aurkako erakunde politiko eta sindikalak ilegalizatuak izan zirelako, errepresio bortitza izan zelako eta oposizioko taldeen batasun eza zegoelako. Joan Borboikoak, Lausanan, berrezarkuntza monarkikoa eskaini zuen manifestu batean.

Gerra Hotzaren eragina eta nazioarteko onespena (1950eko hamarkada)

Gerra Hotzak erregimen frankistaren nazioarteko onespena erraztu zuen. AEBk eta aliatuek frankismoa laguntzat onartu zuten, antikomunista sutsua izateagatik. Hurbiltze...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren bilakaera politiko eta ekonomikoa (1940-1974): oposizioa, nazioarteko onespena eta barne gatazkak" »

Gerra Hotzaren Glosarioa: Kontzeptu Garrantzitsuak

Historia3 KB

Great Society: 1960an Johnson presidenteak zeukan plan ekonomikoa, non bizitza maila hobetzea zen bere helburua, adibidez hezkuntzan, osasungintzan… baina hango dirua Vietnamgo gerrarako erabili zen. Napalm: Vietnamgo gerran AEBko armadak erabilitako konbustible likatsua izan zen. Honek pertsonak, etxeak eta natura suntsitu zituen. Komunismoa: Jabetza pribatua defendatzen ez zuen sistema ekonomiko eta soziala zen. Estatuak ondasun guztiak zituen eta ondasunak berdin banatzen ziren biztanleen artean.

Kapitalismoa: Sistema sozial, politiko eta ekonomiko bat da, sistema politiko liberala defendatzen zuena. Jabetza pribatua defendatzen zuen, estatuak ez zuen esku hartzen ekonomian eta hauteskunde eta askatasuna zegoen. Armamentu-norgehiagoka:...

Jarraitu irakurtzen "Gerra Hotzaren Glosarioa: Kontzeptu Garrantzitsuak" »

Gerra Arteko Europa: Faxismoa eta Nazismoa

Historia3,29 KB

Lehen Mundu Gerraren Ondorioak eta Erregimen Berriak

Lehen Mundu Gerra amaitzean, erregimen demokratikoak garatu ziren:

  • Sufragio nazionala
  • Askatasunak eta eskubideak
  • Konstituzioa
  • Botere banaketa
  • Berdintasun judiziala

Erregimen totalitarioak demokraziaren kontrakoak ziren:

  • Erregimen komunista
  • Diktadura kontserbadoreak
  • Faxismoa: 1920-30eko hamarkadan sortutako eskuin muturreko ideologia. Demokraziaren eta komunismoaren aurka.

Faxismoaren Ezaugarriak

  • Lider karismatiko bat
  • Alderdi bakar baten aldeko apustua, norbanakoen eskubide eta askatasunen kontra
  • Estatu buru indartsua, gizartea kontrolatzeko
  • Nazionalismo bortitza eta espansionista
  • Ekonomiaren interbentzionismoa

Italiako Faxismoa

Lehen Mundu Gerraren ondoren krisia (hildako asko) eta erregimen demokratikoek...

Jarraitu irakurtzen "Gerra Arteko Europa: Faxismoa eta Nazismoa" »

Euskal Herriko Historia Garaikidea: Karlistaldiak, Abertzaletasuna eta Inperialismoa

Historia2,91 KB

Lehen Karlistaldia (1833-1839)

Aurrez aurreko taldeak

  • Karlistak: Herri xehea eta Eliza.
  • Liberalak edo isabeldarrak: Hiriburuetako jabe handiak eta merkatariak.

Gerraren bilakaera

  • Tomas Zumalakarregik Euskal Herriko lurrak menderatu zituen, hiriak izan ezik.
  • Zumalakarregi hil ondoren, gerrak aurrera jarraitu zuen, baina karlisten indarra ahulduz joan zen.
  • Amaiera: Bergarako Besarkada (1839). Espartero eta Marotoren arteko akordioa.

Berehalako ondorioak

Esparterok Foruak mantentzeko konpromisoa hartu zuen.

Lehen Karlistaldiaren Ondorioak (1839-1841)

Foruen Legea eta aldaketak (1841)

  • Batzar Nagusiak desagerrarazi zituzten, foruak berrikusi ziren, eta pase forala bertan behera geratu zen.
  • Espainiako erakundeak ezarri ziren:
  1. Gobernadore zibilak.
  2. Udaletan eta euskal
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Historia Garaikidea: Karlistaldiak, Abertzaletasuna eta Inperialismoa" »

Lehen Mundu Gerra: Kausak, Garapena eta Ondorioak Europan

Historia7,12 KB

Europako Potentzia Nagusiak XIX. Mende Amaieran

Ingalaterra Viktoriarra

Mundu mailako potentzia nagusia zen, munduko merkataritzaren % 23 kontrolatzen zuen. Garapen zientifiko, teknologiko nahiz jakintzako handia izan zuen. Klase sozialak argi eta garbi bereizten ziren garaia izan zen.

Frantzia: Errepublika Demokratikoaren Eredua

Hirugarren Errepublikak hainbat lege sozial onartu zituen:

  • 1874: 13 urtetik gorakoek lan egiteko baimena.
  • 1884: Sindikatuak legeztatu ziren.
  • 1892: Emakumeei gauez lan egitea debekatu zitzaien.
  • 1905: 8 orduko lanaldia ezarri zen.
  • 1907: Asteko derrigorrezko atsedenaldia onartu zen.
  • 1910: Langileen pentsio sistema sortu zen.

Gainera, eskola publiko laikoa sustatu zen, Elizaren eta Estatuaren arteko banaketa gauzatu zen eta Errepublikaren...

Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra: Kausak, Garapena eta Ondorioak Europan" »