Fernando VII.a: Absolutismoaren Berrezarpena Espainian

Historia2,51 KB

Fernando VII.a eta Absolutismoaren Berrezarpena

Valençay eta Erregearen Itzulera

Hurrengo urtean, gauzak larritzen ari zitzaizkion Napoleoni, eta Espainiako arazoa baztertu eta Errusiako kanpainara dedikatzea pentsatu zuen. Horregatik sinatu zuen Valençayko Ituna eta anaiari deitu zion. Itun horren bidez, Borboiei koroa itzultzen zien.

Pertsiarren Manifestua

Fernando VII.a penintsulara itzuli zen, harrera arrakastatsua izanik. Hortik Valentziara joan zen Elio jeneralaren babespean; hark laguntza eskaini baitzion monarkia absolutua berrezartzeko. Orduan, erregeari Pertsiarren Manifestua aurkeztu zioten Gorteetako diputatu absolutistek. Eliok eta Fernandok gudarostearen parte handi baten, Elizaren, klase politikoaren eta herritarren onarpena izan zuten.

Maiatzaren 4ko Dekretua

Horrenbestez, Maiatzaren 4ko dekretuarekin estatu-kolpea eman zen eta Gorteak amaitutzat eman zituzten. Liberalen kontrako ekintzak burutu ziren; batzuk kartzelaratu zituzten eta beste batzuk erbesteratu egin zituzten.

Cadizko Konstituzioaren Deuseztapena

Dekretu berrian Manifestuaren printzipioak agertzen ziren, monarkia absolutuaren berrezarpena justifikatuz. Horren ondorioz, erregeak bertan behera utzi zuen Cadizko Gorteek egindakoa, ez bakarrik 1812ko Konstituzioa, baita lege-dekretuak ere deuseztatu, eta gremioak eta Inkisizioa berriro berreskuratu zituen.

Absolutismoaren Zailtasunak

Monarkia absolutuak zailtasunak izan zituen, batez ere 1820-23 aldian (Hirurteko Konstituzionala), Riego koronelaren estatu-kolpearen bitartez Cadizko Konstituzioa berriro indarrean jarri baitzen. Baina Fernando VII.ak Aliantza Santuari laguntza eskatu zion, eta honek 1823an absolutismoa berrezarri zuen.

Seiurteko Absolutista eta Gatazka

Pertsiarren Manifestu honek garai hartan berebiziko garrantzia izan zuen, besteak beste Fernando VII.a absolutismoa ezartzera bultzatu baitzuen, absolutisten pribilegioak berreskuratu ahal izateko. Hori zen, batik bat, idazki horren garrantzia: ordura arte egon zen konstituzio liberal bakarra deuseztatu zuelako, Seiurteko Absolutistari (1814-1820) hasiera emanez. Fernando VII.aren erregealdia Seiurteko Absolutistarekin hasi zen, eta hor hasi zen absolutismoaren eta liberalismoaren arteko lehia, gero Gerra Karlistetan (1833-1840) gauzatuko zena.

Deskargatu

PDF Word HTML