Espainiako Gerra Zibila eta Bigarren Mundu Gerraren Ondorioak

Historia3 KB

Biurteko Kontserbadorea eta Fronte Popularra (1933-1936)

Zentro-eskuinak 1933ko hauteskundeak irabazi zituen. 1934an, ezkerreko alderdiek boterea modu ez-demokratikoan eskuratzea erabaki zuten. Hori dela eta, urriko iraultza piztu zen.

  • Iraultzak arrakasta izan zuen Asturiasen.
  • Katalunian, gobernu autonomoak bat egin zuen matxinadarekin, eta Kataluniako Errepublika aldarrikatu zen.

1936ko hauteskundeetara ezkerra elkartuta aurkeztu zen, Fronte Popular koalizioan: sozialistak, komunistak, alderdi errepublikanoak eta zenbait indar abertzale, anarkisten babesarekin. Eskuinean, muturreko liderren garrantzia areagotu zen: Calvo Sotelorena eta José Antonio Primo de Riverarena (Miguel Primo de Riveraren semea), Espainiako Falange alderdi faxistaren buruarena.

Gerra Zibila (1936-1939)

  • Hiriburua bereganatzea bihurtu zen matxinatuen helburu nagusia. Madrilgo erasoaldia 1936ko udazkenean hasi zen, eta 1937ko martxoan amaitu zen.
  • Francoren tropak iparraldeko frontera joan ziren, Bizkaiko golkoko industria bereganatzeko. Horrela, 1937ko apirilaren 26an, alemaniarren hegazkinek (Condor Legioa) Gernika bonbardatu zuten. Iparraldea galtzea ezbehar larria izan zen errepublikanoentzat, matxinatuek eremu horretako baliabideak bereganatu baitzituzten.
  • 1937ko amaieran, Francok ekialdeko fronterantz jo zuen, Mediterraneo itsasorantz, eta Katalunia isolatu zuen. Egoera horri aurre egiteko, errepublikanoek Ebro ibaia zeharkatu zuten, eta Ebroko gudu odoltsua gertatu zen hiru hilabetez. Horren ondorioz, errepublikanoen armada ia guztiz suntsituta geratu zen.

1939ko urtarrilean nazionalak Bartzelona hartu, eta martxoan, Madrilen sartu ziren, gerra amaitutzat emanez.

Bakearen Antolaketa

Yaltako eta Potsdamgo Konferentzietan, Europako mapa berria sortu zen, eta bi potentzia nagusietan (Ameriketako Estatu Batuak eta SESB) oinarritutako mundua finkatu ziren.

Yaltako Konferentzia (1945eko otsaila)

Churchill, Roosevelt eta Stalinen mintzagaia naziengandik askatu ondoren Europako egoera izan zen. Testuingurua Stalinen aldekoa zen, SESBeko armadak ordurako Ekialdeko Europa osoa askatu baitzuen.

  • Ekialdeko Europan, hauteskunde libre eta demokratikoak egiteko konpromisoa hartu zuen Stalinek, baina agindutakoa ezerezean gelditu zen.
  • Alemania armadarik gabe geldituko zen eta lau zatitan banatuko zuten, zati bakoitza potentzia garaileetako batek administraturik (AEB, SESB, Britainia Handia eta Frantzia).
  • Nazio Batuen Erakundea (NBE) sortzea proposatu zen, Nazioen Elkartea desagertuta. Nazioarteko erakunde bat izango zen eta bakeari eusteko helburua izango zuen.

Potsdamgo Konferentzia (1945eko uztaila)

Aliatuen arteko desadostasun handiak agerian jartzen hasi ziren. Stalinen jokaera gogorra izan zen, hasieran adostutako mugak gainditzen zituzten lurralde-hedapenak proposatu baitzituen. Gauza bakarrean etorri ziren bat: naziek egindako gerrako krimenen arduradunen aurkako epaiketak hastea.

Deskargatu

PDF Word HTML