Espainiako Historia Garaikidea: Desamortizazioak eta Trantsizioa

Historia8,32 KB

Espainiako Desamortizazioak: Jabetza-Sistema Liberalerako Bidea

Liberalek desamortizazioen bidez Antzinako Erregimenaren jabetza-sistema ezabatu nahi zuten, jabetza pribatu eta askea ezarriz. Beraien helburua nekazaritza modernizatzea zen, eta trantsizioa Antzinako Erregimenetik sistema liberal kapitalistara eman zen.

  • Karlos III.aren garaia: Fisiokraten teoria desamortizatzaileak oihartzuna izan zuen, eta Jesuiten jabetzak saldu ziren.
  • Karlos IV.aren garaia: Godoyk desamortizazioak bultzatu zituen, elizaren ondasunak hartuta. Paradoxa: desamortizazioa Antzinako Erregimenean hasi zen.

Hala ere, bi desamortizazio nagusiak Isabel II.aren garaian gertatu ziren. Liberal aurrerakoiek desamortizazioak bultzatu zituzten, eta moderatuek eten zituzten.

Mendizabalen 1836ko Desamortizazioa

Gerra karlista erdian gertatu zen. Antzinako Erregimena ezabatzeko, klero erregular eta sekularren ondasunak konfiskatu eta enkantean salgai jarri zituzten.

  • Helburua: Diruarekin 100.000 soldaduko armada sortu zen gerra karlistekin amaitzeko.
  • Erosleak: Lurren erosleak burgesia eta aristokrazia ziren, ideia liberaletara erakarrita. Eliza berritu nahi zen.
  • Ezaugarriak: Hirurteko Liberalaren ikuspuntua bultzatu zen, baina ez zen ausartu udal lurrak desamortizatzera, eta elizaren lurrak soilik desamortizatu ziren. Nekazari txikiek ezin zituzten lurrak erosi, latifundioak oso-osorik saldu baitziren. Ingalaterrako nekazaritza miresten zen.
  • Ordainketa: %20 eskudirutan zen, eta gainerakoa 16 urtetan metalikoan edo 8tan zor publikoan.
  • Ondorengoak: Esparterok desamortizazioak mantendu zituen, baina Narvaezek eten zituen.

Madozen 1855eko Desamortizazio Orokorra

Biurteko Aurrerakoian nazioa modernizatzeko bidean zegoen, industriak, herri-lanak eta burdinbideak bultzatuz. Kapitala desamortizazio orokorretik eta kanpotik erakarritako kapitaletik lortu zen.

  • Ezaugarriak: Desamortizazio orokorra izan zen, estatu, eliza, udal eta militarren ondasunak saldu zirelako. Salbuespenak basoak, meategiak, etab. ziren. Hala ere, udalek lurren beharra balute ez ziren salmentan jarriko, baina alkateak aberatsak zirenez ez zuten eskaerarik egin.
  • Etekinak: Etekinak bikoiztu ziren eta dirua trenbide sarerako erabili zen, baita herri-zorra murrizteko ere. Diru horren jabea ez zen Estatua, udala baizik.
  • Onuradunak eta kaltetutakoak: Onuradunak Mendizabalekin aipatutakoak eta jabe txiki gehiago izan ziren. Kaltetutakoak herri xehea eta udalak izan ziren. Herritarrak lur publikoetatik lortutakoarekin bizi ziren, eta lur horiek beren eskuetatik aberatsen eskuetara pasatu ziren.
  • Ordainketa modua: Dena eskudirutan, 14 epealditan.

Desamortizazioen Ondorioak

  • Espainiako paisaia aldatu zen, hektarea berriak ekoiztu ziren.
  • Populazioaren hazkundea gertatu zen.
  • Ez zen nekazaritza-erreforma betea gertatu, lurren egitura ez baitzen aldatu, eta ekoizpen modua ere ez.
  • Erosleak hirietan bizi ziren eta gutxi inbertitzen zuten. Salbuespenak Valentzian eta Andaluzian gertatu ziren, non lurrak landu eta produktuak merkatuan saltzen zituzten.
  • Erosle burgesak aberastu ziren.
  • Desamortizazioek ondorio latzak izan zituzten. Lurren jabetza aberatsen eskuetara pasatu zen, eta herritar xumeek lur horiek herriari itzultzea aldarrikatu zuten.

Almoravideak eta Almohadeak: Ipar Afrikako Inperioak Penintsulan

Almoravideak Atlaseko tribu bereberak ziren, Islamaren jarraitzaile sutsuak. Alfontso VI.ak Toledo konkistatu zuenean, taifa erresumek almoravideei deitu zieten. Hauek XI. mendearen hasieran Mauritaniatik Aljeriara inperio handia zuten, eta hiriburua Marrakexen zuten. Alfontso VI.a Sagrajasen menderatu zuten eta Al-Andalus beren inperiora gehitu zuten, baina beren zorroztasun eta zerga itogarriengatik bigarren taifa aldia gertatu zen.

Almohadeek Afrika iparraldean almoravideak ordezkatu eta Marrakex konkistatu zuten, beren inperioa Gineatik Libiara zabalduz. XII. mendean Penintsulan sartu eta hiriburua Sevillan finkatu zuten. Alarcosen Alfontso VIII.ari irabazi, eta Inozentzio III.a Aita Santuak Europako zaldun guztiei almohadeen aurkako gurutzadara deitu zien. Iparraldeko errege kristauek, Alfontso VIII.aren gidaritzapean, 1212an Navas de Tolosan garaipenaren ondoren almohadeen inperioa desegin zen eta kristauak hegoaldera hedatu ziren, hirugarren taifak hasiz.

Espainiako Trantsizioa: Diktaduratik Demokraziara

Espainiako trantsizioa, diktaduratik demokraziarako bidean, Franco hil zenean hasi zen. Lege eta erakunde frankistetatik abiatuta, mailaka egindakoa, modu baketsuan, eta indar politiko nagusien arteko akordioetan oinarrituta. Batzuentzat, 78ko Konstituzioarekin bukatu zen, besteentzat PSOEk boterea eskuratzean, eta besteentzat oraindik ez da bete.

Nazioarteko Testuingurua

  • Europa hego-mendebaldean hiru trantsizio gertatu ziren aldi berean: Grezia, Portugal eta Espainia.
  • Espainia Europako Ekonomia Elkartera hurbiltzen zen, baina honek demokrazia onartu behar zuela erantzun zion.
  • 1973ko petrolioaren krisiak ekonomia gogor astindu zuen, eta Martxa Berdearen krisiaren aitzakiarekin, Sahara Marokoren eskuetara pasatu zen.

Barne Testuingurua eta Erreformak

Frankistak zatituta zeuden, erreformen aldekoen artean aurkitzen ziren, eta frankismoaren aurrean hiru aukera azaltzen ziren:

  1. Frankismoaren jarraitzaile sutsuak.
  2. Erreformen aldekoak.
  3. Oposizio demokratikoa.

Juan Carlosek Mirandari, frankismo barruan emandako aldaketak zirela eta, diktadura erregimen demokratiko bilakatzea eskatu zion.

1973ko krisia zela eta, istiluak okerrera egin zuten:

  • Gasteizen poliziak bost langile hil zituen.
  • Jurramendin jarraitzaile ultraeskuindarrek Carlos Hugoren aldeko bi karlista tirokatu zituzten.
  • ETAk eta GRAPOk armadako goi karguak kolpatzen zituzten atentatu bidez.

Erreformak ematen ez zirenez, oposizioa mobilizatu zen, eta erregeak Arias oztopoa zela ikusita gobernutik kendu eta Suarez katoliko eta falangista gobernuburu jarri zuen. Honek oposizioko lider Felipe, Carrillo eta PNVrekin isilpeko elkarrizketak izan zituen.

Mirandak prokuradore frankistekin elkarrizketak izan ondoren, Gorteak barrutik desegin zituen eta gorteetako prokuradore frankistei babesa ziurtatu zien: gerra ostean izandako errepresio frankistari ez zitzaiela erantzukizunik eskatuko, lortutako “status” ekonomiko-soziala bermatuko zela eta boterea beti eskuinak gordeko zuela.

Suarezek Erreforma Politikarako Legearen proiektua kaleratu zuen, mugimenduaren oinarrizko legeak aldatuz.

  • Platajunta proiektuaren aurka agertu zen abstentzioa eskatuz.
  • Erreferendumean, erreforma onartu zen, koroa eta Suarez indartuz.
  • Platajuntak hausturaren tesia baztertu eta hitzarmenaren alde agertu zen.
  • Oposizioa erakartzeko, Suarezek hauteskundeak deitzea, alderdi eta sindikatuak legalizatzea, etab. erabaki zuen.

1977an ultraeskuindarrak prozesua deskarriletan saiatu ziren:

  • Atotxako erailketetan CCOOren inguruko bost abokatu hil zituzten.
  • Madrilen PCEk indar erakustaldia egin zuen.

Suarezek Espainiako Alderdi Komunista legeztatu zuen, eta Carrillok monarkia eta bandera espainiarra onartu zituen.

Kontratazio Etxea: Amerikarekiko Merkataritzaren Kontrola

Kontratazio Etxea Isabel Katolikoak 1503an Sevillan sortutako erakundea zen, Itsasoz Bestaldeko merkataritza sustatu eta arautzeko. Indietako merkataritzaren monopolioa honen eskuetan utzi zen. Aduana lanak egiten zituen, Amerikako jende eta salgaien trafikoa zaindu eta errege-zergen bilketa ziurtatzen zituen. Biltegia, gune zientifikoa, nabigatzaileen pilotu eskola eta kartografiako zentroa ere bazen, merkataritza eta gai zibilak epaitzeko gai izateaz gain.

Ameriko Vespuzio lehen pilotu nagusia izendatu zuten, itsasontzien antolakuntzarako. 1524an, Indietako Kontseilua eratu zenean Kontratazio Etxea bere menpe jarri zen, eta 1717an, Borboindarrek Kadizera aldatu zuten. Azkenean, Carlos III.ak merkataritza askatasuna eman eta Kontratazio Etxea pisua galtzen joan zen, desagertu arte.

Deskargatu

PDF Word HTML