Frankismoaren bilakaera politiko eta ekonomikoa (1940-1974): oposizioa, nazioarteko onespena eta barne gatazkak
Frankismoaren bilakaera politikoa eta ekonomikoa (1940-1974): oposizioa, nazioarteko onespena eta barne gatazkak
Isolamenduaren ondorioz, autarkia eta interbentzionismo ekonomikoa ezarri ziren, batez ere industrian eta zerbitzuetan. Frankismoarekiko oposizioa 40ko hamarkadan eskasa izan zen, aurkako erakunde politiko eta sindikalak ilegalizatuak izan zirelako, errepresio bortitza izan zelako eta oposizioko taldeen batasun eza zegoelako. Joan Borboikoak, Lausanan, berrezarkuntza monarkikoa eskaini zuen manifestu batean.
Gerra Hotzaren eragina eta nazioarteko onespena (1950eko hamarkada)
Gerra Hotzak erregimen frankistaren nazioarteko onespena erraztu zuen. AEBk eta aliatuek frankismoa laguntzat onartu zuten, antikomunista sutsua izateagatik. Hurbiltze eta irekitze prozesu bat hasi zen:
- 1953an AEBekin hitzarmena sinatu zen: Akordio horren bitartez, estatubatuarrek base militarrak instalatzeko baimena jaso zuten (Zaragozan, Torrejónen...). SESBek erasorik eginez gero, base horiek espainiar gobernuaren baimenik gabe erabil zitezkeen. Espainiak diru-laguntzak jaso zituen, eta, ondorioz, oinarrizko produktuak iritsi ziren.
- 1953an Vatikanoarekin konkordatua sinatu zen: Idatziz jaso zen erregimenaren hasieratik estatuaren eta Elizaren artean zegoen harremana, estatu akonfesionala, etab.
- 1955ean Espainia Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen.
Barneko oposizioa eta gizarte-mugimenduak
Nazioarteko onespenarekin batera, Espainia barruan erregimenaren aurkako gatazkak gogortu egin ziren, eta gobernuak errepresio bortitzarekin erantzun zuen:
- Langile-mobilizazioak: Langileen haserrearen zergatiak inflazioa, erosteko ahalmenaren jaitsiera, eta soldata baxuak eta izoztuak ziren. Greba ugari egin ziren EAEn, Katalunian, Asturiasen... Alderdi Komunista zen barneko oposizioko indar nagusia, eta Comisiones Obreras (CCOO) sindikatua sortu zen, ezkutuan.
- Unibertsitateko ikasleen mugimenduak: Politika frankistaren aurkaritza oso aktiboa zen, greba eta manifestazio ugari egiten zituzten, erregimen demokratikoa helburu izanik.
- Euskal Nazionalismoa: Gerrako borrokalarien seme-alabek berpiztu zuten nazionalismoa. Oinarrizko eskubiderik ez zegoen gizarte batean, EAJko gazteek alderdia utzi eta ETA sortu zuten 1959an.
Egoera ekonomikoa
- AEBn lortutako diru-laguntzei esker, produkzioa igo zen.
- Industria-hazkunde handiko eta iraunkorreko aldia hasi zen, 1974ra arte iraun zuena.
- Turismoaren garapenak diru-sarrerak eragin zituen, eta ordainketa-balantza orekatzeko iturri garrantzitsua bilakatu zen.