Francoren Erregimenaren Ideologia eta Gizarte Osagaiak

Historia3,47 KB

1. Erregimenaren Zutabeak


1.1 Erregimenaren Osagai Ideologikoak:

  • Nazionalkatolizismoa: Francok muturreko pentsaera nazionalkatolikoa izan zuen. Estatuak eta Elizak lankidetzan jardun zuten nazionalkatolizismoaren garapenean. Nazionalkatolizismoak Francoren legitimazioa egin zuen.
  • Militarismoa: Diktadura frankistarentzat garaipen militarraren erabilera funtsezko izan zen. Francoren ustez, Armada nazio oinarri izan zen eta, beraz, militarrak izan ziren gobernu zibiletan eta ordena publikoaren goiko postuetan. Baina kalea kontrolatzeko polizia armatua eta Guardia Zibila erabili zituen, eta Espainia estaturik polizialena izan zen.
  • Ultranazionalismo zentralista: Militar garaileek eta Falangek sentimendu zentralista nabarmena zuten, gai batean, Errepublikak onartu egin baitzituen katalanen eta euskaldunen eskakizun autonomistak. Frankismoak nazio kontzeptutik ezabatu egin zuen eta batasun historikoaren kontzeptu falangista sartu zuen.
  • Korporatibismo faxista: Diktadura frankista kapitalista izan zen, jabetzaren printzipio liberala onartuz. Liberalismoaren aurkako ideologiari jarraituz, frankismoak alderdi bakarra ezarri zuen, Falange Española Tradicionalista y de las JONS. Erregimena definitzeko demokrazia organiko kontzeptua asmatu zen, ordezkaritza politikoa ez zutela pertsonek adierazteko, gizartearen barruko unitate organikoek baizik (familia, sindikatua, udalerria).

1.2 Erregimenaren Gizarte Osagaiak:

  • Falangea: Franko ez zen benetako falangista izan, baina Falangea ondo erabiltzen jakin zuen. Falangeko sortzailea José Antonio Primo de Riveraren irudia erabili zuen gizarte-erreformako programaren erretorika jartzeko. Falangek, erregimenak iraun zuen bitartean, ordezkariren bat izan zuen Francoren ministroen artean, baina lehenengo urteetan ez zituen lorpen garrantzitsuenak eskuratu.
  • Eliza: Frankoren arabera, Estatua eta Eliza ezin ziren banandu. Horrela, Elizak ezinbesteko legitimitate morala eman zion Francori. Estatua konfesionalaren babesean, Eliza lukeen guztia eduki zuen: ongizate ekonomikoa, benetako gizarte agintea, balizko aurkarien kontrol zorrotza, eta erlijio praktikarako eta doktrina hedatzeko erraztasun itzela. Horrela, diktadurak Eliza babestu zuen.
  • Armada: Militarrek 1939tik 1945era izan zuten indarrik handiena gobernuan, eta ordutik aurrera erregimenaren aldeko funtzionarioek ordezkatuko zituzten. Baina Armadak beti izan zuen eragina diktadorearengan: militarrak, esaterako, Alonso Vega jenerala edo Carrero Blanco almirantea; horiek, Gobernuan eginkizunak edukitzeaz gain, Francori aholkuak ere ematen zizkioten ministroak izendatzeko. Izan ere, jeneral monarkikoek arazotxoak sortu zizkioten.
  • Oligarkia, nekazariak eta burgesia txikia: Altxamendu militarraren aldeko gizarte taldeen laguntza izan zuen: lur jabe handiak, industria enpresaburuak, burgesia txikia eta Espainia nekazari katolikoak.

Deskargatu

PDF Word HTML