Lehen Mundu Gerra: Jatorria, Gatazkak eta Ondorioak

Historia2,33 KB

Lehen Mundu Gerra

Bismarck-en 2 helburu nagusiak:

  • Frantzia isolatzea. 1870ean Alsazia eta Lorrena galtzeak Frantziaren errenbantxismoa elikatu zuen, horrek etsai potentzial bihurtu zuen.
  • Balkanetako oreka mantentzea: Bismarckek bazekien Austriak eta Errusia kontrako interesak zituztela Balkanetan, eta tentsio horiek Europa mailako gatazka bat sor zezaketela.

Gilen II.a tronura iritsi zen

Europa mailako politika oldarkorrago baten eta Alemaniaren hedapen kolonialaren alde egin zuen, eta horrek Bismarckek kargua uztea eragin zuen. Orduan, nazioarteko harremanen aro berri bat hasi zen, Bake Armatua zeritzona.

Gerra baino lehenagoko gatazkak

Marokon hainbat gatazka egon ziren Gilen II.arekin. Enperadore alemaniarra Marokoren independentziaren alde agertu zen. Gerra bat ekiditzeko, Algecirasko Konferentzia egin zen.
Bigarren tentsio-fokoa Ekialdeko Auzia izan zen. Otomandar Inperioa gainbehera zihoan, eta Austriak eta Errusiak egoera hori aprobetxatu nahi izan zuten inguru hartan zuten boterea handitzeko. Hiru krisi egon ziren, eta horien amaiera Bosnia-Herzegovina Austria-Hungariako Inperiora anexionatzeak eta Bulgariaren zati handi bat bere inguruko herrialdeen artean banatzeak ekarri zuen.


1914ko Udako Krisia

Frantzisko Fernando artxidukea eta haren emaztea hil zituzten. Hiltzailea serbiarren aldeko bosniar bat izan zen, Esku Beltza izeneko elkarte bateko kidea.
Austriak ultimatuma proposatu zion Serbiari, Alemaniaren babesarekin. Serbiak, Errusiaren babesa zuenak, ultimatumari uko egin zion. Hiru egun beranduago, Austria-Hungariako Inperioak gerra deklaratu zion Serbiari.
Errusiak Serbiaren aldeko mobilizazio orokorra hasi zuen. Alemaniak operazioak gelditzeko agindu zion, baimena erantzunik jaso ez zuenez, gerra deklaratu zion Errusiari, ondoren, Frantziari. Erresuma Batuak gerra deklaratu zion Alemaniari. Italiak ez zion babesik eman ez Austriari ez Alemaniari, beraz, Aliantza Hirukoitza apurtu zen. Lehen Mundu Gerra hasi zen.


Errusiaren Iraultzaren jatorria

Alderdi sozialista, iraultzailea
Alderdi demokrata, konstituzionalistak
Errusiako langile sozialdemokrata

Deskargatu

PDF Word HTML