Beste ikastaroak mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Frankismoa Espainian: Ezaugarriak, Oinarriak eta Errepresioa

Historia4,69 KB

Frankismoa Espainian: Ezaugarriak, Oinarriak eta Errepresioa (1939-1975)

Frankismoaren Ezaugarri Nagusiak

1939tik 1975ra bitartean, Espainian, Francisco Franco jeneralak zuzendutako erregimen diktatoriala ezarri zen, frankismoa izenez ezaguna. Frankismoak ezarritako estatua Gerra Zibilak soilik zilegitu zuen, eta muturreko autoritarismoa izan zuen bereizgarri. Hona hemen bere ezaugarri nagusiak:

  • Totalitarismoa: Italiako eta Alemaniako eredu faxistetan inspiratutako diktadura izan zen.
  • Kaudillismoa: Franco, "Espainiako Burua" edo "Kaudilloa", Estatuko burua eta, urte askotan, gobernuko presidentea ere izan zen.
  • Estatuaren ikusmolde batasunzalea eta zentralista: Erregionalismo eta nazionalismo periferiko oro gogor zapaldu zituen.
  • Oposizioa zapaltzea:
...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoa Espainian: Ezaugarriak, Oinarriak eta Errepresioa" »

Euskal Autonomi Estatutua: Historia eta Garapena

Historia7,8 KB

Lehen Euskal Gobernua.

Euskal Herri frankista Gerra Zibilean.

Miguel Primo de Riveraren diktadura amaitzean, Aznar almiranteak udal hauteskundeak deitu zituen. Hauetan errepublikanoen garaipena nabarmena izan zen hiri nagusietan, eta berehala, 1931ko apirilaren 14an, II. Errepublika aldarrikatu zen Eibarren eta Alfontso XIII.aren erbesteratzea eraginez. Ondoren, Niceto Alcala Zamora errepublikar eskuindarra buru izango zuen Behin-behineko Gobernua eratu zen.

1931ko Konstituzioa izan zen II. Errepublikaren funtsezko lana. Konstituzio honek erreforma ugari bideratu zituen, besteak beste, Espainia errepublika unitario gisa definitzen bazuen ere, lurralde ezberdinetan Autonomia Estatutuak garatzeko aukera aurreikusten zituen.

Euskal Autonomi Estatutua...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Autonomi Estatutua: Historia eta Garapena" »

Erantzukizun Politikoaren Legea (1939) eta Industria Babesteko Legea (1939)

Historia4,28 KB

Erantzunkizun Politikoaren Legea (1939-02-09)

Kokapena eta Sailkapena

Lehen mailako testu juridiko eta historikoa da. Francok sinatutako legearen zatia, BOEn argitaratua. Gai politikoa jorratzen du, gerrako galtzaileei, bereziki Fronte Popularraren aldekoei, zuzendua. 1939ko otsailaren 9an Burgosen sinatua, Francoren tropek Bartzelona okupatu eta Erresuma Batuak eta Frantziak Francoren gobernua onartu ondoren.

Analisia

Helburua: “Matxinada gorriari” lagundu ziotenei errua kitatzea.

Auzitegiak: Armadako, Magistraturako eta Falangeko kideek osatuta.

Ebazpena:

  • 1. artikulua: Erantzule politikoak zehazten ditu bi aldi historikotan:
    • a) 1934-1936: 1934ko urriko gertaeretan (Kataluniako aldarrikapena, Asturiasko iraultza) parte hartu zutenak.
    • b) 1936tik
...
Jarraitu irakurtzen "Erantzukizun Politikoaren Legea (1939) eta Industria Babesteko Legea (1939)" »

Errestaurazioaren Sistema: Cánovas del Castilloren Pentsamendu Politikoa

Historia1,06 KB

Cánovasen sistema teoria eta errealitatea:

Antonio Cánovas del Castillo Borboiko etxearen alderdikide nagusia izan zen Seiurteko Demokratikoan. Berak monarkia zilegia eta Espainiaren batasuna defendatu zuen. Monarkia berreskuratzeko asmorik gabeko mugimendu baten ondorioz, Elisabet II. erregina bere seme Alfontso Borboikoaren alde abdika zezan lortu zuen, eta hau Cánovasek inspiratu zuen. 1874ko abenduaren 1ean, Alfontso Borboikoak Sandhursteko Manifestua sinatu zuen, Cánovasek inspiratua. Bere asmoak baliatuz, Martínez Campos jeneralak Saguntoan jazarrialdia antolatu zuen eta, oniritzi jaso ondoren, Alfontso XII. errege izendatu zuten.

Cánovas del Castilloren pentsamendu politikoa

Honako hauek ziren:

Oinarrizko egiaz, non monarkia zilegia,...

Jarraitu irakurtzen "Errestaurazioaren Sistema: Cánovas del Castilloren Pentsamendu Politikoa" »

Estatu Frankistaren Eraikuntza: Gerra Zibilaren Ondorioak

Historia10,21 KB

Estatu Frankistaren Eraikuntza

Militarrek mendean hartutako zonan (zona nazionala) disziplina militarrak eta ezarritako orena izan zen hasiera hasieratik eta Defentsa Nazionaleko Junta antolatu zuten.

1936ko uztailaren 20an, Sanjurjo jenerala istripu batean hil zen, Lisboan. Hori dela eta Matxinadak arrakasta izan ez zuenez eta gerra piztu zenez, arazo larria planteatu zen.

Uztailaren 24an, Defentsa Nazionalerako Junta militarrek osatu zuten eta Jose Cabanellas izdendatu zuten buru. Juntaren eginkizuna okupatutako lurraldea gobernatzea zen, eta hauek izan ziren lehen neurriak: alderdi politikoen jarduera debekatzea, Konstituzioa bertan utzi eta nekazaritza-erreforma geldiarazi.

Francok armadan zuen boterea handitu zen eta iraliaren 30ean, militarren...

Jarraitu irakurtzen "Estatu Frankistaren Eraikuntza: Gerra Zibilaren Ondorioak" »

Espainiako II. Errepublikako Politika Autonomikoa eta 1936ko Altxamendu Militarra

Historia3,32 KB

Espainiako II. Errepublikako Politika Autonomikoa

Espainiako Konstituzioak autonomia-erregimena izateko eskubidea aitortu zien eskualdeei.

Kataluniako Autonomia

Francesc Macià-k negoziazioak hasi zituen Errepublikako gobernuarekin. Ondorioz, gobernu autonomiko bat eratu zen, Generalitatea, eta Gorteek autonomia-estatutua onetsi zuten. Erregimen autonomikoak berezko gobernua eta parlamentua eratu zituen. Kataluniako parlamenturako hauteskundeetan, ERC alderdiak irabazi zuen, eta Francesc Macià hautatu zuten Generalitateko presidente.

Galiziako Autonomia

ORGAk jarrera epela zuen, eta autonomia lortzeko prozesua berandu hasi zen.

Andaluziako Autonomia

Kordoban, 1933ko urtarrilean, estatutu-aurreproiektu bat onartu zuten. Blas Infantek garrantzi handia...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako II. Errepublikako Politika Autonomikoa eta 1936ko Altxamendu Militarra" »

Europar Batasunaren Eboluzioa: Erromatik Lisboara

Historia2,08 KB

Erromako Ituna (1957)

Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE)

1957ko martxoaren 25ean sortu zen Frantzia, Alemaniako Errepublika Federala, Italia, Belgika, Herbehereak eta Luxenburgok parte hartuz. EEEren sorrera Europar Batasunaren lehen oinarriak ezarri zituen. Epe laburreko helburuak:

  • Garapen ekonomikoa bultzatzea.
  • Egonkortasun ekonomikoa lortzea.
  • Bizi-maila igotzea.
  • Kideen arteko harremanak hobetzea.

Epe luzerako helburua: merkatu komun bat eraikitzea.

Europako Akta Bakarra (1985-1987)

1985eko abenduan Luxenburgoko Konferentzian onartua. Erromako Itunaren lehen berrikuspen osoa izan zen, Ekonomia eta Diru Batasunerako urrats garrantzitsua. Barne-merkatu bakarra sortzea aurreikusi zen, inolako mugarik gabea. 1987an kohesio funtsak sortu ziren.

Amsterdamgo

...
Jarraitu irakurtzen "Europar Batasunaren Eboluzioa: Erromatik Lisboara" »

Bi Mundu-Gerren Arteko Krisi Sozioekonomikoa

Historia7,92 KB

Bi Mundu-Gerren Arteko Garaia (1918-1939)

Garai hau krisialdi sakona izan zen. Krisi sozioekonomikoa. Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren, Europako herrialde batzuek euren ekonomia berreraiki behar izan zuten; gatazkatik oso pobretuta atera baitziren.

“20ko Hamarkada Zoriontsua”?

  • Europako ekonomien susperraldi geldoa gertatzen ari zen.
  • AEBen (eta Japoniaren) hedapen nabarmena gertatu zen: industrian teknika berrien erabilpena eta enpresen kontzentrazioa areagotu zen.

Ekonomia Ederto Zihoala

Soldaten eta erosteko ahalmenaren gorakada. Kontsumoa handituz joan zen. Gizartean jarrera euforikoa zabaldu zen (zenbait herrialdetako gizarte talde batzuetan). Baina ekonomiak akats batzuk ezkutatzen zituen (29ko Crack-aren arrazoi nagusiak izango zirenak):...

Jarraitu irakurtzen "Bi Mundu-Gerren Arteko Krisi Sozioekonomikoa" »

Espainiako Konstituzioa eta Euskal Estatutua

Historia2,56 KB

1975an, Sozialki, Testuinguru horretan, Erreformak, Gobernu berriak, Ondoren, Suarezek alderdi, Itunek, Horretaz aparte, Euskadiko Estatutua, Gernikako Estatutuak, Botere legegilea, 1980rako, 1981eko otsailaren 23an Kongresuan. Konstituzioa 1978ko abenduaren 6an onartu zen. Horrek Espainia “zuzenbide estatu sozial eta demokratiko” gisa defendatzen zuen, erabakitako gobernua monarkia parlamentariotzat zehaztuz. Konstituzioak muga zorrotza jartzen zizkion monarkiaren eskumenei eta Gorteei bermatzen zien agintearen erabilera. Testuak estatu akonfesionala definitzen zuen. Zehaztasun handiz zerrendatzen zituen herritarren eskubide indibidualak, nagusitasunera heltzeko hamazortzi urteko adina finkatuz, heriotza-zigorra indargabetuz eta dibortzioa...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Konstituzioa eta Euskal Estatutua" »

Ilustrazioa: Antzinako Erregimenaren Aurkako Mugimendua

Historia4,31 KB

Ilustrazioa: Sarrera

Antzinako Erregimena (gizartea, politika eta ekonomia) zegoen bitartean agertutako mugimendu intelektuala izan zen. Bi mugimendu hauek zalantzan jartzen dituzte Antzinako Erregimenaren ideia guztiak.

Argiaren Mendea

Arrazoiaren bidez ulertu behar zen mundua. Argiaren Mendea deituko zaio; lurreko itzalak arrazoiaren argiak argituko zituelako. Hezkuntzari garrantzia handia eman zioten, denek izateko hezkuntza maila gutxienekoa.

Politika

Ideia berriak: botere banaketa.

  • Parlamentu bat: botere legegilea
  • Erregea: botere betearazlea
  • Epailea: botere judiziala

Konstituzioan oinarrituta gobernatuko zen. Herriak boterea izango zuen: subiranotasun nazionala, sufragio bidez, boto eskubidea.

  • Sufragio unibertsala, gizonezkoen sufragio unibertsala
...
Jarraitu irakurtzen "Ilustrazioa: Antzinako Erregimenaren Aurkako Mugimendua" »