Aro Graikidearen Hasiera eta Ondorengotza Gerra

Historia2,23 KB

Aro Graikidearen Hasiera

Estatu Batuetako Iraultza: Independentzia aldarrikapena (1776) eta Ingalaterraren aurkako gerra (1774-1783). Ingelesek azkenean 13 koloniakren burujabetasuna onartu behar izan zuten: Estatu Batuetako Errepublika. Frantziako Iraultza 1789ko uztailaren 14an iraultzaren ikur izan zen.

Espainiako Ondorengotza Gerra

Espainiako Karlos II.a oinordekorik gabe hil zenean, koroa Filipe Borboikoari (Frantziako Luis XIV.aren bilobari) utzi zion. Frantziaren nagusitasuna Europan arrisku handia zenez, Austriako Karlos artxidukea ezarri nahi izan zuten koroan, Frantziak onartu ez zuena. Azkenean, Filipe V.a izendatzea onartu zen, baina baldintza batzuekin.

Asiento de Negros

Espainiar monarkiak ematen zituen baimenak, beste estatu batzuen itsasontziek esklaboak Afrikatik Amerikara eramateko.

Ondorioak Europan eta Kolonietan

Espainia

Filipe V.a Borboikoa Espainiako errege izan zen, baina Frantziako koroari behin betiko uko eginez. Handik aurrera, Espainia eta Frantzia familia-itunen bidez elkarturik egon ziren nazioarteko harremanetan. Herbehereetako lurrak, Milan, Napoli eta Sizilia, Gibraltar, Menorca eta Sacramento (Uruguai) lurraldeak galdu zituen. Espainiak barne-politika zeharo aldatu zuen, Frantziaren politika zentralizatzailearen eraginez.

Frantzia

Lurralde-hedapena eten zuen. Alsazia eta Estrasburgo irabazi bazituen ere, kolonia ugari galdu zituen Ipar Amerikan: Ternua, Hudsoneko badia...

Germaniako Erromatar Inperio Santua

Karlos IV.ak (Espainiako erregegai izendatutakoak) Milan, Napoli eta Sizilia, Sardinia eta Espainiaren esku egondako Herbehereak eskuratu zituen.

Ingalaterra

Lurralde ugari bereganatu zituen: Ipar Amerikako lurraldeak, Gibraltar eta Menorca. Espainiaren kolonietan merkataritza egiteko aukeraz gainera, haiek esklaboz hornitzeko eskubidea lortu zuen.

Zazpi Urteko Gerra

Ondorio larrienak Frantziak jasan behar izan zituen:

  • Ipar Amerikatik kanporatua izan zen.
  • Galera ekonomiko larriak izan zituen.
  • Frantzian monarkia absolutistaren politikaren aurkako jarrerak ugaritu ziren (mende amaieran iraultza eragin zutenak).

Deskargatu

PDF Word HTML