Espainiako Kanpo Politika eta Trantsizioa (1962-1978)

Historia2,56 KB

Kanpo-politikaren bilakaera

Hiru gertaera nagusik markatu zuten garai honetako kanpo-politika:

  • Espainiak Europar Erkidegoan sartzea eskatzea (1962): Ez zuten onartu erregimenaren demokrazia-faltaren ondorioz. Hala ere, 1970ean, Espainiak lehentasunezko ituna lortu zuen eta arantzel-hobariak eskuratu zituen horren bidez.
  • Gibraltarren gaineko aginpidea: Espainiak NBEren aurrean eskatu zuen subiranotasuna. Baiezko erantzuna jaso zuen arren, Erresuma Batuak uko egin zion haitza uzteari eta, ondorioz, Espainiak Gibraltarko burdin hesia itxi zuen.
  • Deskolonizazio prozesuak: Ekuatore Gineak independentzia lortu zuen (1968) eta Espainiak Mendebaldeko Saharan autodeterminaziorako erreferenduma egiteko konpromisoa hartu zuen.

Mendebaldeko Sahara eta Martxa Berdea

1975ean, Franco gaixorik zegoela, Marokoko errege zen Hassan II.ak armarik gabeko marokoarrek osatutako Martxa Berdea antolatu zuen lurraldea beretzeko asmoz. Gerra saihesteko, Madrilgo Itunek Sahara Mauritaniaren eta Marokoren artean banatu zuten. Geroago, Mauritaniak uko egin zien bere eskubideei, baina Marokok lurraldearen gaineko presioa egiten jarraitu zuen.

Lehenengo gobernuak (1975-1978)

Suarezen gobernuak erronka bikoitza zeukan: demokrazia ezartzeko erreforma politikoa egitea eta 1975ean sortu zen krisi ekonomikoari aurre egiteko neurriak hartzea.

Erreforma Politikoaren Legea

Espainiako herriak erreferendumean onartu zuen lege hau, diktadura luze baten ondoren askatasunaren eta politikan parte hartzearen alde baitzegoen. Honi esker, Francoren legedia aldatu zen, herriaren burujabetasuna, bozketa unibertsal bidez hautatutako ganbera biko parlamentua eta konstituzio-erreforma hasteko baimena ezarriz. Testuinguru horretan, alderdi politikoak legeztatu ziren, hala nola PSOE, PCE, UCD eta AP.

Ekonomia krisia eta Moncloako Hitzarmenak

Petrolioaren prezioak eta ohiko sektoreen krisiak eragindako egoeraren ondorioz, merkataritza-defizita, estatuaren zorra, inflazioa eta langabezia hazi ziren. Estualdi horri aurre egiteko, Moncloako Hitzarmenak izenpetu zituzten 1977an.

Alderdi politiko nagusiek eta sindikatuek onartutako ekonomia-akordio handia izan zen. Hartutako neurrien artean honako hauek nabarmentzen dira:

  • Soldatak moteltzea eta lanpostuak malgutzea.
  • Herri-gastua gelditzea eta zergak erreformatzea.
  • Langabezia-asegurua zabaltzea eta gizarte-gastua handiagotzea.

Deskargatu

PDF Word HTML