Europaren politika eta industria: sistema eta koloniak

Historia2,61 KB

Sistema politikoak

Mendebaldeko Europa

Sistema parlamentarioa. Liberalismo moderatuetatik demokraziarako bilakaera izan zuten. Herrialde askotan gizonezkoen sufragio unibertsala ezarri zen.

Erdialdeko eta Ekialdeko Europa

Sistema politiko autoritarioak. Hona hemen zenbait adibide:

  • Austria-Hungariakoa

    Nazio asko osatzen zuten. Bi koroek osatutako monarkia zen. Kanpo-politika eta aginte handia enperadorearen esku egon ohi zen.

  • Errusiakoa

    Sistema autokratikoaren bidez gobernatzen zen (pertsona bakarreko gobernua, aginte mugagabeekin), eta parlamentuak ez zuen aginterik.

  • Turkiakoa

    Nazio askok osatzen zuten inperioa, baita Balkanen inguruak ere. Inguru horrek independentzia lortu nahian saiatu zen, inperioaren gainbeheraz baliatuz. Inperio hori ere modu autokratikoan gobernatzen zen.

Europatik kanpo

Estatu batzuek gizonezkoen sufragio unibertsala onetsi zuten; eta Japonian, ostera, sistema parlamentarioa ezarri zen, konstituzioa onetsi ondoren.

Industria sektoreak

Metalurgia

Bessemer bihurgailua: Bessemer bihurgailua orokortu zenean garatu zen (1856). Bihurgailuak burdina altzairu bihurtzen zuen.

Material elektrikoen eta mekanikaren industriak

Mota askotako motorrak eta makinak egin zituzten.

Industriaren kimikoa

Produktu asko egin ziren, batzuk petrolioaren eratorriak: plastikoak, koloratzaileak eta produktu farmazeutikoak.

Antolaketa ekonomikoa

  • Trusta: Mota bereko enpresek enpresa bakar batean bat egitea, kartelaren helburu berberarekin.
  • Kartela: Mota bereko enpresek prezioak finkatzeko edo merkatua banatzeko egindako akordioa.
  • Holdinga / Finantza-sozietatea: Era desberdineko enpresak kontrolatzea, akzio gehienak izanik.

Koloniak eta kolonialismoaren motak

Posizio-koloniak

Metropoliarentzat estrategikoak ziren lurraldeak kontrolatzen zituzten.

Populatze-koloniak

Atzerriko biztanle ugari ezartzen ziren. Batzuek beren burua administratzen zuten (Kanada, Australia, Zeelanda Berria eta Hegoafrikako britainiar lurraldeak) eta beste batzuek metropolikoen lege eta erakundeak jasotzen zituzten (Aljeriako Frantziar koloniak).

Ustiapen-koloniak

Herritarren gehiengoa indigena zen, eta atzerriko potentziaren administrazio eta kontrol militarraren menpe zegoen. Atzerriko potentziak bertako baliabide ekonomikoak modu esklusiboan ustiatzen zituen, indigenak eskulan moduan erabiliz.

Deskargatu

PDF Word HTML