Euskal Nazionalismoa: Historia eta Ideologia

Historia6,22 KB

SARRERA

Nazionalismoa iraultza frantsesarekin batera sortu zen. Frantziar iraultzaileek nazioaren burujabetasuna aldarrikatu zuten. Bi nazio kontzeptu daude:

  • Nazio frantsesarena: liberalismoak aldarrikatzen duen herriaren burujabetasunaren ideian oinarritzen da. Nazioa komunitate bateko gizabanakoek libreki erabakitzen dutenean elkarrekin estatu bat eratzea da.
  • Nazio alemanarena: herri izaeran oinarritzen da. Nazioa, arraza, hizkuntza, zuzenbide, ohitura, historia eta tradizio berdinak dituen komunitatea da. Euskal nazionalismoa honetan oinarritzen da.

Kontzeptu bien desberdintasun nagusia: kontzeptu frantsesaren arabera, nazioa gizarte hitzarmen edo kontratu baten emaitza da. Kontzeptu alemanaren arabera, berriz, errealitate natural bat da. XIX. mendean zehar zabaldu zen Europatik, liberalismoaren eta industrializazioaren ondorioz.

EZAUGARRI OROKORRAK ESPAINIAN

Espainian nazionalismoa Europan baino beranduago agertu zen. Kostako inguruan izan zuen eragin handiena: Katalunian, Galizian, Euskal Herrian eta Valentzian.

EUSKAL NAZIONALISMOA

XIX. mende bukaeran berrikuntza politikoaren osagai funtsezkoetako bat euskal nazionalismoa sortzea izan zen. Nazionalismoaren agerpenean foruen abolizioak eta industrializazioak eragin zuten. Aldaketa horien kontrako erreakzio gisa sortu zen. Foruen deuseztapenak eta industrializazioak ekarritako aldaketak mehatxutzat hartu zituzten euskaldun askok.

NAZIONALISMOAREN AURREKARIAK

  • Larramendismoa: XVIII. Mendean Decretos de Nueva Planta direlakoen garaian, foruak galtzeko beldurraren ondorioz, Manuel Larramendi jesuitak foruen defentsan sorturiko mugimendu ideologikoa da.
  • Karlismoa: Don Karlosen eskubideak defendatzeko sortu zen, foruen aldeko mugimenduarekin bat egin zuena.
  • Mugimendu foruzalea: Lehenengo gerra karlistaren ondoren, foruen kontra egindako erasoen ondorioz, defendatzeko sortutako mugimendua izan zen. 1876an, foruak abolitu ondoren, mugimendu foruzalea erradikalizatu egin zen.

SABINO ARANAREN IDEOLOGIA

Karlismoan eta foruzaletasunean oinarrituta, independentziaren ideiara heldu zen. Bizkaia nazio bat zen eta beraz, independente izateko eskubidea zuen.

1892an lehen obra idatzi zuen: Bizcaya por su independencia.

Nazio kontzeptua nazionalismo alemanetik hartu zuen. Nazioa elementu objektibo komunek definitzen dute: arraza, hizkuntza, gobernua eta legeak, ohiturak eta historia; betiere erlijio katolikoa ardatza hartuz.

  • Arraza: euskal nazioa definitzen zuen funtsezko ezaugarria. Euskal arrazaren garbitasuna mantentzea ezinbestekoa zen.
  • Hizkuntza: euskal nortasunaren ezaugarri garrantzitsua izan zen.
  • Gobernua eta legeak: Euskaldunen zilegizko legedia, Lagi-Zarra zen. Foru hitza pribilegio moduan interpreta zitekeelako. Ez 1876ko legea ezeztatzea eskatzen, baizik eta 1839koa, hori zelako Euskal Herriaren askatasuna eta independentziaren amaiera.
  • Ohiturak: nekazal inguruan gordetzen ziren ohiturak eta tradizioak. Denboraren poderioz, industrializazioa onartu ez ezik, euskaldunen lorpen garrantzitsutzat jo zuen.
  • Historia: Euskadiko iragan historiko independentea Euskadi nazioa zela frogatzen zuen elementua zen.
  • Erlijio katolikoa: Euskadi katoliko, apostoliko eta erromatarra izan beharko zen, politika erlijioaren menpe egon behar zelarik. Erlijioak zuen garrantzia, bere proiektu politikoa laburtzeko lemak hau dio: JEL (Jaungoikoa eta Lagi-Zarra.

EUSKAL ALDERDI NAZIONALISTAREN SORRERA

Hiru etapa:

  1. 1893-1898: Begoñako Larrazabal baserrian emandako hitzaldia. Bizkaian zeuden alderdi politikoak aztertu ondoren, batek ere ez zuela bizkaitarren nahiak betetzen eta alderdi nazionalista sortu behar zela adierazi zuen. Jaungoikoa eta Lagi-Zarra lemaren bidez amaitu zuen hitzaldia.

Euskeldun Batzokija elkarte politikoa sortu zuen, JEL lemaren jarraitzaileak biltzen zituena. Hurrengo urtean itxi egin zuten, Sabino Arana espetxeratuz. Bizkai Buru Batzarra osatu zen, EAJren aitzindaria.

Aranaren planteamendu politikoak independentista erradikalak ziren.

  1. 1898-1902: EAJn talde foruzalea sartu zen. Goi burgesiako kideak ziren eta Ramon de la Sota zuten haien buru. Kide berriek jarrera toleranteagoak eta ideia autonomistak sartu zituzten, luzaroan elkarrekin bizi izan diren joera biak sortuz: independentista erradikala eta autonomista.

1898an Sabino Arana Bizkaiko Diputatu Nagusi aukeratu zuten, tribuna paregabea eskainiz. Momentu honetan aldatu zuen garapen ekonomikoarekiko jarrera: industrializazioa kondenatzeari utzi zion, planteamendu independentistekin jarraitu zuen.

  1. 1902-1903: Aranak, kartzelan zegoelarik, etapa espainolista hasi zuen. Independentismoa alde batera utziz, autonomia ahalik eta handiena lortzen saiatuko zen. Etapa honetan kontraesanez beteta daude.

Heriotza goiztiarrak ez zuen utzi ezagutzen bere planteamendu espainolisten bilakaera.

POSTARANISMOA

Sabino Arana hil ondoren aukera bien arteko tentsioak hasi ziren.

1905eko arrakastarekin independentziaren nahiak alde batera utzi zituen.

1908an independentistak nagusitu ziren. Barne-egituraketa izan ziren: batzarrak egin, sindikatu bat, egunkari bat argitaratu eta sinbologia nazionalista ezarri. Beraz, alderdia finkatu egin zen. Nazionalismoa Gipuzkoan ere ezartzen ari zen.

1916an, Comunión Nacionalista Vasca izena jarri zioten.

1921ean independentistak kanporatuak izan ziren. Horrela alderdi bi sortu ziren: Comunión Nacionalista Vasca eta EAJ.

Primo de Riveraren diktadurarekin nazionalismoek jazarpen gogorra jasan zuten.

1930ean adar nazionalista biak bateratu egin ziren Bergarako Batzarrean, EAJ izenera itzuliz.

Talde batek batzarretik alde egin zuen, eta alderdi berri bat sortu zuen: EAE-ANV. San Andres manifestuan jasotzen zen taldeak euskal nazionalismoari eta Euskal Herriari zekarkion jarrera berritzailea: akonfesionala, sozialismoari hurbiltzen zen politika soziala, autodeterminazio eskubidea…

II. Errepublikan, EAJren helburu nagusia autonomia estatutua lortzen izan zen.

Deskargatu

PDF Word HTML