DBH mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Industria Iraultzaren Ondorioak eta Berrezarpen Garaia

Historia6,52 KB

Industria Iraultzaren Ondorioak

Ondorio ekonomikoak

Industria Iraultzek egitura ekonomikoen goitik beherako aldaketa ekarri zuten, makinei, enpresa-kontzentrazioari eta finantzaketa-sistema berriei esker. Industria ekoizpen-jarduera nagusia bihurtu zen, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren kaltetan. Pixkanaka, industria-ekoizpenak gora egin zuen, eta ordura arte inoiz lortu gabeko mailetara iritsi zen Mendebaldeko Europan, Estatu Batuetan eta Japonian. Nagusitasun horrek are gehiago nabarmendu zituen herrialde horien eta gainerakoen arteko aldea.

Industria Iraultzek lanaren nazioarteko banaketa sistema konplexu bat sortu zuten; hala, toki bakoitza mundu osoko merkaturako produktu jakin batzuen ekoizpenean espezializatu zen. Azkenik, garraioen esparruko...

Jarraitu irakurtzen "Industria Iraultzaren Ondorioak eta Berrezarpen Garaia" »

Alemaniako II. Reicha: Historia, Ekonomia eta Politika

Historia2,72 KB

Alemaniako II. Reicharen sorrera

1871n Alemaniako II. Reicha (Bigarren Inperioa) sortu zen. Bi gertaera nagusik lagundu zuten Reicha sortzen: batetik, Prusiak bultzatutako Alemaniaren batasuna eta, bestetik, Prusiak Frantziari irabaztea 1870eko Sedango guduan. Gilen I.a Alemaniako enperadore aldarrikatu zuten 1871n, Versaillesen.

3.1. Ekonomia-hedapena eta antolaketa politikoa

1834ko aduana-batasunak eta, 1870 baino lehen, industria- eta trenbide-batasunek Alemaniako batasun politikoa lortzen lagundu zuten. Horrela, merkatu nazional bat sortu zen. Markoa (1871) eta Banku Inperiala (1875) sortu zirenean lortu zen moneta bateratzea.

Bismarckek trenbide-sare gehiena nazionalizatu zuen, eta hori funtsezkoa izan zen Alemaniako ekonomiaren hazkundean....

Jarraitu irakurtzen "Alemaniako II. Reicha: Historia, Ekonomia eta Politika" »

Frantziako Iraultza eta Independentzia Gerra Euskal Herrian

Historia1,83 KB

1. Frantziako Iraultzaren eragina euskal lurraldean

XVIII. mendearen amaieran, Frantziako Iraultzak ondorio sakonak ekarri zituen euskal lurraldeetan:

  • Ipar Euskal Herrian: Iraultzaren neurri liberalak aplikatu ziren. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako diputatuek euskal departamentu bat eratzea proposatu zioten Frantziako Asanblea Nazionalari, baina ez zen onartu. Azkenean, Pirinio Atlantikoak departamentua eratu zen.
  • Hego Euskal Herrian: Karlos IV.ak gerra deklaratu zion Frantziari. Konbentzio Gerraren ondorioz, tropa frantsesek Nafarroaren zati handi bat eta Donostia bereganatu zituzten. Gipuzkoako Batzar Nagusiak bakea negoziatzen saiatu ziren, baina frantsesek uko egin zioten. 1795ean, Gasteiz eta Bilbo hartu zituzten.

1.2. Krisialdi

...
Jarraitu irakurtzen "Frantziako Iraultza eta Independentzia Gerra Euskal Herrian" »

Frantziako Iraultza eta XIX. Mendeko Europako Gertaerak

Historia11,43 KB

1. Iraultza Erradikalizazioa eta Asanblea Berriak

1. Zer beste asanblea sortu zen iraultzaren erradikalizazioan? Zeren ondorioz?

1792ko matxinadak behartuta, hauteskundeak egin ziren eta horren ondorioz beste asanblea bat sortu zen: Konbentzio Nazionala.

2. Direktorioa eta Gobernu Motak

2. Direktorioan eta iraultzaren amaieran zein gobernu mota sortu zen? Azaldu.

Gobernu moderatu bat sortu zen. Gobernu honek 1795eko Konstituzioa onartu zuen, non errolda-sufragioa eta botere-banaketa aintzatesten ziren.

3. Napoleonek Europan Izandako Eragina

3. Zer egin izan zuen Napoleonek Europan?

Napoleonek gauza ikaragarriak egin zituen Europan. Iraultzan lortutako garaipenak indartu zituen eta Europan zehar beraren idealak zabaldu zituen. Honako hauek egin zituen:...

Jarraitu irakurtzen "Frantziako Iraultza eta XIX. Mendeko Europako Gertaerak" »

1834ko Errege Estatutua eta Konstituzioen Aldaketa Historikoa

Historia2,22 KB

1834ko Errege estatutua. Martinez de la Rosak egindako gutun aitortuaren izaera duen konstituzioa Gorte bi ganbarakoa Goi-ganbara edo Ospetsuen Estamentua Behe-ganbara edo Prokuradoreen Estamentua. Koroak subiranotasuna Gorteek legerik emateko eskubiderik ez Sufragio eskubidea errenta handien jabeek eta gaituek 1837ko konstituzioa. Izaera progresista 1812ko alderdi batzuk berreskuratu. Koroaren boterea sendotu Subiranotasun nazionala Koroak beto-eskubidea (erregea ez egoteko botoa emoteko eskubidea)Gorte bi ganbarakoa (kongresua eta senatua) Botere banaketa Banakako eskubideen deklarazioa Errolda sufragioa Milizia Nazionala berrezartzeko legeak 1845ko konstituzioa. Izaera moderatua Liberalismorik kontserbadoreenean oinarrituta Gorte bi ganbarakoa...

Jarraitu irakurtzen "1834ko Errege Estatutua eta Konstituzioen Aldaketa Historikoa" »

Karlos IV.aren Agintaldia: Krisia eta Independentzia Gerraren Atarikoa

Historia2,87 KB

Karlos IV.aren Agintaldiaren Hasiera eta Frantziako Iraultza

1788an, Karlos III.aren heriotzaren ondoren, bere seme Karlos IV.a jarri zen agintean, 1808ra arte. Agintean jarri eta hurrengo urtean, 1789an, Espainian ondorio larriak ekarri zituen iraultza liberala gertatu zen Frantzian. Ipar Euskal Herrian, adibidez, foruak eta gobernuak indargabetu zituen, neurri iraultzaile liberalak ezarriz. Horrelakorik gerta ez zedin, erregeak hainbat bakartze neurri ezarri zituen: liburu iraultzaileak erresumatik kanpo utzi zituen, eta Inkisizioari intelektual susmagarriak atxilotzeko baimena eman zion.

Konbentzio Gerra eta Basileako Bakea

Frantzian iraultza liberala erradikalizatu zenean, Karlos IV.ak aldaketa ugari egin zituen Espainian. Godoy lehen ministro...

Jarraitu irakurtzen "Karlos IV.aren Agintaldia: Krisia eta Independentzia Gerraren Atarikoa" »

XIX. mendeko Espainiako Historia: Gertaera eta Kontzeptu Gakoak

Historia2,53 KB

XIX. mendeko Espainiako historiaren gako nagusiak

1851ko Konkordatua

Eliza Katolikoaren eta gobernuaren arteko akordioa izan zen. Eliza haserre zegoen Mendizabalen desamortizazioa dela eta. Gobernuak ez zizkion lurrak itzuli Elizari, baina finantzaketa eta hezkuntzaren kontrola ziurtatu zizkion.

Zentralismoa eta Federalismoa

Estatua egituratzeko eta boterea kudeatzeko bi modu desberdin dira:

  • Zentralismoa: Boterea leku jakin batetik kudeatzea, lurralde guztietara botere hori zabalduz. Adibidez: Hamarkada Moderatua.
  • Federalismoa: Boterea banatzea. Adibidez: Lehen Errepublika.

Batasun Liberala

Sortutako alderdi politiko liberal berria izan zen, liberal moderatuek eta aurrerakoiek osatua. Bere liderra O'Donnell izan zen eta gobernuan egon zen 1856tik 1863ra...

Jarraitu irakurtzen "XIX. mendeko Espainiako Historia: Gertaera eta Kontzeptu Gakoak" »

Absolutismoa eta Parlamentarismoa: Frantzia eta Ingalaterra

Historia2,42 KB

Urrezko kaiola bat nobleentzat: Frantzia

Frondea Luis XIV.a oso gaztea zela gertatu zen, eta eragin handia izan zuen harengan. Hain zuzen, Versailles eraiki zuen Parisko istiluetatik aldentzeko eta noblezia handia —zenetaz ez baitzen inoiz fidatu— erakartzeko; horrela, hobeto kontrolatu ahal izango zuen, eta gobernu-ardurak emanez saritu.

1.2 Parlamentarismoa: Ingalaterrako kasua

Zenbait lurraldetan, gorte eta parlamentuek gobernuaren boterea kontrolatzen zuten, esaterako, Venezian eta Probintzia Batuetan. Zenbaitetan, subirano baten asmo absolutistei aurre egin behar izan zitzaien, hala nola Ingalaterran. Estuardo etxea Parlamentuaren kontroletik askatzen saiatu zen, eta gerra zibila (1642-1648) piztu zuen.

Armada parlamentarioek, Oliver Cromwell...

Jarraitu irakurtzen "Absolutismoa eta Parlamentarismoa: Frantzia eta Ingalaterra" »

Aro Modernoa: Erreforma eta Monarkia Autoritarioa

Historia2,68 KB

Aro Modernoa: Hasiera eta Amaiera

Aro Modernoa hasten da:

  • 1453an: Turkiarrek Konstantinopla hartu zuten.
  • 1492an: Amerikara heldu ginen.

Aro Modernoa bukatzen da:

  • 1789an (Frantziako Iraultzarekin).

Nazioarteko Egoera

Turkiarrek 1453an Konstantinopla hartu zutenean:

  • Bizantziar Inperioa desagertu egin zen.
  • Musulmanen mehatxua ekialdean handitu zen.

Erreforma Erlijiosoak

Erreforma Luteranoa

Alemanian sortu zen 1521ean. Martin Luterrek hasi zuen, eta Bibliaren fede eta interpretazio askean oinarritzen zen.

  • Aita Santuaren hutsezintasuna arbuiatu zuen (Elizak, Aita Santuak esaten edo pentsatzen zuena egia zela esaten zuen).
  • Liturgia sinplifikatu zuen.
  • Ama Birjinarekiko eta santuekiko gurtza arbuiatu zuen.
  • Oso azkar hedatu zen Europatik.

Erreforma Kalbindarra

Joan Kalbinek...

Jarraitu irakurtzen "Aro Modernoa: Erreforma eta Monarkia Autoritarioa" »

Alfontso XIII.a eta Bigarren Errepublika: Historia Gakoak

Historia7,97 KB

Berrezarkuntzaren krisialdia (1902-1923)

Testuingurua: Alfontso XIII.a Borboikoak, hamasei urte bete zituen egunean hartu zuen boterea, 1902an. Kuba galdu berri izanak eta herrialdea modernizatzeko eskaerek markatu zioten erregetza, berrezarkuntzako ezaugarriekin jarraitzen baitzuten. Kuba ordezkatzeko eta Europako estatu askoren gisa, Espainia ere kolonia berrien bila aritu zen; xede horrekin, Marokoko iparraldeko konkista-gerran murgildu zen. Bestalde, barne-politikan hauteskunde-iruzurra gero eta ageriagoa eta kritikatuagoa zen: alderdi politikoak ados jartzen ez zirelako, ezegonkortasun politikoa gero eta nabariagoa zen. Horren guztiaren oihartzun gisa, gizartean gatazka handiak izan ziren:

1. Bartzelona, 1909: Aste Lazgarria

Espainiako armadak,...

Jarraitu irakurtzen "Alfontso XIII.a eta Bigarren Errepublika: Historia Gakoak" »