Europako Batzordea: Botere betearazlea da. Legeak ondo betetzen direla zaintzen duen erakundea da; programak kudeatu eta abiarazten ditu. 27 kidez osatuta dago, estatu bakoitzeko kide batekin, eta bost urtetarako aukeratzen dira.
Europar Batasuneko Justizia Auzitegia: Botere judiziala da, legeak zuzen betetzen direla ziurtatzen duena.
Europar Batasuneko Kontseilua: Botere betearazlea da. Estatu kideetako estatuburuek edo gobernuburuek osatzen dute, eta Europar Batasuneko ildo politiko nagusiak finkatzen ditu.
Europako Parlamentua: Botere legegilea da. Bere zereginak dira Europar Batasuneko legeak aztertu eta erabakitzea, aurrekontuak onartzea, beste erakundeak kontrolatzea eta nazioarteko akordioak onartzea. Estrasburgon du egoitza. 732 diputatu inguruk osatzen dute, estatu bakoitzeko diputatu batzuekin.
Definizioak
Demokrazia: Herriaren gobernua da. Herritarrek beren ordezkariak aukeratzen dituzte parlamenturako, eta hemendik gobernua osatuko da. Demokraziaren oinarriak hauek dira:
Herritarren partaidetza (boto unibertsala)
Alderdi politikoak
Konstituzioa (lege gorena)
Adierazpen askatasuna
Demokrazia eta diktadura erabateko erregimen desberdinak dira.
Erreferenduma: Erabaki baten aurrean herritarrek duten iritzia jakiteko hauteskundeak dira; zerbaiten aldeko edo aurkako erabakia izaten da. Adibidez, NATOn sartu ala ez erabakitzeko.
Konstituzioa: Estatu bateko herritarren eskubideak eta betebeharrak zehazten dituen araudi gorena.
Autonomia Estatutua: Herrialde edo autonomia erkidego bakoitzak duen araudi propioa. Estatuko Konstituzioaren menpe, lurralde bateko eskubide, betebehar eta lege propioak zehazten dituen araudia da.
Estatu zentralista: Erabaki politiko guztiak hiriburuan hartzen dira, eta estatu osoan erabateko berdintasuna dago. Adibidez: Frantzia.
Estatu autonomista: Bertako erkidegoek nolabaiteko autonomia dute; goitik beherako botere banaketa dago. Adibidez: Espainia eta Italia.
Estatu federala: Lurralde edo estatu bakoitza burujabea da. Estatuek erabakitzen dute zein diren gobernu zentralaren eskumenak.