Hirugarren Reicha eta Espainiako Bigarren Errepublika

Historia2,88 KB

Hirugarren Reicharen Ezaugarri Nagusiak

Barne-politika eta Kontrol Soziala

Hirugarren Reicha aldarrikatu zuten eta Hitler izendatu zuten Führer. Alderdi Nazia (NSDAP) alderdi bakarra bihurtu zen, gainerakoak debekatuz. Lan-erakundeak eta talde erlijiosoak estatuaren kontrolpean geratu ziren. Lanpostuetan aritzeko, alderdiaren nortasun-agiria eta arraza ariarra izatea ezinbestekoa zen.

Gobernuak izua erabili zuen kontrolerako, SS eta Gestapo talde paramilitarren eta herri-epaimahaien bidez. Informazio-bide guztiak kontrolatu zituzten, neurri nazionalista zorrotzak ezarriz: arraza berekoen arteko ezkontzak sustatu ziren, eta ijitoak zein juduak kontzentrazio-esparruetara eraman zituzten.

Politika Ekonomikoa eta Autarkia

Erregimenak ekonomiaren gidaritza hartu zuen: soldatak eta prezioak arautu zituen, eta herrilan handiak bultzatu zituen lanpostuak sortzeko. Buruaskitasuna edo autarkia bilatu zuten, atzerriko nazioen menpe ez egoteko.

Kanpo-politika Erasokorra

Kanpo-politika guztiz inperialista eta erasokorra izan zen. Versaillesko Ituna eta nazioarteko legeria ez errespetatzeaz gain, Txekoslovakia, Austria eta Polonia inbaditu zituzten.

Espainiako Bigarren Errepublika (1931-1936)

1931ko apirilaren 14an Errepublika aldarrikatu zen. 1931ko Konstituzioan eskubideen adierazpen zabala ezarri zen: herri-subiranotasuna, sufragio unibertsal maskulinoa eta femeninoa, eta eskualdeentzako autonomia-bermea.

Biurteko Erreformista (1931-1933)

Biurteko honetan, estatuaren eraldaketaren bidez zentralismoa alde batera utzi zen. Gizarte-eraldaketari esker, langileen lan-baldintzak hobetu ziren. Nekazaritza-erreformaren bidez, lurraren jabetza modu bidezkoagoan banatu nahi zen; horretarako, gaizki ustiatutako latifundioak desjabetzea onartu zen, kalte-ordainekin, nekazariak bertan ezartzeko.

Biurteko Kontserbadorea eta Fronte Popularra

Hauteskundeen ostean, zentroko alderdi erradikalak gobernatu zuen Lerroux buru zela, CEDAren laguntzaz. Gobernu berriaren bira kontserbadoreak erreformak gelditu zituen, eta horrek grebak eta mobilizazioak eragin zituen, 1934ko urriko iraultza barne.

Ondoren, Fronte Popularraren gobernuak politikaren erradikalizazioari aurre egin behar izan zion. Ezkerrean, PSOEren sektore erradikalak gizarte-iraultzaren alde egin zuen. Eskuinean, Espainiako Falangea bezalako alderdi ultraeskuindarrak indartu ziren. Indarkeria politikoa nagusitu zen kaleetan, militante falangista, komunista eta anarkisten arteko talka bortitzekin (1936ko udaberri tragikoa). Azkenik, Mola jenerala buru zela, estatu-kolpe batek Errepublika suntsitu zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML