Faxismoa eta Arrazakeria: Hitlerren Ideologiaren Azterketa
Arrazakeriaren Ikuspegia Nazismoan
Pentsamolde arrazista? Nazismoa ikuspegi arrazista izan arren, naziek ideia hori azken muturrera eraman zuten. Hitlerren ustez, alemaniarrak arraza arioak eta goi-mailakoak ziren, eta arrazen arteko nahasketak zirela Alemania hain beheran egotearen arrazoia.
Hitlerren lehentasuna biztanleriari arraza-garbitasuna itzultzea zen, perfektuak ez ziren guztiak giltzapetuz edo hiltzen. Baita politika antisemita sistematikoa ezarri zen.
Horregatik, juduei lanbide gehienetan jardutea eta juduen eta arioen arteko ezkontza zein sexu-harremanak debekatu zituen; gainera, juduei tratu txar fisikoa ematen hasi zieten.
1938. urtean, Kristal Hautsien Gaua izan zen: naziek juduak hil, dendetan lapurtu, sinagogeei su eman eta juduak kontzentrazio-esparruetan giltzapetu zituzten. Horren ondorioz, judu asko ihes egin zuten.
Bigarren Mundu Gerran, Hitlerrek Alemaniako eta konkistatuko herrialde guztietako juduak eta ijitoak sarraskitze-esparrura eraman zituen.
Faxismoaren Sei Ezaugarri Nagusiak
- Pentsamolde antidemokratikoa eta antikomunista zen.
- Buruzagi ahalguztidun batek zuzentzen zuen estatua, eta askatasunak deuseztatu egin ziren. Alderdi bat baino ez zegoen (alderdi faxista). Beraz, ez zegoen hauteskunde askeagorik.
- Estatuak ekonomian esku hartzen zuen, herrialdea autosufizientea izatea lortzeko.
- Estatuak gizartea menderatzen zuen. Edozein oposizio gogor zapaltzen zuten, eta horrez gain, hezkuntza eta komunikabideak kontrolatzen zituzten.
- Nazionalismo basatia eta espantsionista ezarri zuten. Nazionalismo horrek Italiarentzat inperio koloniala sortzea eskatzen zuen.
- Indarkeria eta militarismoa gurtzen zuten. Aurkari politikoei eta langileei aurka egiteko talde armatuak sortu ziren, eta talde horiek estilo militarra zuten.
Hitlerrek Boterea Lortzea
Errepublikako presidentea hautatzeko hauteskundeetan Hindenburg mariskala hautatu zuten berriro. Mariskalak, arazo larri bati egin behar zion aurre: Normalean, hauteskundeetan, boto gehien jasotako alderdiaren burua izaten zen gobernuburua, baina oraingo honetan, ez zegoen boto adina jaso zuen alderdirik. Horren ondorioz, negozio-gizonek eta talde kontserbadoreenek bultzatuta, Hindenburg mariskalak, Hitler izendatu zuen gobernuburu, 1933ko urtarrilean.