Gerra Arteko Europa: Faxismoa eta Nazismoa
Lehen Mundu Gerraren Ondorioak eta Erregimen Berriak
Lehen Mundu Gerra amaitzean, erregimen demokratikoak garatu ziren:
- Sufragio nazionala
- Askatasunak eta eskubideak
- Konstituzioa
- Botere banaketa
- Berdintasun judiziala
Erregimen totalitarioak demokraziaren kontrakoak ziren:
- Erregimen komunista
- Diktadura kontserbadoreak
- Faxismoa: 1920-30eko hamarkadan sortutako eskuin muturreko ideologia. Demokraziaren eta komunismoaren aurka.
Faxismoaren Ezaugarriak
- Lider karismatiko bat
- Alderdi bakar baten aldeko apustua, norbanakoen eskubide eta askatasunen kontra
- Estatu buru indartsua, gizartea kontrolatzeko
- Nazionalismo bortitza eta espansionista
- Ekonomiaren interbentzionismoa
Italiako Faxismoa
Lehen Mundu Gerraren ondoren krisia (hildako asko) eta erregimen demokratikoek ezin irtenbiderik aurkitu (zor asko, langabezia...). 1919an Mussolinik talde bat sortu zuen: Fasci Italiani di Combattimento. Demokraziaren aurka, ultranazionalista, indarkeria defendatzen zuten komunismo eta sozialismoaren kontra. Horregatik, gerra zibil giroa sortu zen. Hauteskundeak egin ziren, baina emaitza txarrak lortu zituzten. 1922an Erromako martxa: 25.000 faxista Erromara joan ziren eta hiriko puntu nagusietan kokatu ziren. Vittorio Emanuele III.ak Mussolini gobernuburu izendatu zuen.
Politika Faxistak
- Barne politika: Estatuaren baliabide guztiak kontrolatzen zituzten. Hasieran erregimen parlamentarioa zegoen, baina gero kendu egin zuten eta komunikabideek dena kontrolatzen zuten. Hau guztiari "Duce" deitzen zaio.
- Kanpo politika: Erromako inperioa berriz sortu nahi zuten, eta Etiopia konkistatu zuten.
Alemaniako Nazismoa
Lehen Mundu Gerraren ondoren egoera larria, erregimen demokratikoak, Weimarko Errepublikak ezin konpondu (humilazio sentimendua, egoera ekonomiko kaotikoa, langabezia hazi...). Alemaniako Langileen Alderdi Nazional Sozialista zegoen, Hitler buru zela. Hitlerek Nire Borroka liburua idatzi zuen bere ideiekin. Bertan esaten zen:
- Mugak aldatu nahi zituela.
- Emakumeak umeak edukitzeko eta etxeko lanetarako zirela.
- Pentsamendu arrazista zuen (ijitoak, juduak, eroek, etab.)
Kristal Hautsien Gaua
Gau batean gertatu zen. Naziak boterea lortu baino lehen judutarren lantegietara joan ziren eta puskatu egin zituzten. Judutarren negozioaren aurka egindako erasoa izan zen.
1933an hauteskundeetan irabazi egin zuten:
- Hitlerrek erregimen parlamentarioa mantendu zuen.
- Parlamentua erre zuten (Labana Luzeen Gaua): Naziak boterea lortu zuten gau hartan eta parlamentu barruan zeuden aurkariak hil zituzten.
- III Reicheko "Führer" gidaria izendatu zuten, biztanleria kontrolatzeko:
Kontrol Neurriak
- Guardia zibila eta Gestapo sortu.
- Izua zabaldu.
- Komunikabideak, hizkuntza kontrolatu eta propaganda erabili.
Horregatik, Fronte komuna osatu zuten Italiarekin (Berlin-Erroma Ardatza). Japoniarekin berriz: Anti-Komintern Ituna. Lurraldeak zabaldu nahian, Austria, Sudeteak, Polonia okupatu zituzten, Bigarren Mundu Gerrarako bidea osatuz.