Inperialismoa eta Kolonialismoa XIX. Mendean

Historia2,7 KB

Inperialismoaren Arrazoiak eta Hedapena

Hedapen Inperialistaren Bultzada

Potentzia industrial bakoitzak bere eragin-eremuak handitzeko nahiak ere bultzatu zuen hedapen inperialista. Horrela, aukera izango baitzuten beren botere politikoa areagotzeko eta gainerako potentzien hedapena eragotzeko, lurralde berriak kontrolatzeko lehia sustatuz.

Arrazoi Ideologikoak

Inperialismoaren sakoneko arrazoiak ulertezinak dira ikusmolde arrazista eta nazionalistarik gabe. "Arraza zuri nagusi baten ideia" zabaldu zen. Filosofoek, zientzialariek, idazleek eta politikariek ideia hori berretsi zuten.

Kontzeptu Garrantzitsuak

  • Kartela

    Enpresa-elkartea, ekoizpena eta prezioak zehazteko helburuarekin sortua.

  • Trusta

    Alor bereko enpresen elkartea, enpresa berri bat sortzeko asmoz.

  • Eztanda Zuria

    Jaiotzen eta heriotzen arteko balantzak biztanleria handitzea ekarri zuen, herrialde industrializatuetan lehenik, eta kontinente osoan gero. Europako biztanleria bikoiztu egin zen, eta horri Eztanda Zuria esaten zaio.

  • Berlingo Konferentzia (1885)

    XIX. mendeko imperialismoa gerratzailea izan zen; gerrak etengabeak izan ziren. Potentzia lehiakideen artean Afrika banatzeko orduan sortutako interes-talken ondorioz, Berlingo Konferentzia deitu zen (1885).

Kolonia Motak eta Administrazio Formak

1. Ustiapen-koloniak

Metropoliaren mendean zeuden, tokiko gobernurik gabe. Metropoliak egiazko okupazio politikoa ezartzen zuen. Gobernadoreak, agintari militarrak eta goi mailako funtzionarioak ziren agintari nagusiak.

2. Protektoratuak

Tokiko gobernua metropoliarekin partekatua. Lurralde hauek, Europaren okupazioaren ondoren, tokiko gobernuari eutsi zioten, baina armada eta kanpo-politika metropoliaren kontrolpean zeuden.

3. Jendeztatze-koloniak

Metropoliak nolabaiteko autonomia aitortzen zion barne-gobernuari.

  • Agindupeko Lurrak (Dominions)

    Britainiar Inperioaren jendeztatze-koloniek hartu zuten izendapen hori. Kanada 1867. urtean bihurtu zen agindupeko lur, eta gero Australia, Zeelanda Berria eta Hegoafrikar Batasuna.

  • Itsasoz Haraindiko Lurraldeak

    Frantziaren jendeztatze-koloniek hartu zuten izendapen hori. Adibide nabarmenena Aljeriakoa izan zen, Frantziaren beste probintziatzat hartu baitzuten.

4. Beste Kolonia Mota Batzuk

  • Lur-Emakidak

    Metropoliari aldi baterako utzitako lurraldea (adibidez, Hong Kong ingelesei).

  • Enklabe Estrategikoak

    Toki estrategiko batean kokatutako lurralde txikiak (adibidez, Suezko kanala edo Gibraltar).

Deskargatu

PDF Word HTML