Euskal Herriko Industrializazioa: Bizkaiaren Loraldia eta Siderurgiaren Garaipena

Historia3,29 KB

Euskal Industrializazioaren Ezaugarriak

Industrializazio prozesua ez zen berdina izan euskal lurraldeetan. Bizkaian, XIX. mendearen azken laurdenean siderurgian oinarritutako industriaren hazkunde izugarria gertatu zen (Bilbo eta Nerbioiren ezkerraldean). Gipuzkoan, berriz, garapena motelagoa eta dibertsifikatuagoa izan zen, eta Araba eta Nafarroak nekazal lurraldeak izaten jarraitu zuten XX. mendearen bigarren erdialdera arte. Oro har, euskal industrializazioaren ezaugarri nagusiak hauek dira: berandu Europarekin alderatuz, siderurgiaren nagusigoa, Bizkaiaren protagonismoa, merkatu espainiarrekiko mendetasuna eta etorkinen immigrazioa, batez ere Bizkaira.

Bizkaiko Industrializazioaren Oinarriak

Bizkaiko ereduari jarraituz, industrializazioak hainbat oinarri izan zituen: industria tradizionalaren presentzia, kokapen geografiko estrategikoa, lehengai garrantzitsua izatea (burdin mea) eta 1841tik aurrera aduanen kokapen berria, Euskal Herria espainiar merkatuan integratuta geratzea. Bilboko merkatari talde bat industria siderurgikoan inbertitzen hasi zen, eta horrela lehenengo labe garaiak sortu ziren. Finantza sistema bultzatzeko, bi elkarte sortu zituen Bilboko burgesiak: Banco de Bilbao eta “Cia. FF.CC. Tutera-Bilbao”. Azken honek Tutera-Bilbo trenbidea eraiki zuen.

Atzerriko Kapitalaren Garrantzia

Hala ere, Bilboko burgesiak ez zuen kapital nahikorik, eta kanpoko faktore bati esker lortu zuten kapitala: Ingalaterran egindako Bessemer bihurgailuaren aurkikuntza. Bizkaiko meatze arroak abantailak zituzten britainiarrentzat, eta kapitala heldu zen. Gero, Frantzia, Belgika eta Alemaniatik ere etorri zen. 1865etik aurrera atzerriko kapitalez eratutako konpainiak sortu ziren burdina erauzi eta esportatzeko. Enpresari euskaldun batzuk ere hasi ziren esportatzen, eta burges batzuek kapital handiak pilatu zituzten, geroago industria siderurgikoan inbertituz. Era berean, meatze taldeek trenbideak eraiki zituzten minerala meategietatik kostaldera garraiatzeko. Siderurgia industrializazioaren motorra izan zen.

Altos Hornos de Vizcaya eta Hazkundearen Arrazoiak

Altos Hornos de Vizcaya Espainiako handiena izan zen hainbat hamarkadatan. Bizkaiko siderurgiaren hazkundea burdinaren ugaritasunak, kapital handiak pilatzeak esportazioari esker, ikatza lortzeko arazorik ez izateak eta politika protekzionistari esker gertatu zen. Politika mota honek inportazioei muga-zergak ezartzen zien estatu inguruan, barne merkatuan kanpoko konpetentzia saihestuz. Bizkaiko siderurgiak ezinbestekoa zuen espainiar merkatua bere produkzioa saltzeko.

Protekzionismoa eta Krisia

XIX. mendearen amaieran Europak pairatu zuen krisiaren eta kanpoko merkatuen galeraren ondorioz, enpresari espainiarrek neurri protekzionistak ezartzea eskatu zioten estatuari. Enpresari horiek politika protekzionista defendatzeko, “Liga Vizcaina de Productores” sortu zuten. Politika horren suspertzaile nagusiak Bizkaiko siderurgiako enpresariak izan ziren, suspertzaile horietako bat aztergai dugun mitinaren egilea da, Federico Echevarria. Garrantzi handiko dokumentua da, burges-enpresaburu talde txiki hauek Madrilgo gobernuari egindako presioarengatik Bizkaiko industria-siderurgikoak merkatu nazionala monopolizatu baitzuen.

Deskargatu

PDF Word HTML