Foruen Deuseztapena eta Euskal Industrializazioa
Foruen Deuseztapena: Kontzertu Ekonomikoa
Gobernuak 1876ko uztailaren 21eko legearen bidez, foruak deusestatu zituen. Horren ondorioz, Euskal Probintzietan soldadutza ezarri zen, gobernadore zibilak izendatu ziren eta Espainiako kode zibil eta penala aplikatu.
1876an, gobernuak eta foru-diputazioek Kontzertu Ekonomikoaren sistema sortu zuten, 1878ko otsailaren 28tik aurrera indarrean jarriz. Diputazioek biltzen zuten kupoa, zergen bidez, eta autonomia administratiboa eta fiskala zuten. Sobera geratzen zen dirua inbertsioak egiteko erabiltzen zen (errepideak, ordena publikoari eusteko neurriak hartzeko, etab.).
Burdina eta Meategiak: Bizkaiaren Gorakada
Bizkaian, bi alderdi garrantzitsu hauei esker hasi zen industrializatzen Ibaizabal ingurua:
- Meategiak: Meak kalitate handiagokoak ziren eta portuak oso gertu zeudenez, ez zen garestia mea esportatzea. Ingelesera esportatzen ziren batez ere meak.
Bilboko burgesiak garrantzi handia izan zuen industrializazio-prozesu horretan. Fabrika zaharrak kendu eta siderurgia eta metalurgia-fabrika modernoak ezarri zituzten. Gainera, irabazien zati handi bat inbertitu zuten industrializazio-prozesuak hobetzeko eta enpresa berriak sortzeko.
Siderurgiaren Sorrera
Boluetako Santa Ana metalurgia-fabrika sortu zen. Handik gutxira, Ybarra anaiek lehendabiziko siderurgia sortu zuten eta bihurgailua asmatu zuten. Bihurgailu horrek burdina ez-fosforikoa behar zuenez, eta Bizkaiko meatzetan ez-fosforiko asko zegoenez, lurralde horretan industria zabaldu egin zen.
Gipuzkoako Industrializazioa
Gipuzkoak bi sektore nagusi izan zituen:
- Papergintza: Handik gutxira, Tolosa bihurtu zen papergintza gune garrantzitsuena, fabrika garrantzitsuak sortu baitziren. Paper fabrikak asko ugaritu ziren, teknologiari esker; 19 enpresa bat egin ziren, eta Papelera Española sozietatea sortu zen.
- Ehungintza: Bergaran nabarmendu zen gehien. Ehungintza Tolosara, Errenteriara eta Errenteriara zabaldu zen. 25 fabrikak baino gehiagok lantzen zuten kotoia, zeta eta artilea.
Beste Sektoreak
Beste sektore batzuk ere indartu ziren Gipuzkoan: zementua, tresnak eta elikagaiak (Arrasaten, Eibarren eta Pasaian). Banco Guipuzcoano sortu zen.