Langile Mugimendua, Marxismoa eta Anarkismoa XIX. Mendean
Langile Mugimendua
Soldatapeko langileek talde kolektibo bat osatu zuten beren lan- eta politika-egoerak aldatzeko eta hobetzeko. Izan ere, langileen lan- eta bizi-baldintzak oso txarrak ziren: soldata oso baxuak (batez ere emakumeen eta umeen kasuan), lanaldi oso luzeak (12 ordu baino gehiago), lan-ingurune osasungaitzak (meatzarien kasuan), eta gizarte-babesik eza gaixotasun, langabezia edo erretiro kasuetan, tratu txarrez gain.
Lehen Ekintzak
- Ludismoa: XIX. mendearen hasieran, Ingalaterran indarra hartu zuten langile-mugimenduak, makinak suntsitzen zituztenak, langileen kaleratzeen eta soldaten jaitsieraren erantzule gisa ikusten zituztelako.
- Sindikatuak: Langileen elkarte antolatuak, ugazaben aurrean langileen eskubideak eta interesak defendatzen