Antzinako Erregimena (XVIII. mendea): Gizartea eta Ekonomia

Historia2,72 KB

Antzinako Erregimena XVIII. mendean Europan zegoen sistema politiko, sozial eta ekonomikoa zen.

Antzinako Erregimenaren ezaugarri nagusiak

  • Estamentuetan banatutako gizartea.
  • Nekazaritzan oinarritutako ekonomia.
  • Monarkia absolutua.

Desberdintasun handiko gizartea: Estamentuak

Gizartea hiru taldetan banatzen zen, hau da, hiru estamentu edo estatu zeuden: noblezia, kleroa eta herri xehea edo hirugarren estatua.

Pribilegioak

Bi estamentu pribilegiatuek (noblezia eta kleroa) abantaila handiak zituzten. Adibidez, lege bereziez epaitzen zituzten eta ez zuten zergarik ordaindu behar.

Noblezia

Noblezia goi eta behe noblezian banatzen zen:

  • Goi noblezia

    Goi nobleziak abantaila handiak zituen, jaurgo-eskubideengatik eta administrazioko zein armadako goi-karguak bereak zituen. Tituludunak ziren: dukeak, kondeak, markesak, etab. (luxuzko bizimodua zeramaten).

  • Behe noblezia

    Behe noblezia egoera ekonomiko okerragoan zegoen.

Kleroa

Kleroa ere bitan banatzen zen: goi eta behe kleroan.

  • Goi kleroa

    Goi kleroko kideak (gotzainak, artzapezpikuak...) familia nobleen semerik gazteenak izan ohi ziren.

  • Behe kleroa

    Behe kleroko kideak (apaizak, fraideak eta abar) herri xehekoak izaten ziren.

Herri xehea (Hirugarren estatua)

Biztanleriaren gehiengoa herri xehea edo hirugarren estatua zen. Talde honen barruan hainbat kide zeuden:

  • Nekazariak

    Nekazariak ziren talde ugariena. Nekazari gehienak jornalari nahiz jopu aritzen ziren nobleziaren edo Elizaren lurrak lantzen. Bere jaunari errenta ordaindu behar izaten zion lurrak ustiatzen uzteagatik. Nekazariek zergak ordaintzen zizkioten erregeari, eta hamarrena (uztaren hamarrena, hain justu) Elizari.

  • Burgesia

    Burgesia merkatariek, medikuek, eskulangileek eta abarrek osatzen zuten. Burges batzuek aberastasun handiak egin zituzten, baina botere politiko txikia zuten (hirien gobernuetara mugatzen ziren).

  • Baztertutako taldeak

    Eskaleak, ijitoak eta elbarriak (gaixoak).

Ekonomia: Nekazaritza, sektore garrantzitsua baina ahula

XVIII. mendean nekazaritza eta abeltzaintza ziren jarduera ekonomiko garrantzitsuenak. Europa gehienean iraupeneko nekazaritza egiten zen, zerealak ekoizteko.

Nekazaritza erabat zegoen klimaren mende. Fenomeno meteorologikoak (lehorteak, uholdeak, etab.) gertatzen zirenean, uztak galdu, jakiak urritu, prezioak igo eta goseteak izaten ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML