Aro Modernoa: Erreforma eta Monarkia Autoritarioa
Aro Modernoa: Hasiera eta Amaiera
Aro Modernoa hasten da:
- 1453an: Turkiarrek Konstantinopla hartu zuten.
- 1492an: Amerikara heldu ginen.
Aro Modernoa bukatzen da:
- 1789an (Frantziako Iraultzarekin).
Nazioarteko Egoera
Turkiarrek 1453an Konstantinopla hartu zutenean:
- Bizantziar Inperioa desagertu egin zen.
- Musulmanen mehatxua ekialdean handitu zen.
Erreforma Erlijiosoak
Erreforma Luteranoa
Alemanian sortu zen 1521ean. Martin Luterrek hasi zuen, eta Bibliaren fede eta interpretazio askean oinarritzen zen.
- Aita Santuaren hutsezintasuna arbuiatu zuen (Elizak, Aita Santuak esaten edo pentsatzen zuena egia zela esaten zuen).
- Liturgia sinplifikatu zuen.
- Ama Birjinarekiko eta santuekiko gurtza arbuiatu zuen.
- Oso azkar hedatu zen Europatik.
Erreforma Kalbindarra
Joan Kalbinek predikatu zuen. Kalbinismoa 1563an agertu zen Suitzan. Arrakasta handia izan zuen burgesian.
- Luterok bezala, bibliaren fede eta interpretazio askean oinarritzen zen.
- Ez du Aita Santuan edo apaizetan sinesten.
Erreforma Anglikanoa
Ingalaterran sortu zen. Henrike VIII.a erregeak Aita Santuarekiko obedientzia arbuiatu zuen, Katalina Aragoikoarengandik dibortziatu nahi baitzuen. 1534an, Ingalaterrako Elizako buru izendatu zuen erregeak bera.
Monarkia Autoritarioa Espainian
Karlos I.a/V.a (1516-1556)
- Lurralde asko oinordetu zituen eta Inperioa zabaldu zuen.
- Alemaniar Inperioaren oinordekoa bere anaia Fernando izendatu zuen.
- Espainiar Inperioaren oinordekoa bere semea Felipe izendatu zuen.
Felipe II.a (1556-1598)
Bere erregealdia Urrezko mendea bezala ezagutzen da.
- Inperio erraldoia sortu zuen.
- Monarkia autoritarioa sendotu zuen.
- Espainiaren hegemonia ezarri zuen Europan.
- Oparotasun ekonomikoa eta kulturala ekarri zuen.
Gaztela eta Aragoiren Batasuna
1469an Elisabet I.a (Gaztelako erregina) eta Fernando II.a (Aragoiko erregea) ezkontzen dira. Horrela, bi erresumak bat bihurtzen dira. Hala ere, lurralde bakoitzak bere lege, ohiturak eta moneta mantentzen dituzte.
Monarkia Autoritarioaren Ezaugarriak
Monarkia autoritario ezarri zuten Espainian. Estatua indartu zuten, estatu modernoa ezarriz. Bere agintea zen nagusi:
- Afrikan
- Atlantikoan
- Amerikan
- Nafarroan