Karlos IV.aren Agintaldia: Krisia eta Independentzia Gerraren Atarikoa

Historia2,87 KB

Karlos IV.aren Agintaldiaren Hasiera eta Frantziako Iraultza

1788an, Karlos III.aren heriotzaren ondoren, bere seme Karlos IV.a jarri zen agintean, 1808ra arte. Agintean jarri eta hurrengo urtean, 1789an, Espainian ondorio larriak ekarri zituen iraultza liberala gertatu zen Frantzian. Ipar Euskal Herrian, adibidez, foruak eta gobernuak indargabetu zituen, neurri iraultzaile liberalak ezarriz. Horrelakorik gerta ez zedin, erregeak hainbat bakartze neurri ezarri zituen: liburu iraultzaileak erresumatik kanpo utzi zituen, eta Inkisizioari intelektual susmagarriak atxilotzeko baimena eman zion.

Konbentzio Gerra eta Basileako Bakea

Frantzian iraultza liberala erradikalizatu zenean, Karlos IV.ak aldaketa ugari egin zituen Espainian. Godoy lehen ministro izendatu zuen. Gainera, Portugal eta Britainia Handiarekin aliatuta, gerra deklaratu zioten Frantziari (Konbentzio Gerra, 1793-1795). Euskal Herrian, Gipuzkoa borroka egin gabe errenditu zen, Frantziarekin bakea sinatzeko eta Espainiako koroatik alde egiteko asmoz, baina Frantziak ez zion onartu. 1795ean, Basileako Bake Ituna sinatu zen Espainiaren eta Frantziaren artean. Itun horren ondorioz, Frantziak lurralde euskaldun eta katalanen gaineko nagusitasunari uko egin zion, Santo Domingoko uhartearen zati baten truke. Bakea sinatu ondoren, Frantzia eta Espainia Britainia Handiaren aurka aliatu ziren.

Napoleonen Eragina eta Fontainebleauko Ituna

1799an, Napoleon Frantziako agintera iritsi zenean, Karlos IV.ak amore eman zion haren politikari. Ondorio txarrak ekarri zizkion Espainiari, hainbat gerratan sartu baitzen. Adibidez, bere itsas armada galdu zuen Trafalgarko guduan (1805), Britainia Handiari blokeo kontinentala ezarri zitzaionean, bere baitan zeuden lurraldeekin merkataritza harremanak debekatuz. Portugalen kasua, aldiz, desberdina zen: Britainia Handiaren aliatua zenez, merkataritza harremanak zituen berarekin. Hori ekiditeko eta Portugal konkistatzeko, Frantziak Fontainebleauko Ituna sinatu zuen 1807an Espainiarekin. Sarrera honek frantziar inbasioa ekarri zuen, Independentzia Gerraren hasiera izanik.

Krisi Soziala eta Aranjuezko Altxamendua

Gerra eta merkataritza blokeek krisi ekonomiko, politiko eta soziala larritu zituzten Espainian. Hori konpondu nahian, Godoyk politika erreformista jarri zuen abian, baina kasu honetan porrot egin zuen. Arazo guzti horien ondorioz, intelektual ilustratuen jarrera erradikalizatu egin zen, eta nobleziaren eta kleroaren laguntzarekin, herritarrak altxatu egin ziren Godoyren eta Karlos IV.aren aurka. Honi Aranjuezko Altxamendua deitu zioten (1808ko martxoa). Honek Godoy kartzelara eraman zuen eta Karlosen abdikazioa ekarri zuen, bere seme Fernando VII.aren alde.

Deskargatu

PDF Word HTML