Cadizko Gorteak (1810-1814): Gizarte Osaera eta 1812ko Konstituzioa

Historia4,31 KB

1810etik 1814ra bitartean, Espainiako Independentzia Gerra garaian, Cadizen osatutako Gorteen partaideen gizarte-osaera adierazten du testu honek, zeinetan Cadizko Konstituzioaren egileen jatorria azaltzen den. Napoleonen gudarostea sartzearekin batera, lurraldea armaz hartu zuten eta haien aurkako erresistentzia eta Independentzia Gerra hasi ziren. Batzarrek erresistentzia antolatzen zuten, eta Batzar Gorena izan zen aginte hutsunearen buru. Zuzendu ezinik zebilenez, Gorteak deitu zituen, haiengandik sortutako ordezkariek hobeto kudea zezaten.

Grafikoaren Azterketa eta Iturriaren Izaera

  • Grafiko barraduna da, egilerik aipatzen ez duena eta hartzaile berezirik ez duenez, edozein historiazaleri zuzendua dagoela esan dezakegu.
  • Izaera publikoa eta politikoa du, eta ez da Gorteetako inolako argitalpen edo iturri zuzena; beraz, bigarren mailako iturria da.
  • Gorteen gizarte-osaerari dagokio, eta grafikoan dauden osagaiak hauek dira:
    • Ardatz bertikalean, diputatuen lanbide motak daude (aniztasun handikoak).
    • Horizontalean, lanbide bakoitzari dagokion diputatu kopurua, hamarnaka jarria.

Diputatuen Gizarte-Osaera eta Lanbideak

Guztira 296 diputatu dira. Lanbideak banan-banan hartuta, elizjendearen multzoa da handiena, 90 diputaturekin. Pribilegiatuak, nobleekin batera, 104 baino ez dira. Hirugarren Estatukoak, ordea, gainerako guztiak dira, 192 diputaturekin.

Lanbidearen prestakuntza intelektualari dagokionez, abokatu, katedratiko, funtzionario, batxiler, arkitekto, idazle, militar... ikasketak ordain zitzaketenak gizartearen klase ertainekoak dira, gehienak burgesak. Abokatuak (56), funtzionarioak (49) eta militarrak (30) kopuru handiagatik nabarmentzen dira. Lanbideen artean, herri xehearen ogibiderik ez dago; beraz, populazioaren %90ek ez zuen ordezkaritzarik. Bestetik, emakumeek eskubide politikorik ez zutenez, ez zegoen bat ere.

Joera Politikoak eta Gorteen Eraketa

Hirugarren Estatuko edo estamentuko ikasketak dituztenak eta militarrak izaten dira gehiengoa, joera liberalekoak, alegia. 1810eko irailean, Batzar Gorena desegin eta Gorteak sortu ziren. Gorteak ganbera bakarrean bildu ziren, grafikoan ikusten den bezala, sistema estamentala baztertuz eta liberalak hasieratik nagusituz; horrela, erabaki iraultzaileak hartu zituzten.

Gorteen osaera hau gerrako oztopoengatik baldintzatua zegoen:

  • Batetik, goi noblezia eta Elizako hierarkia ia ez ziren ordezkatuta egon Cadizen.
  • Bestetik, ordezkari politiko asko, Penintsulan zehar konkistatuta zeuden lurraldeetatik Cadizera ezin zirelako iritsi. Ordezkari horien hutsuneak betetzeko, Cadiz bertako bizilagunekin bete ziren, eta erbesteratutako liberalak, merkatariak eta ideia berriekin harremanetan zeudenak hirikoak ziren.

Liberalismoaren Nagusitasuna eta Erreforma Iraultzaileak

Diputatuen artean bi joera nagusi zeuden: liberalak eta absolutistak. Elizjendea eta noblezia absolutismoaren aldekoak izan ziren. Gizartearen erdi mailakoek liberalismoa bultzatu zuten, Gorteetako eztabaidetan gehiengoa izan baitziren. Argi eta garbi utzi zuten beren estatuaren eredua liberal burgesa zela eta Erregimen Zaharrarekin amaitu nahi zutela.

Hainbat dekretuk eta, batez ere, 1812ko Konstituzioak iraultza liberalaren oinarriak ezarri zituzten, Espainia monarkia liberal eta parlamentario bihurtzeko. Horrekin batera, Nazio Subiranotasuna ezarri zuten. Elizaren partaideak asko zirenez, katolizismoa erlijio ofizial eta bakartzat hartu zen. Dena den, apaiz batzuk liberalismoaren alde jarri ziren.

Ondorioak eta Liberalismoaren Mugak

Independentzia Gerra bitartean, iraultza liberala egiten ari ziren liberalak, Cadizko Gorteetan eta Konstituzioan gauzatu zen. Liberalismoaren lehen iraultzaldia izan zen. Eta Konstituzioa eredutzat hartu zen bertan, baita Amerikako eta Europako beste herrialde batzuetan ere. Burgesia talde oso aktiboa izan arren, gutxiengoa zela agerian geratu zen. Ekonomiak ez zuen burgesia talde handi eta indartsurik osatzeko aukerarik eman.

Baina gizartearen gehiengoa monarkia eta katolizismo tradizionalari lotuta jarraitzen zuenez, saio liberalak ez zuen gizartearen gehiengoa islatu.

Deskargatu

PDF Word HTML