XIX. mendeko Espainiako Historia: Gertaera eta Kontzeptu Gakoak
XIX. mendeko Espainiako historiaren gako nagusiak
1851ko Konkordatua
Eliza Katolikoaren eta gobernuaren arteko akordioa izan zen. Eliza haserre zegoen Mendizabalen desamortizazioa dela eta. Gobernuak ez zizkion lurrak itzuli Elizari, baina finantzaketa eta hezkuntzaren kontrola ziurtatu zizkion.
Zentralismoa eta Federalismoa
Estatua egituratzeko eta boterea kudeatzeko bi modu desberdin dira:
- Zentralismoa: Boterea leku jakin batetik kudeatzea, lurralde guztietara botere hori zabalduz. Adibidez: Hamarkada Moderatua.
- Federalismoa: Boterea banatzea. Adibidez: Lehen Errepublika.
Batasun Liberala
Sortutako alderdi politiko liberal berria izan zen, liberal moderatuek eta aurrerakoiek osatua. Bere liderra O'Donnell izan zen eta gobernuan egon zen 1856tik 1863ra bitartean.
Ostendeko Ituna
1866an Ostenden alderdi aurrerakoiek, Batasun Liberalak eta hainbat moderatu zein demokratak sinatutako akordioa. Bertan, Isabel II.a boteretik kentzea adostu zuten.
1869ko Konstituzioa
XIX. mendeko konstituziorik demokratikoena izan zen, aurrerakoiek egina. Konstituzio horretan monarkiak botere oso gutxi zuen. Gizonezkoen sufragio unibertsala agertu zen, herritarrek eskubide ugari zituzten eta erlijio-askatasuna ere bermatu zen.
Amadeo Saboiakoa (1870-1873)
Prim gobernu-buru aurrerakoiak ekarritako erregea izan zen. Talde sozial ugari izan zituen kontra: noblezia, kleroa, moderatuak, errepublikanoak eta armadaren zati bat. Gainera, bi arazori egin behar izan zien aurre: Kubako Gerra eta Hirugarren Karlistaldia. 1873an abdikatu zuen, eta horrek Lehen Errepublika ekarri zuen.
Kantonalismoa
1873an Andaluziako hainbat hirik egindako altxamendua. Hiri horiek federalismoa modu berezian ulertzen zuten: boterearen banaketa behetik gora egin behar zela. Gobernu federalak, ordea, boterearen banaketa goitik behera ulertzen zuen. Kantonalismoarekin batera, Lehen Errepublikak beste bi arazori egin zien aurre: Kubako Gerra eta Hirugarren Karlistaldia.
Paviaren estatu-kolpea
1874ko urtarrilean, Pavia jenerala Espainiako Gorteetan sartu zen eta Lehen Errepublika desegin zuen. Serrano jenerala jarri zuten erregeorde eta, urte amaieran, Martinez Campos jeneralaren altxamenduaren ondoren, Alfontso XII.a izendatu zuten errege, Berrezarpenari hasiera emanez.