Parisko Ituna eta Errusiako Iraultza: Azterketa Sakona
Parisko Itunak (1919-1920)
Versaillesko Ituna
Alemaniarekin sinatu zen. Alemaniak Frantziari eman zizkion Alsazia eta Lorrena, eta Poloniari irteera bat eman zion Itsaso Baltikora. Horrela, Ekialdeko Prusia eta Alemania bananduta geratu ziren.
Gerrako ordain handiak
- Koloniak ematea.
- Armada mugatzea.
- Abiazioa, artilleria eta gerrako ontzidia deuseztatzea.
Errusiak Brest-Litovskeko Itunean galdutako lurraldeen gainean Finlandia, Estonia, Letonia, Lituania eta Polonia eratu ziren. Alemaniak eta Austria-Hungariako Inperioak galdutako lurraldeak eskuratu zituen Poloniak.
IZEN GARRANTZITSUAK
- Clemenceau (Frantziako presidentea)
- Lloyd George (EB-ko lehen ministroa)
- Vittorio Orlando (Italiako lehen ministroa)
ERRUSIAKO IRAULTZA
1917ko IRAULTZA
Hasteko arrazoiak
- Lehen Mundu Gerrako errusiarren porrotak.
- Biztanleriaren pobrezia.
- Nikolas II. tsarraren politika kaotikoak (kontrako interesak zituen).
Otsailean, iraultza burgesak tsarismoa boteretik kendu zuen.
Urrian, iraultza boltxebikea izan zen.
OTSAILEKO IRAULTZA
1917ko otsailean zenbait istilu izan ziren San Petersburgon. Tsarinaren jauregia erasotu zuten, eta armadak ez zuen altxamendua zapaldu nahi izan. Honek Nikolas II.aren erorikoa ekarri zuen.
Botere bikoitza ezarri zen: Dumaren batzorde betearazlea (parlamentua) eta soldaduen eta langileen sobieta.
Alexander Kerenski, sozialista moderatua, bi botereen arteko zubia zen.
OTSAILETIK URRIRA
Nikolas II.ak martxoan abdikatu zuen. Behin-behineko gobernu bat jarri zen.
Egoera horretan, Lenin Errusiara itzuli zen eta Apirileko Tesiak aldarrikatu zituen. Manifestu horretan, boltxebikeek ez zutela otsaileko iraultzarekin zerikusirik adierazi zuen. Helburuak ziren Lehen Mundu Gerra amaitzea, sobietek boterea hartzea eta langileen Internazional berri bat sortzea.
Inperio zentralen kontrako erasoaldiaren porrotak eta herriaren protestek estatu kolpe bat ematera bultzatu zuten Kornilov jeneral tsarista. Guardia Gorriak kolpea bertan behera utzi zuen. Amnistia emanda, boltxebike asko kartzelatik atera ziren eta postu garrantzitsuak hartu zituzten sobietean.
URRIKO IRAULTZA
Urriaren 9an, Lenin Errusiara itzuli zen. Batzorde nagusi boltxebikeak boterea hartu nahi zuen. Trotski izan zen sobieten mobilizazioaren arduraduna.
Urriaren 25ean, Guardia Gorriak, armadak eta Aurora korazatuak San Petersburgoko gune garrantzitsuenak bereganatu eta Neguko Jauregia okupatu zuten. Kerenskik ihes egin zuen eta gobernuko kideak atxilotu zituzten. Leninek hartu zuen boterea.