Frantziako Iraultzaren Laburpena eta Ondorioak
Frantziako Iraultzaren Kausak eta Hasiera
Iraultzaren arrazoiak: Krisialdi ekonomiko eta sozialetan murgilduta, uzta txarra.
Burgesiaren kexak: Baztertze politikoa eta helburua: absolutismoa amaitzea.
Finantza krisia: Estatuaren eta gortearen gastuengatik; konponbidea: ogasun erreforma.
Iraultzaren Asiera
Hasiera: Versaillesen, Estatu Orokorrak bildu ziren.
- Pertsona bakoitzak boto bana eskatu.
- Batzar Nazionala bildu zen.
Erregimen Zaharraren Amaiera
Erregimenaren amaiera: Jauntxoen eskubideen indargabetzea agindu eta Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Deklarazioa aldarrikatu zen.
Legearekiko eta zergak ordaintzeko betebeharrekiko hiritar guztien berdintasuna ezarri zen.
Frantziako Iraultzaren Garaia
Faseak: Monarkia Konstituzionala, Errepublika Demokratikoa, Burges Errepublika.
Batzar Nazional Konstitutzailea eratu zen eta sistema liberalaren prozesua hasi zen.
Monarkia Konstituzionala (1789-1792)
Legeak eta parlamentua erreforma bihurtzeko bidea hasi zen.
- Erroldaren sufragioa: Ez zuzena; hiritarrak bi kategoritan banatu ziren.
- Konstituzio testua onartu zen, Batzar Legegilea osatu zen. Hiritarren berdintasuna bermatzeko, nobleek zergak ordaindu behar zituzten, tortura debekatu zen, gremioak desegin ziren.
- Elizari jabetzak eta ondasunak kendu eta partikularrei saldu zitzaizkion.
Monarkia Konstituzionalaren Gainbehera
Matxada giroa, porrota eta Errepublika ezarri zen.
Errepublikaren Lehen Galdaketa (1792-1794)
Errepublikaren giroa: Eskutan, gizonen sufragio unibertsala. Errepublika arriskuan zegoen.
Europako ejerzitoek bat egin eta Frantzia inbaditu zuten.
Jakobinoen Konbentzioa
Boterea eskuratu zuten.
- Agintari politikoak atxilotu, herri-subiranotasuna, sufragio zuzena, berdintasun eskubidea.
- Botere exekutiboa: Salbamen Publikoko Batzordea, armada, beraien kontrakoak hil, prezio eta soldaten kontrola.
Jakobinoen gainbehera.
Burges Errepublika (Direktorioa)
Iraultzaren kontrola hartu zuten, konstituzio berria aldarrikatu zen.
- Botere exekutiboa: Direktorioa.
- Botere legegilea: bi ganbera.
- Erroldaren sufragioa ezarri zen berriro.
Napoleondar Inperioa (1799-1815)
Napoleonek: Bere agintearekin burgesiaren iraultza sendotu zuen, absolutismoa ez zen itzuli.
Muturreko sektoreak boteretik urrundu zituen. Perfektuaren kargua sortu zuen.
Oso indartsua zenez, bere burua enperadore bihurtu zuen.
Garaipenak eta Gainbehera
Garaipenak: Europako satelite asko sortu zituen. Senideak edo ejerzito jeneralak errege izendatu zituen.
Ideia iraultzaileak inposatu zituen, goi klaseen pribilegioak deuseztatu.
Askatasunaren eta legezko berdintasunaren ezarpen erabatekoa.
Gainbehera: Konkistak Frantziako ideia iraultzailearen aurkako nazio sentimendua piztu zuen, batez ere Errusian eta Espainian.
Garaitua izan zen, agintea utzi zuen Waterloo-ko bataila galdu ondoren.
Europaren Berrezarpena
Vienako Kongresua: Monarkia absolutua ezarri zen berriro. Erregeak itzuli ziren.
Napoleonen inperioa garaileen artean banatu zen. Aliantza Santua sortu zen.
Frantziako Iraultzaren ideiek eragina izan zuten Europan.
Ideologia Berriak
Liberalismoa
Gizakien oinarrizko eskubideak bermatu. Erabakiak parlamentuan hartu.
Botereen banaketa. Estatuak ez du esku sartzen ekonomian (merkatu askea).
Nazionalismoa
Ideologia politikoa. Herriek beraiei dagozkien gauzak erabakitzeko eskubidea.