Lehen Mundu Gerra: Kausak, Bilakaera eta Ondorioak
Gatazkaren Kausak
Kolonien gaineko desadostasunak
1905ean, Marokoko lehen krisialdia gertatu zen, Alemaniak frantsesen kolonia-lurraldeen independentziaren aldeko hitzaldia eman zuenean. Horrek bigarren krisialdi bat eragin zuen 1911n.
Balkanetako nazionalismoa
Nazionalisten lurralde-aldarrikapenek tentsio handiak sortu zituzten Balkanetako penintsulan.
Lehia ekonomikoak
XX. mendearen hasieratik aurrera, Alemaniaren eta Erresuma Batuaren artean lehia ekonomiko gogorra egon zen.
Lurraldetasunaren inguruko lehiak
Frantziaren eta Alemaniaren artean Alsazia eta Lorrenako lurraldeen inguruko liskarrak zeuden. Austria-Hungariako Inperioa eta Errusia Poloniaren kontrola lortzeko borrokatu ziren, eta Grezia eta Turkia, berriz, Egeo itsasoko uharteak eskuratzeko.
Gerran Jardun Zuten Herriak: Bi Bando
Aliantza Hirukoitza
Alemaniak, Austria-Hungariako Inperioak eta Italiak osatu zuten bandoa 1882an. Geroago, Turkia (1914) eta Bulgaria (1915) ere batu zitzaizkien.
Entente Hirukoitza
Frantziak bultzatu zuen eta Frantziak, Erresuma Batuak eta Errusiak osatzen zuten.
Gerraren Bilakaera
Gerra psikologikoa
Herrikoiei garrantzia ematen zitzaien, eta kontrakoei, berriz, ez. Hori propaganda mezuen eta prentsaren bitartez egiten zen. Prentsak bere herriko berri txarrak ezkutatzen zituen. Helburua zen publikoak gerrak eragindako gauza txarrak asimilatzea eta onartzea.
Gerra ekonomikoa
Helburua besteen produkzioa gelditzea zen. Itunek Britainiar itsasontzien laguntza zuten, eta itsasotik Erdialdeko Inperioetara sartzeko aukera blokeatu zen. Ondorioz, inportaziorik gabe geratu ziren.
Gerraren Bukaera
1917ko Krisialdia
1917an, Errusian, iraultza boltxebikeak tsarraren abdikazioa ekarri zuen, eta Errusia gerratik kanpo geratu zen. Gobernu boltxebikeak Brest-Litovskeko Ituna izenpetu zuen Alemaniarekin, eta Errusiak Europan zituen lurralde askori uko egin zien. Estatu Batuek gerra deklaratu zioten Alemaniari. Hainbat matxinada eragin zituzten soldadu frantsesek gerraren kontra, eta gogor erreprimituak izan ziren. Urtearen bukaeran, Erdialdeko Inperioek ezin izan zioten eutsi.
Ententearen Garaipena
1918an, Estatu Batuetako presidenteak gerra-helburuak azaldu zituen 14 puntutan: Nazioen Elkartea sortzea nazioarteko gatazkak era baketsuan konpontzeko. Kaiserrak abdikatu egin zuen, eta errepublika aldarrikatu zuten Alemanian. 1918ko azaroan sinatu zen armistizioa. 1919an, Bake Konferentzia Parisen egin zen, eta Versaillesko Ituna izenpetu zen.
Gerraren Ondorioak
Ondorio demografikoak
10 milioi soldadu inguru hil ziren borrokan, biktima zibilez eta zaurituez gainera. Populazio aktiboa murriztu zen, jaiotza-tasa apaldu, eta heriotza-tasa goratu, desoreka demografiko handiak eraginez.
Ondorio ekonomikoak
Suntsiketa materiala: hiriak, laborantza-sailak, industria-eskualdeak eta komunikazio- eta azpiegitura-sareak suntsiturik geratu ziren. Ekonomia-krisi larria sortu zen (lehengairik, janaririk eza, etab.).
Ondorio sozialak
Langileen bizi-maila kaskartzeak egonezina eta matxinadak eragin zituen. Greba-bolada handi bat hedatu zen Europara, eta ondorioz, sindikatuen kide kopuruak gora egin zuen, zortzi orduko laneguna lortuz.