Faxismoa eta Nazional-sozialismoa: Boterearen finkapena

Historia3,24 KB

III. A. Faxismoaren finkapena (1922-1925)

Italiak formalki sistema parlamentario izaten jarraitzen zuen, beraz, sistema hori desegiteko zenbait neurri hartu zituen Mussolinik:

Sistema Parlamentarioa Desegiteko Neurriak

  • 1923ko azaroan, eskuinaren eta liberalen babesaz, Hauteskunde Lege Berria onartu zen: botoen %25arekin parlamentuko eserlekuen bi heren lor zitezkeen.
  • 1924ko hauteskundeetan, koalizio faxista kontserbadoreak botoen %65a lortu zuen, indarkeria faxistari eta zenbaketan egindako iruzurrari esker. Hamar egun beranduago, sozialisten buruzagi zen Matteotti eraila izan zen, Mussolinik aginduta.
  • 1925ean, alderdi bakarra inposatu eta oposizio politiko osoa desagerrarazi zuen Mussolinik, erregearen, kontserbadoreen, liberalen eta kapitalista handien inhibizio edo laguntza osoarekin.

Alemaniako Nazional-sozialismoa

Italian bezala, Gerraosteko egoerak krisi sakona sortu zuen Alemanian, eta krisi hori Nazismoaren sorrera eta hedapenaren urrutirako kausatzat har dezakegu. Alemania Europako estatu handiena izanik, Hitlerrek boterea hartzeak berebiziko garrantzia izan zuen, 1919an sortutako oreka politiko guztiak hautsi eta kontinentea Bigarren Mundu Gerra batera bultzatu baitzuen.

Urrutirako Kausak: Gerraosteko Egoera

1919an Alemanian sortutako erregimen politiko berriari Weimar Errepublika deritzogu (1919-1934). Erregimen berria ez zen gai izan Alemaniak zituen arazo larriak modu egokian bideratzeko eta konpontzeko. Errepublika berriaren ahultasun hori arlo guztietan nabarmendu zen:

  • Krisi Politikoa: Oso ahulak ziren Erregimen berriaren oinarriak, eta bere aurkako oposizioa handia zen.
    • Talde ezkertiarren oposizioa: Komunismoa. Ezkerreko alderdien barne liskarrek nazismoaren hazkundea lagundu zuten.
    • Talde eskuindarren oposizioa: Inperio garaiko administrazio aparatuak (burokrazia, armada,...) bertan zirauen, ez baitzen depuratua izan.
  • Krisi Sozial-Ekonomikoa: Gerrak eragindako galerak eta suntsipenek, Versaillesko Itunak ezarritako konpentsazioaren ordainketek eta gatazka sozialek ekonomiaren errekuperazioa galarazten zuten. Inflazio ikaragarriak klase ertainak eta langileak erabat pobretu zituen.

Hitler eta Nazionalismoaren Jaiotza

Adolf Hitler (1889-1945) Austrian jaio zen, konkretuki, Braunau deituriko herrixka batean. Artista porrokatu bat zen, Munichen finkatu zen Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren. 1919an sortu zen Langileen Alderdi Nazionalista, eta Hitlerrek izena eman zuen. Alderdi honen programak sozialismoa eta muturreko nazionalismoa uztartzen zituen modu nahasgarri batean.

Alderdiko buruzagi bihurturik, 1923tik aurrera industria eta finantza buruen (Thyssen,...) babes ekonomikoa jasotzen hasi zen, beraien interesen defentsarako tresna egokia zelakoan.

Urte hartan estatu kolpe bat jotzen saiatu ziren naziak, baina huts egin zuten, eta Hitlerrek bost urteko kartzela zigorra jaso zuen. Bertan Mein Kampf (Nire Borroka) idatzi zuen, eta Nazional-sozialismoaren oinarri ideologikoak ezarri zituen:

  • Arrazakeria.
  • Muturreko nazionalismoa.
  • Antikomunismoa.
  • Antiliberalismoa.

Deskargatu

PDF Word HTML