Gerra Hotzaren Glosarioa: Kontzeptu Garrantzitsuak

Historia3 KB

Great Society: 1960an Johnson presidenteak zeukan plan ekonomikoa, non bizitza maila hobetzea zen bere helburua, adibidez hezkuntzan, osasungintzan… baina hango dirua Vietnamgo gerrarako erabili zen. Napalm: Vietnamgo gerran AEBko armadak erabilitako konbustible likatsua izan zen. Honek pertsonak, etxeak eta natura suntsitu zituen. Komunismoa: Jabetza pribatua defendatzen ez zuen sistema ekonomiko eta soziala zen. Estatuak ondasun guztiak zituen eta ondasunak berdin banatzen ziren biztanleen artean.

Kapitalismoa: Sistema sozial, politiko eta ekonomiko bat da, sistema politiko liberala defendatzen zuena. Jabetza pribatua defendatzen zuen, estatuak ez zuen esku hartzen ekonomian eta hauteskunde eta askatasuna zegoen. Armamentu-norgehiagoka: Arma atomikoek ematen zuten boterea, eta honek eragina izan zuen Gerra Hotzean jardun zuten bi potentzietan. Ahalik eta arma gehien egiten saiatzen ziren, etsai guztiz suntsitzeko. Bizikidetza baketsua: 1950eko hamarkadan gertatutako blokeen tirabiren ostean, Estatu Batuetako eta Sobietar Batasuneko buruzagi berriek jarrera aldatu zuten eta etapa berri hasi zen nazioarteko harremanetan, aurrekoa baino lasaiagoa. Etapa horri bizikidetza baketsua deritzo. Panmunjango armistizioa: Koreako gerrak urte asko iraun ondoren, egoera militarra ez zen aldatu eta Panmunjango armistizioa egin zen, 1953an. Hitzarmen honen arabera Korea bi estatutan banatzea erabaki zuten: Hegoaldea estatubatuarra eta iparra sobietarra.

NATO: Aliantza militarra izan zen 1949an. Ipar Atlantikoko Ituna sinatu zen, AEB eta mendebaldeko hainbat herrialdek sinatu zutena. Comecon: SESBk, oinarri ekonomikoa zuena, Ekialdeko Europan sustatu zuen aliantza, 1944an. 1955ean, Varsoviako Itunarekin osatu zen aliantza hura. Varsoviako Ituna: 1955ean egindako aliantza militarra. Aliantza hau, Comecon aliantza ekonomikoarekin batera osatu zen. Marshall Plana: 1947an, Trumanek adierazi zuen laguntza eskatzen zuten gobernuei babestuko ziela, komunismoari aurre egiteko. Izugarrizko laguntza ekonomikoak eman zien Mendebaldeko Europako herrialdeei. Izarretako Gerra: Reaganek 1983an aurkeztu zuen defentsa estrategikorako ekimena. Ekimen hark ahalegin eta gastu handiak suposatzen zituen ekonomikoki eta teknologikoki.

Gerra Hotza: AEBren eta SESBren artean zegoen etsaitasunak eragindako tentsio iraunkorra. Bi herrialdeak ez ziren inoiz aurrez aurre borrokatu. Zeharka, bloke bakoitzak bere aliatuei ematen zieten babes ekonomikoa. Viet Cong: Gerra bat zen, Vietnamgo gerra egon zenean, Viet Cong-ek Hego Vietnamen eta AEBren kontra egiten zuten. 1960an sortu zen. Burdinazko oihala: Bigarren Mundu Gerraren ostean, Alemania hainbat zatitan zegoen banatuta. Alemaniako zatiketaren ondorioz 1961ean, SESBk harresi handi bat jartzea erabaki zuen, Berlin bitan banatzen zuena.

Deskargatu

PDF Word HTML