Alemania: Kanpo Politika eta Gerra Arteko Ekonomia

Historia2,26 KB

Alemania

Kanpo Politika

Bizi-espazioan oinarrituko da, Alemaniaren inperialismoa, Europa beste gerra izugarri batera eramanez. Teoria honen arabera, Alemaniak, bizirauteko, alemaniar biztanle eta lurralde guztiez osatutako estatu bakar bat eratu eta eslabiarrak, nagusiki, menperatu behar zituen. Horretarako, esan bezala, Hitlerrek berrarmaketa bultzatu (Versailleseko ituna hautsiz) eta III Reich-a Europako potentzia militar garrantzitsuena bihurtuko du, beti ere eraso eta baketze politika trebe bat uztartuz.

Alemaniar inperialismo horren mugarri nagusiak, Bigarren Mundu Gerraren atarian jarriko gaituztenak:

  • 1933an Versailleseko Ituna salatu eta Nazioen Elkartea utzi egin zuen.
  • 1935ean derrigorrezko soldaduska berrezarri.
  • 1936ean Renania militarizatu zuen. Frantzia ez zen ausartu militarki erantzuten Britania Handiaren babesaren ezean.
  • Urte horretan, italiarrek bezala, laguntza militarra eman zioten Francori, Espainiako Gerra Zibilean.
  • Urte berean Erromarekin ituna sinatu zuen, ARDATZA sortuz.
  • 1939ko martxoan Alemaniak, Txekoslobakia osoa inbaditu zuen.
  • Maiatzean Altzairuzko Ituna Italiarekin gerra prestatzeko.
  • MOLOTOV-RIBBENTROP Itunak (sekretu bat zen) Polonia zatitzeko, Alemania eta Sobietar Batasunaren artean, Gerrarako bidea irekita utzi zuen.

Azkenik, irailaren 1ean Alemaniako armadak Polonia inbaditu zuen, Bigarren Mundu Gerrari hasiera emanez.

Gerra Arteko Ekonomia (1919-1924)

Gerra Ondorengo Krisia (1919-1924)

Lehen Mundu Gerraren amaieran, estatuak parte hartu zuen, euren ekonomiak berrantolatzeari ekin zioten. 1920an, ekonomiak beherakada bat izango du 1924 urtera arte. Horren arrazoiak:

  1. Eskari eta eskaintzaren arteko desoreka (eskaria gehienbat estankatua).
  2. Gerrara bideratutako ekonomia batetik bakearen ekonomia batera pasatzearen zailtasunak.

Krisia bi elementu nagusik elikatu zuten:

  1. Estatuak gerran harturiko zorrak.
  2. Alemaniak Versailleseko itunaren ondorioz aurre egin beharreko kalte-ordainak.

Honen aurrean Estatu Batuak, bihurtu ziren kreditu-emaile nagusi (kredituak era mugagabean eta protekzionistan emango dituzte). Honek guztiak, Europar ekonomiaren beherakada ekarriko du.

Deskargatu

PDF Word HTML