Industria Iraultzak: Bilakaera eta Eraginak
Industria Iraultza gertatzeko hiru aldaketa nagusi gertatu behar izan ziren:
- Biztanleriaren hazkundea
- Nekazaritzaren hedapena
- Ekonomia pentsamoldearen aldaketa
Gero eta biztanleria handiago horrek nekazaritzako teknikak hobetzea ekarri zuen; hau da, lehen dena eskuz egiten zen eta makinak sortzen hasi ziren. Abeltzaintza eraldatu egin zen eta, azkenean, nekazaritza egiturak aldatu ziren: jabetza pribatua nagusitu zen.
Industrializazioa
XVIII. mendera arte, eskulangileek eskuz egiten zuten dena. XVIII. mendean, berriz, makinak sortu zituzten. Lehen, bakoitzak nahi zuenean egiten zuen lan, baina makinarekin ez zen horrela. Horrela, fabrikak sortu ziren eta gauzak merkeago saltzen zituzten; hau da, produktibitateak gora egin zuen eta prezioak jaitsi egin ziren.
Britainia Handian nahikoa lan-esku eta merkatu zabala zegoen produktuentzat. Burdina eta ikatz ugari zituen, eta energia-iturri gisa erabili zituzten. Pentsamolde liberala oso hedatuta zegoen. Industria siderurgikoak ikatz minerala erabiltzeak labe garai modernoak eraikitzea eragin zuen.
Garraioa
Industria-ekoizpenak sekulako abiaduran egin zuen gora, baina garraio motelak zeudenez, XIX. mendean lurrun-itsasontzia eta trenbidea asmatu zituzten. Belaontziari helizeak ipiniz hobetu zuten. Trenbidea ingeles batek asmatu zuen, bi produktu garrantzitsu batuz: burdina eta lurrun-makina.
Bigarren Industria Iraultza
Bigarren Industria Iraultzan bi energia-iturri berri lortu zituzten: elektrizitatea eta petrolioa.
Sektore Berriak eta Berrikuntzak
Sektore siderurgikoan, labearen asmakuntzari esker, altzairua kopuru handietan eta merke ekoizteko aukera izan zuten. Elektrizitatea sortu eta makinak mugiarazteko erabili zuten. Kimika-industrian, hainbat lehengai erabiliz, botikak eta produktu sintetikoak sortu zituzten.
Garraioaren Aurrerapenak
Garraioan ere oso aldaketa garrantzitsuak egin zituzten. Automobilak eta hegazkinak sortu zituzten, eta erregai gisa petrolioa erabili zuten.
Ekonomia eta Finantza Egiturak
Makinak erosteko eta langile gehiago kontratatzeko, sozietate anonimoak sortu ziren eta akziotan banatu ziren; hau da, kapitala hainbat zatitan banatu zen. Bankuak ekonomiaren funtsezko elementu bihurtu ziren. Azkenik, ekonomian ere prezioak merkatu egin ziren eta enpresak sortu ziren.
Ondorioak: Biztanleria eta Hiriak
Industrializazioaren ondorioz, biztanle-hazkundea areagotu egin zen. Medikuntzan aurrerapenak egin zituzten, eta horrek bizi-kalitatea pixka bat hobetu zuen; ugalkortasuna ere areagotu egin zen.