Totalitarismoa eta II. Mundu Gerra: Erregimenak eta Gertaerak

Historia3,79 KB

Totalitarismoa: Erregimen Totalitarioen Ezaugarriak

Erregimen totalitarioek honako ezaugarri hauek dituzte:

  • Estatuaren gorespena
  • Lider edo buruzagi karismatikoa
  • Indarkeriaren gurtza
  • Alderdi bakarra
  • Lurraldea hedatzea: Imperialismoa
  • Oinarri sozial heterogeneoa
  • Sinboloak
  • Pentsamendua hedatzea: Adoktrinamendua

Italia Faxista

Nola iritsi zen Mussolini boterera? 1919ko eta 1921eko hauteskundeetan alderdi faxistek aulki gutxi lortu zituzten, beraz, indarkeriaz baliatu ziren. Horretarako, Alkandora Beltza taldea osatu zuten, hortik Erromarantz abiatu ziren (Erromarako ibilbidea). Viktor Emanuel III.ak gobernua osatzea eskaini zion, eta Mussolinik ahalmen osoak bere esku hartu zituen. 1925ean diktadura ezarri zuen.

Oinarri Ideologikoak

  • Demokraziaren eta komunismoaren aurka egotea.
  • Gizabanakoa estatuaren mendean hartzea.
  • Alderdi politiko bakarra onartzea.
  • Indarkeria gorestea.
  • Masa hedabideen hedapena, propaganda erabiltzea.
  • Ekonomia estatuaren kontrolpean jartzea.
  • Balio nazionalak goraipatu eta militarismoa goratu.

Giacomo Matteotti diputatu sozialista zen, Mussoliniren diktadura kritikatzeagatik hil zuten.

Alkandora beltzen funtzioa alderdi faxistek legalki ezin zutena egin haiek egiten zuten (hilketak, atxiloketak...).

II. Mundu Gerra: Arrazoiak eta Gertaerak

Aurrekariak: Lehen Mundu Gerran sinatutako bake itunek oso ahulduta utzi zituzten garaitutako herrialdeak, eta muturreko nazionalismo alemaniarra sortu zen.

Bestetik, Errusiako Iraultzan komunismoak garatu izanak sentimendu kontrajarriak eragin zituen.

Hirugarrenik, depresio handiak krisi larrian utzi zituen herrialde asko.

Hori guztiari herrialde demokratiko eta Nazioen Elkarteak erakutsitako ahulezia gehitu behar zaio.

Gerraren leherketa: Alemania Polonia inbaditzen hasiko da, II. Mundu Gerra piztuz.

Bandoak

Ardatza: Alemania nazia, Italia faxista, Japonia, Hungaria, Errumania, Bulgaria.

Aliatuak: Sobietar Batasuna, Erresuma Batua, AEB, Frantzia, Kanada, Australia, Txinako Errepublika.

Gudu Nagusiak

  • Stalingrado: Alemaniarren porrota, 1.000.000 hildako.
  • Berlin, maiatzak 2: Komunistak Berlinera sartu eta alemaniarrak errenditu.
  • Leningradoko setioa
  • Japonia: Abuztuak 14, errendizioa.
  • Pearl Harbor: Japon Estatu Batuen aurka, 1941.
  • Afrikako kanpaina.
  • Normandia.

Stalinen Gorakada

1924an Leninen heriotzaren ondoren, estatuaren eta alderdiaren zuzendaritza agintari batzuen eskuetara geratu zen. Stalin izan zen boterea hartu zuena eta diktadura bat ezarri zuena. 1929an botere guztiak bere eskuetan zeuden, eta lau bide hauek erabili zituen:

  • Nortasunaren gurtza: Propagandaren bidez Stalinen irudia goratzen zen.
  • Alderdi Komunistaren boterea sendotzea: Sobieten bidez arlo politikoan parte hartu nahi izanez gero, beharrezkoa zen KPPSS alderdiko kidea izatea.
  • Izua: Edozein aurkaritza isilarazteko erabiltzen zen. Horretarako baliabidea NKVD (polizia politikoa) erabiltzen zuten.
  • Kulturaren kontrola: KPSSk erabaki zuen artea alderdiaren propagandarako erabiltzea.

Ekonomia Planifikatua

1927tik aurrera Gosplan sortu zen, plan ekonomikoak diseinatzeko erakundea. Plan horietan SESBek lortu beharreko helburu ekonomikoak eta horietarako baliabideak zehazten ziren. Ekonomiaren jarduera guztiak estatuaren kontrolpean zeuden, eta jabetza pribatuak desagertu ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML