Leninen Apirileko Tesiak: Errusiako Iraultzaren Giltza
Leninen Apirileko Tesiak (1917): Analisia eta Testuingurua
Aurrean dugun testua Leninek 1917an kaleratu zituen tesiak dira, Errusiako Iraultzaren testuinguruan kokatzen direnak, zehazki 1917ko Iraultzan. Eduki politikoa du, testu historiko eta lehen mailakoa izanik. Testu politikoa da, edonork irakurri ahal duena. Egilea Vladimir Lenin da, errusiar iraultzailea, boltxebike alderdiaren burua, Sobietar Batasuneko lehen idazkari nagusia eta leninismoaren ideologiaren sortzailea. Leninek Apirileko tesiekin herritarrei bere nahiak adierazi eta jakinarazi nahi izan zien.
Ideia Nagusiak eta Aldaketa Eskaerak
Aztergai dugun testuaren ideia nagusia Leninek nahi zituen aldaketak dira, aldaketa hauek herriaren alde zirelarik. Testuak dion bezala: "Boterea proletariotza eta nekazaritza sektore esku utzi beharko duen aroa", "Arreta osoa jarri behar da nekazaritza langile-diputatuengan. Lur jabeei lur guztiak konfiskatu egin behar zaizkie"...
Errusiako Iraultzaren Testuinguru Historikoa
Apirileko tesiak Errusiako Iraultzaren garaian kokatzen dira. Errusiako Iraultzak garrantzi erabakigarria izan zuen mundu osoko historian, lehen erregimen komunista izan zelako. Iraultza oso bizkorra eta erradikala izan zen. Errusiako Iraultza gertatu baino lehen, Errusia erregimen autokratikoa zen, Tsar batek botere absolutuak zituena. Ekonomikoki, antzinako laborantzan oinarritzen zen, Errusia herrialde atzeratu eta oso lehiakortasun gutxikoa zen. XIX. mendearen erdialdean hasi zen industrializazioa Errusian, ehungintzan eta meatzaritza-metalurgian.
Gizartearen Egitura eta Politika
Errusiar gizartea 2 taldetan bereizten zen: pribilegiatuak (odolezko aristokratak, noblezia, eliza...) eta nekazariak, pobreziaren mugan bizi zirenak. Erdiko klasea ere zegoen, baina talde oso txikia zen. Politikari dagokionez, erregimen autokratikoa zen eta tsarra, aristokrazian, armadan, polizia sekretuan, elizan eta Estatuko burokrazian oinarritzen zen. Gainera, errusiartzeak, errusiera hizkuntza gisa eta errusiar ohiturak hartzera behartzen zituen Inperioko gutxiengo erlijiosoak, eta ondorioz, prozesu iraultzailea sustatu egin zen. Erregimenaren kontrako talde esanguratsuena Alderdi Sozialdemokrata izan zen. Bertan, boltxebikeak eta mentxebikeak bereizten ziren.
1905eko Iraultza eta Ondorioak
1905ean Errusia egoera ekonomiko larrian zegoen, eta Igande Odoltsua deitu zitzaion San Petersburgon gogorkeriaz zapaldu zuten herritarren manifestazio bati, bertan hobekuntzak eskatzen ziren. Aldatutako neurriak gutxi zirenez, sobietak sortu ziren. 1906an Duma sortu zen, baina ez zen eraginkorra gertatu.
1917ko Iraultza: Otsaila eta Urria
Aurrean ditugun tesiak 1917ko iraultzan kokatzen dira, baina 1917ko iraultza 2 zatitan banatzen da, otsailekoa eta urrikoa. 1917ko otsaileko iraultzan, hainbat manifestazio eta greba egon ziren, baina gogor zapalduak izan ziren. Manifestazio garrantzitsuenetarikoa emakumeen greba izan zen, non goiburua "bakea eta ogia" zen. Azkenean tsarrak abdikatu egin zuen eta behin-behineko gobernua eratu zen. Sobietak herrialde osoan sortu ziren eta Guardia Gorria sortu zuten. Sobietak boltxebikeen alde jarri ziren.
Urriko Iraultza eta Leninen Itzulera
1917ko urriko iraultzan, Lenin erbesterik itzuli zen eta Apirileko tesiak programa ezarri zuen: gerra utzi, lurra berriz banatu, langile batzordeek fabrikak kontrolatzea, nazionalitateek autonomia izatea eta sobietei boterea ematea. Boltxebikeek herri matxinada prestatu zuten, baina porrot egin zuten eta, hori zela eta, Leninek berriz erbestera joan behar izan zuen. Urriaren 24an, sobietak, boltxebikeek kontrolaturik, hiriburuko puntu estrategikoak eskuratu zituzten. Urriaren 25ean, Neguko Jauregiari eraso eta behin-behineko gobernua amaitu egin zen.
Iraultzaren Ondorioak eta NEP
Gobernu iraultzaileak hainbat gauza egin zituen berehala: gerratik irten, lurra nekazari pobreen artean banatzeko agindu, eta gutxiengo nazionalak aintzatetsi zituen. 1921ean NEP ezarri zen ekonomia suspertzeko asmoz. Ekonomia haztea lortu zuten eta burgesia berriz agertu zen, ondorioz tentsio handiak izan ziren. 1922an SESB sortu zen. Bertan alderdi bakarrak, komunistak, kontrolatzen zuen politika antolakuntza. 1924an Lenin hil zenean Stalin izendatu zuten nagusi. Stalinek diktadura pertsonal bat sortu zuen propaganda eta izuaren bidez.