Espainiako Trantsizioa: Francoaren Diktaduratik Demokraziara
23. Nazioarteko testuingurua: Europako potentzia nagusiak zabalkunde inperialistan buru-belarri zeuden. Espainia Kuba, Puerto Riko eta Filipinas galtzeko zorian dago eta Canovasek ez du kanpo politika zaintzen, Espainia isolaturik dago/AEBetako Sezesio Gerra bukatzean, yankiak munduko lehen potentzia ekonomikoa eta militarra bihurtuko dira eta Monroen doktrina “Amerika amerikarrentzat” praktikara eramango da/KUBAKO INDEPENDENTZIA GERRA/1868-78 hamar urteko gerra Zanjoneko hitzarmenarekin bukatu zen, baina Espainiak sinatutakoa ez betetzean tentsioak berritu ziren. Kubak AEBekin harreman ekonomikoak hasi zituen eta esportazioak azukrea eta tabakoa ziren. Irlaren kokapena gune estrategikoan zegoen/1895ean “Baireko oihuarekin” Martik independentziaren aldeko matxinada hasi zuen. Canovasek Martinez Campos generala bidali zuen, baina huts egin zuen kubatarrek gerrila taktika erabili zutelako eta AEBen laguntza militarra lortu zutelako. Canovasek Weyler generala bidali zuen eta gerrilak suntsitzeko “kontzentrazio eremuak” sortu zituen.Estatu Batuek uhartea erosteko proposamena egin zuten/Angiolillo anarkistak Canovas hil zuen, eta Blanco generala buru militar berria bihurtu zen. Mackinleyk kanpo politika bultzatu zuen. 1898an Mainen leherketak AEB gerran sartzea eragin zuen. Espainiako itsas armada, Almirante Cerveraren gidaritzapean, hondatuta suertatu zen eta Kuba eta Puerto Riko hartu zituzten. Parisen bake hitzarmena sinatu zen. AEB gerran sartzean Espainiak Filipinak Estatu Batuei saldu zizkion/98KO KRISIAREN ONDORIOAK/Talde xumeek ondorio latzak jaso zituzten, 120.000 hildako egonik. Ekonomian ondorio arinagoak egon ziren, Kubako kapitala Espainiara aberriratu baitzen. Europako beste potentziek ere bere “98a” ezagutu zuten. Krisia ideologikoa izan zen, ezkortasuna sortu baitzen Espainiako inperioaren mitoa hautsi zelako. Politikan ez zen aldaketarik/ERREGENERAZIONISMOA/Krisia sindrome kolektiboa bihurtu zen, eta erantzunak hurrengoak izan ziren:/Kostaren ustez gaixotasunak sendatzeko politikan txandaketa sistema eta ustelkeria baztertu behar zen. Ekonomia modernizatu behar zen, nekazal erreforma eta industriaren garapena. Hezkuntza laikoa eta zientifikoa izan behar zen, eta populazioa alfabetatu behar zen, Europarekin txertatzeko/98ko Belaunaldikoak oso ezkorrak ziren, eta Espainiako kastizismoa defendatzen zuten. “Europa espainolizatu” nahi zuten/Nazionalismo periferikoak sendotu ziren, eta burges handiek politika modernizatzailearekin bat egingo dute/Herritarrek ejertzitoari hondamendiaren errudunak zirela leporatu zioten, baina hauek politikara itzuli ziren/Anarkistek eta marxistek gero eta protagonismo handiagoa hartu zuten, eta antimilitarismoa hedatu zen/XX.mendeko hasiera intelektualki zabala zen, eta herrialdea berritzeko une aproposa zen.
44. Espainiako trantsizioa, diktaduratik demokraziarako bidean, Franco hiltzean hasi zen. Lege eta erakunde frankistatik abiatuta, mailaka egindakoa, modu baketsuan, eta indar politiko nagusien arteko akordioetan oinarriturik. Batzuentzat, 78ko konstituzioarekin bukatu zen, besteentzat PSOEk boterea eskuratzean eta besteentzat oraindik ez da bete/NAZIOARTEKO TESTUINGURUA Europa hego.mendebaldean 3 trantsizio eman ziren aldi berean: Grezia, Portugal eta Espainia. Espainia Europako Ekonomia Elkartera hurbiltzen da baina honek demokrazia onartu behar zuela erantzun dio. 1973ko petrolioaren krisiak ekonomia gogor astintzen du eta Martxa Berdearen krisiaren aitzakiarekin, Sahara Marokoren eskuetara pasatzen da/BARNEAN Frankistak zatiturik, erreformen aldekoen artean aurkitzen dira eta frankismoaren aurrean 3 aukera azaltzen dira: Frankismoaren jarraitzaile sutsuak/ Erreformen aldekoak/ Oposizio demokratikoa/ Juan Carlosek Mirandari, frankismo barruan emandako aldaketak zirela eta, diktadura erregimen demokratikoa bilakatzea eskatu zion/ 1973ko krisia zela eta, istiluak okerrera egin zuten: Gasteizen poliziak 5 langile hil zituen eta Jurramendin jarraitzaile ultraeskuindarrek Carlos Hugoren aldeko bi karlista tirokatu zituzten. ETa eta GRAPOk ejerzitoaren goi karguak, atentatu bidez kolpatzen zituen/ Erreformak ematen ez direnez, oposizioa mobilizatzen da eta erregeak Arias oztopoa zela ikusirik gobernutik kendu eta Suarez katoliko eta falangista gobernuburu jartzen du. Honek oposizioko lider Felipe, Carrillo eta PNVrekin isilpeko elkarrizketak izaten ditu/ Mirandak prokuradore frankistekin elkarrizketak izan ondoren, Gorteak barrutik desegin zituen eta gorteetako prokuradore frankistei babesa ziurtatzen die: gerra ostean izandako errepresio frankistari ez zaiela erantzukizunik eskatuko, lortutako “status” ekonomiko-soziala bermatuko zela eta boterea beti eskuinak gordeko zuela/ Suarezek Erreforma Politikarako Legearen proiektua kaleratzen du, mugimenduaren oinarrizko legeak aldatuz/ Platajunta proiektuaren aurka agertzen da abstentzioa eskatuz; Erreferendumean, erreforma onartzen da koroa eta Suarez indartuz; platajuntak hausturaren tesia baztertu eta hitzarmenaren alde azaltzen da; eta oposizioa erakartzeko Suarezek hauteskundeak deitzea, Alderdi eta sindikatuak legalizatzea,...erabaki zuen/ 1977an ultraeskuindarrak prozesua deskarrilatzen saiatzen dira Atotxako erailketetan CCOOn inguruko 5 abokatu garbitu zituzten eta Madrilen PCEk indar erakustaldia egin zuen. Suarezek Alderdi Komunista Espainola legeztatu zuen eta Karrillok monarkia eta bandera espainiarra onartu zituen.