Euskal Herriko Historia: Planta Berria eta Cadizko Gorteak

Historia2,24 KB

Planta Berria eta Euskal Foruak

Planta Berria: Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Nafarroak baino ez zuten lortu beren foru-erakundeei eustea, izan ere, Ondorengotza Gerran Felipe V.aren alde egin zuten. Habsburgotarrek ezarritako kontseiluen sistema deuseztatu zuten. Horren ordez, Estatu edo Despatxu Idazkaritzak sortu zituzten, gaur egungo ministerioen aurrekari zuzenak. Halaber, Lege Salikoa ezarri zuten, emakumeak tronuaren ondorengotzatik baztertzen zituena.

Lehen matxinada

Felipe V.ak barneko muga-zergak kostako portuetara eraman zituen. Horrek kalte nabarmena egin zion Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako lurrek ordura arte izandako zerga-salbuespen handiari. Herritar taldeak neurri horren aurka altxatu ziren eta, azkenean, Felipe V.ak 1727an muga-zergak Araba barnealdera eraman behar izan zituen.

Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarra

Felipe V.ak merkataritza-konpainia pribilegiatuen sorrera sustatu zuen, hala nola Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarrarena. Konpainia horrek Venezuelarekin produktu-trukeak egiten zituen esklusibotasunez, batez ere kakaoarena.

Cadizko Gorteak eta Konstituzioa

Frantziaren kontrako gerra bete-betean, 1810ean, Batzorde Zentral Gorenak gorteak biltzeko deia egin zuen, erregea kanpoan zela herrialdea nola gidatu erabakitzeko. Cadizen bildu ziren, hiri liberala zelako eta britainiar ontzidiak babestuta zegoelako.

Liberalismoa Cadizko Gorteetan

Cadizen erdi-mailako klaseak, intelektualak, kleroaren eta nobleen ordezkariak elkartu ziren. Diputatu absolutistak, erreformistak, ilustratuak eta liberalak egon arren, azken horien ideiak nagusitu ziren. Cadizko Gorteek Erregimen Zaharra eraisteko oinarriak jarri zituzten, eskubide asko aitortuz:

  • Legearen aurreko berdintasun juridikoa.
  • Inprimatze-askatasuna.
  • Hezkuntzarako eskubidea.

Horrez gain, zentsua, jauntxoen eta kleroaren jaun-eskubideak, barneko muga-zergak, gremioak eta Inkisizioa deuseztatu zituzten. Berrikuntza erradikalak gorabehera, nobleek eta kleroak lortu zuten Estatu berriak konfesionala izaten jarraitzea (erlijio katolikoa erlijio bakar gisa hartuta) eta talde pribilegiatuen jabetza pribatuak aitortzea.

Deskargatu

PDF Word HTML