Cadizko Konstituzioa (1812): Testuingurua eta Analisia

Historia4,82 KB

Aurrean daukagun testua, Cadizko Konstituzioa kokatze aldera, 1812ko martxoaren 19an Cadizko Gorteek idatzitako dokumentu bat izan zen, Espainiako Independentzia Gerraren garaian. Jatorriaren aldetik, lehen mailako iturri bat dela esan dezakegu. Dokumentu honen asmoa liberalismoa ezartzea da, eta baita Antzinako Erregimena kentzea ere. Herriari zuzenduta dago, eta nahiz eta eduki politiko nabarmen asko eduki, eduki erlijioso, ekonomiko eta sozialak ere badauzka.

Oinarrizko Kontzeptuak

Idatziaren azterketari hasiera emateko, lehenik eta behin komeni da hitz hauek ondo argitzea, testua hobeto ulertu ahal izateko:

  • Konstituzioa: Estatu independente bateko herritarrekin lotutako aspektu politiko, ekonomiko eta sozialak zehazten duen legedi gorena, kasu honetan, liberala. Bertan, botere banaketak, eskubideak eta betebehar batzuk arautzen dira.
  • Gorte Nagusiak: Espainiako probintzia desberdinetako hiru estamentuetako ordezkarien batzarra.
  • Subiranotasun Nazionala: Herrialde bat eta herritarrak gobernatzeko ahalmena. Hauteskundeen bidez hautatzen da.

Konstituzioaren Ideia Nagusiak

Idatzian azaltzen diren ideia nagusiak honela labur daitezke:

Sarreran ikus dezakegu Fernando VII.a preso dagoela, eta erregearen ordez, erregeordetza eta boterea Gorte Nagusiek hartu dutela, Konstituzioa berretsiz. Ondoren, lehenengo artikuluan, Espainiako penintsulak eta bere koloniek Espainiako nazioa osatzen dutela. Hirugarren artikuluan, boterea herriaren esku dagoela aipatzen da, eta hau hauteskundeen bidez hautatzen dela. Zortzigarren artikuluan, aldiz, Espainiako herritar guztiek zergak ordaindu behar dutela dio, bakoitzaren aberastasunaren arabera. Bestalde, hamabigarren artikuluak dio gobernuak babesten duen erlijio bakarra erlijio katolikoa dela. Hamalau, hamabost, hamasei eta hamazazpi artikuluetan, botere politikoa ezartzen da: monarkia liberala dela Espainiako gobernua; botere legegilea Gorteek eta erregeak dutela; monarkek botere exekutiboaz jaun direla; eta botere judiziala auzitegien esku dagoela. Azkenengo artikuluan, adierazpen askatasuna ikus dezakegu, giza eskubideen inguruan.

Testuinguru Historikoa

Testuinguruari dagokionez, legedi hau kokatze aldera, Independentzia Gerra aipatu behar da, zeren eta Frantziar Iraultzaren garaian, Frantziarrak eta Espainiarrak etsaiak izatetik, talde bat izatera pasatu ziren, interes ekonomikoengatik. Interes honek elkartu ondoren, Fontainebleauko Ituna sinatu zuten 1807. urtean. Akordio honek inbasio bat ekarri zuen: Frantsesak Portugal inbaditzera zihoazenean, Espainiari bere herrialdetik sartzea eskatu zioten, eta Espainia bera inbaditu zuten. Honen ondorioz, egoneza sortu zen herritarrengan, krisi ekonomiko handi bat gertatu zen, eta gosete handiak sortu ziren. Horrek Aranjuezeko Altxamendua ekarri zuen: herritarrak Fernando VII.arekin Karlos IV.aren eta Godoyren aurka joan ziren. Gerra honetan, hiru etapa nagusitzen dira: Lehenengoa, inbasioa; bigarrena, ia Espainia osoa Frantziarren eskuetan zegoela; eta hirugarrena, Frantziarren eta Espainiarren galera. Gerra garaian, 1810. urtean hasi zen Cadizko Konstituzioa elaboratzen, Gorteak bildu ziren Batzar Goren Zentralak deituta.

Konstituzioaren Ezaugarriak

Konstituzio honek hainbat ezaugarri eduki zituen:

  • Antzinako Erregimena indargabetu zen.
  • Berdintasun juridikoa onartu zen.
  • Adierazpen askatasuna eta hezkuntzarako eskubidea bermatu ziren.
  • Zentsura kendu zen.
  • Jauntxoen eta kleroen eskubideak, barneko muga zergak eta gremioak deuseztatu ziren.
  • Inkisizioa desegin zen.
  • Estatu konfesionala ezarri zen.
  • Talde pribilegiodunen jabetza pribatuak aitortu ziren.
  • Subiranotasun nazionala eta sufragio unibertsala ezarri ziren.
  • Botere banaketa: betearazlea (gobernua), legegilea (gorteak + erregea) eta judiziala (epaileak).

Esan bezala, frantsesek gerra galdu egin zuten, eta Valençayko Itunaren bidez, Napoleonek Fernando VII.ari Espainiako erregetza itzuli zion. Hau Espainiara itzulitakoan, "Pertsiarren Manifestua" jaso zuen, hau da, gobernu absolutua aldarrikatzen zutenek idatzitako eskutitz bat. Horren ondorioz, Fernando VII.ak lege liberal guztiak indargabetu zituen, eta erregimen absolutista bat ezarri zuen.

Konstituzioaren Balorazioa

Idatzia baloratzeko orduan, nabarmentzeko dokumentua dela esan daiteke, izan ere, Espainiako lehenengo konstituzioa delako, hau da, lehenengo konstituzio liberal bat. Horrez gain, Gorteek eginiko idatzi bat da, eta Frantziar gobernuari aurre egiten ari ziren hori egiterakoan. Gainera, legedi hau eredu izan zen geroko beste konstituzio batzuk egiteko. Egia da, bestalde, Fernando VII.a iritsitakoan kendu egin zuela, beraz, ez zen martxan jarri 1820 arte. Hiru Urteko Liberalismoa egon zen orduan.

Deskargatu

PDF Word HTML