Euskal Industria eta Politika: Gerra Zibilaren Ondorioak
Gerra zibilak ondorio sakonak izan zituen EHan, demofgrafikoak (hildakoak, atxiloketak, goseteak), politikoak (1936ko Autonomia Estatutua eta Kontzertuekonomikoen abolizioa) eta lurraldea subtsituta geratu zen industria izan ezik.
Eraikuntza industrialak ez ziren asko zapaldu baina erregaai, lehengai edo lan esku gabezia zegoen. Gerra bukatu eta aste gutxira fabrikak zabaldu eta hazkunde ekonomikoa hasi egin zen, produktu industrialen eskaera bezala (gerrako beharrei aurre egiteko eta ondoren lurrandea berreraikitzeko). Estatu frankistak ekonomian burutu zuen interbentsio gogorra, prezioak ezarriz, baliabideak bideratuz eta frabrikak militarizatuz. Honek ekonomiaren garapena galarazten zuen baina produktuen erosketak ziurtatzen ziren. Sektore bakoitzak bere arazoak zituen: siderurgiak ezin zuen ingeles ikatza erabili, metalurgiak lehengai eta errekinak lortzeko zailtasunak zituen, elektrizitate produkzioak bera egin zuen (1944 iberduero sortu), kontsumo ondasunen produkzioa murriztu zen bizi-maila jaitsi zelako ere eta mesede egin zien produktu metalikoei: bizikletak, erremintak, josteko makinak eta paper eta ehungintza industriak. Egonkortze planaren ondoren autarkia ekonomikoa bukatu eta ekonomiak gora egin zuen, industrian lan esku ugari zegoelako eta finantziazio erreztasuna izan zutelako. 60 eta 70etako eredu ekonomikoak euskal industria libre utzi zuen atzerritar konpetentziatik eta espainiar merkatuan erraz sartu zen, baina luzera ondorio txarrak izan zituen (teknologia gabezia eta atzerriarekiko menpekotasuna) ondorioz hazkunde ekonomikoa eman zen baina desorekarua. Gipuzkoak kooperatibismoa hedatu zen, arrasare zen gune nagusia eta finantzatzeko Lankide aurrezku kutxa sortu zen. Mugimendu horren barruan enoresak elkartu eta Mondragon Kooperatiba taldea sortu zen.
Isolamendu garaian frankistek agintari politiko askoren kontrako errepresioa izan zuten. Uste zen aliatuek 2MG irabaziz erregimena desegingo zela eta EAJ eta Eusko jaurlaritzak matxinada armatu bat antolatu zuten, Euzko-naia. Lan gatazka alorrean 1947ko maiatzaren 1an greba orokorraren deialdia egin zen eta 51an beste bat. Hauek errepresio itzela jasan zuten. Erregimenak euskal elizaren hierarkia kontrolatu nahi zuen eta goi-karguak ezarri zituen ondorioz kontrako jarrerak eman ziren: apaiz batzuek idatzi bat bidali zion vatikanoari frankismoa salatuz, euskal gotzainak izandatzeko eskaera egin zen eta euskareren askatasun eza salaru zuten. Baina vatikanoak erregimena onartu eta gobernuak gotzainak izendatzeko eskubidea eman zuten, espainian elizak botere gehiago lortuz. Eusko jaurlaritza kataluina eta ondoren frantziara joan zen eta Agirrek AEBtara ihes egitea lortu zuen, Londres eta NYen ordezkaritzak zabalduz eta kostatu bazuen ere, harreman onak lortu ziren AEBko gobernuarekin. 1945an Baionako Hitzarmena sinatu zuten euskal indarrek, bertan demokraziarekiko konpromisoa eta errepublika eta autonomia estatutua berrezartzea zuten helburu. Gerra hotza garaian, alderdi komunista Eusko jaurlaritzatik bota zuten politika-tentsioak zirela eta.
Teknokratek hitzarmen kolektiboaren eta orentsaren legea ezarri zuten baina frankismoaren jarrera errepresiboak jarraitzen zuen, TOP sortu eta Estatutuaren Lege Organikoa jarri zen (ordezkapena heritarren esku ukatzen zuena). 1969an Francok Juan Carlos Borboikoa errege ondorengo eta Carrero Blanco lehendakariorde izendatu zituen (ETAk ogro operazioan, Carrero hil zuen arte) eta Arias Navarro izendatu zuen gobernu buru.
Opozizioarentzat frustrazio urteak izan ziren, Agirre hil zenean Leizaolak ordezkaru zuen. 60ko hamarkadan oposizioa indartu eta langileen protesta eta grebak eman ziren lan baldintza hoberen alde eta izaera politikoa zuten aldarrikapenak eginez. Elizan 339 apaizek frankismoaren zapalkuntza eta EHaren eskubideen kontrako zapalkuntza salatu zuten, ondorioz protestak ugaritu eta opozizioak bere ekintzak elizaren babesean egiten hasi ziren. Elizak jarrera liberal eta demokratikoagoa hartu zuen, frankismoa kritikatuz eta EHaren kultura-identitatea defendatuz.
EAJtik gazte talde batek EKIN sortu zuten, ondoren ETA izango zena 1959an. EHaren autodeterminazio eta independentziaren alde egin zuten. Hasieran pintadak, lehergailuak eta kultura defendatzen zituzt n baina denbirarekin borroka armatu eta indarkeriaren alde egin zuten. 1968an hilketekin hasi eta frankismoak terrorearekun erantzun zuen. Burgoseko prozesuan 6ri eriotza zigorra ezarri ziten eta horrez hainbat protesta eta gebra eragin zituen. ETAk 43 pertsona hil eta zenbait bahitu zituen (Carrero adibidez hil zuten), eta gobernuak bi etakide fusilatu zituen.
Kultura berpizkundea eman zen, esukara suspertuz, ikastolak sortuz eta literatura eta arte garapena bultzatuz.