XVII. Mendeko Europa: Dinastiak, Gerrak eta Barrokoa
Dinastia Nagusiak eta Konfliktuak
XVII. mendean bi dinastia nagusi zeuden Europan: Borboiak (Frantzian) eta Habsburgoak (Espainian eta Austrian). Espainiak Europako botere nagusia zuen, baina Frantziak indarrez kentzen saiatu zen, eta horrek Frantziaren hedapena handitu zuen.
Habsburgoen Desira eta 30 Urteko Gerra
Habsburgoek inperio zentralizatu eta katoliko handi bat bihurtu nahi zuten. Honek 30 Urteko Gerra piztu zuen. Alemaniako printze protestanteek beren autonomia mantendu nahi zuten eta enperadorearen aurka matxinatu ziren. Habsburgoak garaituak izan ziren, Westfaliako Bakea sinatu arren, liskarrek jarraitu zuten Pirinioetako Ituna sinatu arte.
Absolutismoaren Gorakada
Absolutismoa da erregeak botere osoa edukitzea, gorteari edo parlamentuei uko eginez. Luis XIV.a, “Eguzki Erregea” bezala ezaguna, jainkotik zetorkiola boterea eta ez zuela jendaurrean justifikatu behar uste zuen.
Luis XIV.aren Gobernua
Eguzki Erregeak gobernu zuzena ezarri zuen eta berak zuen botere osoa. Ondoko herrialdeekin gatazkak izan zituen beti.
Espainiako Gainbehera XVII. Mendean
XVII. mendean Filipe III., Filipe IV.a eta Karlos II.a erreinatu zuten Espainian. Hauen erruz gainbehera bat egon zen, balidoengatik eta barne arazoengatik:
- Demografia beherakada: Moriskoak kanporatzeagatik.
- Hondamendi ekonomikoa: Ez zelako metal preziaturik iristen Ameriketatik.
- Pobreziaren hedapena: Elikagai falta eta jauntxoei presio gehiago, azken honek matxinadak eragingo zituen.
Balidoen Politikak
Lermako Dukeak (Filipe III.aren balidoa) bakegintza politika abiarazi zuen. Hala ere, Olivaresko Konde-Dukeak (Filipe IV.aren balioa) hispaniar nagusitasuna lortu nahi zuen eta Armen Batasuna proposatu zuen (soldaduak ematea eta zergak gehiago ordaintzea). Honen helburua inperioa estatu bakar bat bihurtzea zen, eta horrek matxinadak eragin zituen.
Karlos II.a eta Ondorengotza
Karlos II.a ondorengo gabe geratu ondoren, Filipe Anjoukoa (Borbonikoa) aukeratu zuen ondorengo. Gainerako potentziek guda deklaratu zieten borboikoei.
Kultura eta Zientziaren Goraldia
XVII. mendean literatura eta artearen goraldia izan zen: Urrezko Mendea.
Biztanleria eta Ekonomia
Biztanleria geldi egon zen, heriotza eta jaiotza tasa handiek eraginda (gerra eta gosearen ondorioz). Ekonomiak gora egin zuen koloniak ustiatu eta lehengaiak lortu ondoren. Espainia metal preziatuetan zentratu zen, eta Holanda eta Ingalaterra merkataritzan.
Barrokoa: Estilo Artistikoa
Barrokoa italiar estilo artistiko bat da, irudimen handikoa eta ikusgarria. Arte erlijiosoa zen, elizen handitasuna goresten zuena.
Barrokoaren Ezaugarriak
- Arrazoia eta oreka baztertzen ditu, gehiegikeria bilatzen du.
- Harritzeko eta hunkitzeko asmoz sortua.
- Mugimenduak eta argiak nahasten ditu.
- Mugimendua adierazteko forma konplexuak erabiltzen dira normalean.
Zientzia Modernoa
Zientzia modernoa sustatu zen, esperimentazioan oinarrituta (enpirismoa). Metodo zientifikoak ezagutzera iristeko arrazionalismoa erabili zuten.
- Zientzian: Isaac Newton, Galileo Galilei, etab., aurrerapen handiak egin ziren.
- Teknikan: Mikroskopioa, teleskopioa, barometroa... asmatu ziren.
Euskal Herria XVII. Mendean
Euskal Herria: XVIII. mendean egoera hobera joaten hasi zen, hala ere matxinada ugari egon ziren uzta urriaren eta elikagai faltaren ondorioz. Biztanleria suspertu egin zen, artogatik, burdinagatik eta arrantzarengatik, hurrengo mendeetan ere goraka jarraituko zuena.