Parisko Bakea eta Lehen Mundu Gerraren Ondorioak
Parisko Bakea eta Versaillesko Ituna
Parisko Bakea Lehen Mundu Gerraren ondoren garaitutako herrialdeek sinatutako itun multzoari esaten zaio: Versaillesko Ituna (Alemaniarekin sinatua), Saint-Germaingo Ituna, Trianongo Ituna, Sèvresko Ituna eta Neuillyko Ituna. Parisko Bakearen oinarri ideologikoa Estatu Batuetako Wilson presidenteak aldarrikatutako Hamalau Puntuak izan ziren. Bake honek hiru helburu nagusi zituen: Alemaniaren suspertzea eragoztea; potentzia irabazleen artean botere oreka lortzea, Balkanetan eta kolonietan liskarrak saihestuz; eta Errusia bakartuta uztea, bertan erregimen komunista ezarri baitzen.
Lurralde-aldaketak eta Inperioen desagerpena
Alemaniako, Austria-Hungariako eta Otomandar Inperioek gerra galdu zuten eta lurralde...