Euskal Alderdi Politiko eta Sindikalen Batasuna 1936ko Gerra Zibilean

Historia2,27 KB

Narratiboa (hitzarmen-manifestu). Izaera: politikoa. Egilea: kolektiboa: 1936ko Gerra Zibiletik erbesteraturik zeuden Hego Euskal Herriko erakunde politiko eta sindikalen ordezkariak. Data: 1945-03-31. II. Mundu Gerra bukatzear dago (Frantzia, dagoenko, askatuta dago), eta jakina da aliatuek garaipena lortuko dutela. Zuzendua: euskal herritarrei, orokorrean. Gaia: Euskadiko Gobernuaren defentsan eta Francoren diktaduraren kontra, euskal alderdi politiko eta sindikalen arteko batasunaren berrespena. Hasierako paragrafoan itunaren aurkezpena egin, eta adierazten da nor den itunaren subjektua, alegia, 1936an Euskadiko Gobernuarekin batu egin ziren erakunde politiko eta sindikalak. Zehazten da bakoitzak dituen bereiztasun ideologikoei ez dietela uko egingo. Jarraian, adostu dituzten bost puntuak zehazten dira: 1936ko lehen Euskal Gobernuarekin, Jose Antonio Agirre buru zela, era organikoan bat egin zuten indar politikoen arteko batasuna berresten da. 2. Konfiantza osoa eta behar duen laguntza eskaintzen zaio Agirreren Euskal Gobernuari. Hau, euskal herritaren ordezkari gisa, legitimatu egiten da. 3. Adierazpen demokratikoa egiten da, konpromisoa hartzen baitute demokrazia berrezartzen denean, euskal herritarren nahiak errespetatuko dituztela. II. Mundu Gerra bukatzear, eta aliatuen garaipena gertu dagoela, sumatzen da esperantza dutela diktadura eraistea laster lortuko dutela. 4. Euskal Gobernuari aholku eta egin beharreko lanean babesa emateko erakunde bat eratzea iragartzen da, diktadurarekin amaitzea lortzen dutenerako. 5. Sinatzaileek frankismoaren aurkako borrokarekin konprometituta dauden Penintsulako alderdi politikoekin eta beste erakunde batzuekin batera lan egiteko konpromisoa hartzen dute. Horrela, alde batera uzten dira Euskal Gobernuak erbesteko Errepublikarekin izan dituen tirabirak, eta erregimenaren aurka borrokatzeko estrategia komun baten aldeko apustua egiten da. TEST GARNTZ • Itun garrantzitsua izan zen lehen Euskal Gobernua osatu zuten alderdien arteko batasuna berrezarri zelako, haien arteko tirabira eta gatazkei amaiera emanez eta Frankismoaren kontrako borrokarako estrategia sendotuz. • Manifesturn edukiak markatuko du erbesteko euskal oposizioaren etorkizuneko ekinbidea, bere oinarrizko printzipioetan. Horretan, demokrazia berreskuratzea lehenetsiko da.

Deskargatu

PDF Word HTML