Depresio Handia eta Gerraren Aurrekariak
New Deal delakoa
Zer da?
AEBko presidentea zen Franklin D. Roosevelt-ek 1933tik 1937ra arte depresio ekonomikoa gainditzeko prestatu zuen neurri multzoa. Neurrien artean garrantzitsuena, estatuaren parte-hartze ekonomikoa.
Neurri nagusiak:
- Dolarra debaluatzea, esportazioak bultzatzeko.
- Industriaren ekoizpena suspertzea.
- Soldata igotzea, kontsumoa sustatzeko.
- Prezioak igotzea, enpresek etekinak izan ditzaten.
- Langabeziaren kontra ekitea, ongizatea eta aberastasuna sortzeko.
Alemania Nazia
Zer da Nazionalsozialismoa?
Nazionalsozialismoa diktadura eredutzat duen mugimendu eta erregimen politikoa da.
Alemanian sortzeko arrazoiak:
- Lehen Mundu Gerraren ostean Alemanian sortutako errepublika demokratikoak zituen zailtasun ekonomiko eta sozialak.
- Herriaren haserrea eta krisi ekonomikoa.
Ezaugarriak:
- Alderdi bakarra zen nagusi.
- Ez zen bestelako ideiarik onartzen.
- Botereak ez zuen mugarik.
- Masa-komunikabideak, propaganda eta hezkuntza gizartea manipulatzeko erabiltzen ziren.
Hitler Boterean
Alemaniako Langileen Alderdi Nazionalsozialista sortzen da. Hitlerrek gidatutako alderdi honen programa:
- Versaillesko Ituna berrikustea.
- Alemaniaren berrarmatze militarra.
- Parlamentu sistema salatzea.
- Antisemitismoa.
- Porrot egiten du Hitlerrek Munichen prestatutako estatu-kolpea.
- Hitlerrek Mein Kampf idatzi du espetxean: ideologia nazia, arrazista eta antidemokratikoa.
- 1924an, kartzelatik atera ondoren, Hitlerrek alderdiaren taktika aldatzen du: joko parlamentarioan sartzen da.
1933an Hitler kantziler izendatu zuten eta 1934an, Führer izendatu eta III. Reich delakoa ezarri zen.
Estatu Nazia
Estatu nazionalsozialistak hartutako neurriak:
- Konstituzioak jasotzen zituen gizabanakoen askatasunak ezeztatu zituen.
- Estatuaren polizia sekretua sortu zen.
- Kontzentrazio-eremuak eraiki zituen.
Kanpo-politika espantsionista:
- Alemanen bizi-eremua bilatzea aitzakiatzat hartu zuen hedapena justifikatzeko.
- Versaillesko Bakean galdutako lurraldeak berreskuratu nahian Txekoslovakia, Austria eta Polonia inbaditu zituzten.
- Ultranazionalismoa: hizkuntza eta arraza ziren Alemania nazia Ekialdera zabaltzeko justifikazioa.
- HELBURUA: gutxiengo alemaniar garrantzitsua zuten lurraldeak batzea eta talde erlijioso eta etnikoak akabatzea.
Politika ekonomikoa:
OINARRIAK: interbentzionismoa eta autarkia. HELBURUA: krisi ekonomikoa gainditzea. NEURRIAK: herri-lanak, industria astuna, sektore kimikoa eta armagintza bultzatzea.
Politika soziala:
Nurenbergeko Legea onartu zenean, juduen aurkako arraza-diskriminazioa lege bihurtu zen:
- Herritartasun alemaniarra ukatu zitzaien juduei.
- Ez zuten administrazio publikoan lan egiteko eskubiderik izango.
Ondorioa:
Intelektual, zientzialari eta artista askok erbestera joan behar izan zuten.