1808ko Gerra: Espainiako Altxamendua eta Frantziar Inbasioa
1808ko Maiatzaren 2a
1808ko maiatzaren 2an hiriburuan zeuden frantziar indarren aurka altxatu ziren, eta honek gerra ekarri zuen (1808-1814). Gerra honek 5 urte iraun zituen eta nazio-gerra izan zen, baina aldi berean nazioarteko gatazka ere.
Altxamenduaren Oinarriak
Altxamendu horien oinarriak erlijioa, monarkia eta nazioa ziren; baina gutxiengo liberala ez zegoen horren alde eta beraien iraultza egin nahi zuten. Behe-kleroak gerrillaren bidez frantziarren aurkako gurutzadan parte hartzen zutela erakutsi zuen.
Josef Bonaparte eta Frantsesak
Espainian Josef Bonaparte Baionako konstituzioa ezartzen saiatu zen frantsestuen laguntzarekin; erreformismo ilustratuaren aldekoak baina neurri iraultzaileen aurkakoak. Geroago Instrukzio Publikoaren Batzordea sortu zuen, baina bertan behera utzi zen gerraren ondorioz; hala ere, ez zuen sekula herritarren laguntza lortu.
Frantsestuen Egoera
Frantsestu asko funtzionarioak ziren eta nahiago izan zuten boterea zeukanaren alde egotea; beste batzuk berriz inbaditzailearen alde jarri zirela esaten zuten. Frantsestuek hezkuntzan, zuzenbidean edo erlijioan eraldaketak nahi zituzten. Frantsestuak oro har traidoretzat hartzen ziren.
Botere Hutsunea eta Batzordeak
Hori guztia zela bide, Espainian botere hutsunea zegoenez, eskualdeetako egoera kontrolatzeko probintzia-batzordeak sortu ziren. Batzorde horiek subiranotasuna haien gain hartzen zuten, baina gobernu bateratu bat sortzeko beharra ikusi zuten; Batzorde Zentral Gorena sortu zuten.
Espainiarren Erresistentzia
Espainiarren erresistentziak Napoleonen proiektuak zapuztu zituen eta Bailenen errenditu behar izan zuen (uztailak 19). Hori gertatu zenean, Napoleonen gogoa espainiar erresistentzia zapaltzeko areagotu egin zen eta 1808ko azaroan enperadorea Espainian sartu zen.
Gerrillak eta Borrokak
Gutxitasun militarra zutenez, borrokan aritzeko modu berri bat atera zuten: gerrillak. Hauen ondareak zelaiak izan ziren eta haien helburuak hornikuntzako karabanak, atzera gelditutako soldaduak, etab. izan ziren.
1812ko Udaberria
1812ko udaberrian, gerrak behin betiko bira eman zuen. Napoleonek Espainian tropa ugari utzi behar izan zituen; hori aprobetxatuz, Wellington jeneralak frantziarrak garaitu zituen Arapilesen. Hori ikusita, Josef Bonapartek hiriburua utzi behar izan zuen.
Porrotak eta Akordioa
1813ko udaberrian berriro ere eraso egin zuen eta frantziarrak ez zirenez geldiarazteko gai izan, porrota izan zuten, baita San Martzialeko Guduan ere. Porrot asko izan zituenez, Fernando VII.arekin akordio bat lortu nahi izan zuen Valençaiko Ituna (1813ko abendua) zuen eta horrekin Fernando VII.a korora itzuli zen.