Euskal Herriko Historia Garaikidea: Karlistaldiak, Abertzaletasuna eta Inperialismoa
Lehen Karlistaldia (1833-1839)
Aurrez aurreko taldeak
- Karlistak: Herri xehea eta Eliza.
- Liberalak edo isabeldarrak: Hiriburuetako jabe handiak eta merkatariak.
Gerraren bilakaera
- Tomas Zumalakarregik Euskal Herriko lurrak menderatu zituen, hiriak izan ezik.
- Zumalakarregi hil ondoren, gerrak aurrera jarraitu zuen, baina karlisten indarra ahulduz joan zen.
- Amaiera: Bergarako Besarkada (1839). Espartero eta Marotoren arteko akordioa.
Berehalako ondorioak
Esparterok Foruak mantentzeko konpromisoa hartu zuen.
Lehen Karlistaldiaren Ondorioak (1839-1841)
Foruen Legea eta aldaketak (1841)
- Batzar Nagusiak desagerrarazi zituzten, foruak berrikusi ziren, eta pase forala bertan behera geratu zen.
- Espainiako erakundeak ezarri ziren:
- Gobernadore zibilak.
- Udaletan eta euskal lurraldeetan Espainiako justizia administrazioa ezarri zen.
Euskal Abertzaletasunaren Sorkuntza
Aurrekariak eta ideologia politikoak
Aberastasuna ez zen berez sortu, aurreko mendeetan garatutako ideologia politikoetan oinarritu zen. Karlismoa eta foruzaletasunak gizartean ereindako ideien ondorioak izan ziren.
Abertzaletasunaren sorrera eta krisia
Euskal nortasuna krisian zegoenean sortu zen:
- Karlistaldien ondoren foruak indargabetu egin ziren.
- Industrializazioak gizartean eta ekonomian hainbat aldaketa eragin zituen (hiritartzea, langile-mugimendua eta kanpotar askoren etorrera, besteak beste).
- Euskararen mugek atzera egin zuten, eta jende asko euskara galduko zenik beldur zen.
Euskal gizarte tradizionala krisian zegoen.
Sabin Arana eta Euzko Alderdi Jeltzalea
Sabin Aranak euskal abertzaletasunaren oinarriak ezarri zituen, eta Euzko Alderdi Jeltzalea sortu zen.
Aldi berean, Nafarroako Euskara Elkartea sortu zuten Arturo Campionek eta beste zenbait euskaltzalek.
Inperialismoa eta Lehen Mundu Gerra
Kolonialismoaren justifikazioa
- Kolonialismoa justifikatzen dute testu biek. Zer argudioren bidez?
Kolonia bat lortzeak merkatu berriak sortzen ditu, eta Europako industriak krisian zeudenez, irtenbide bat lortzen zen horrela.
Kolonialismoa bultzatu zuten arrazoiak
- Zein beste arrazoik bultzatu zuten kolonialismoa? (Aipatu eta azaldu).
Ekonomikoa, politikoa, ideologikoa, demografikoa eta soziala.
Kolonizazioaren ondorioak eta jarrera
- Bigarren testuan oinarrituta, baloratu kolonizatzaileen jarrera eta azaldu itzazu kolonizazioak kolonizaturiko herriei eragin zizkien ondorioak.
Kolonizatzaileek uste zuten goi-arrazek behe-arrazek baino eskubide gehiago zituztela, eta objektu gisa erabili behar zirela.