Federico Echevarriaren hitzaldia: Protekzionismoa (1893)

Historia2,45 KB

testua: Federico Echevarriaren hitzaldia (1893-12-09)

Sarrera

Aurrean dugun testua Bilbon, mitin-protesta batean, Federico Etxevarriak egindako hitzaldiaren zati bat da. Testu historiko hau publikoa da, bertan bildutakoei eta gobernuari zuzendua baitago. Eduki sozio-ekonomikoa du, siderurgia babesteko neurri protekzionistak aldarrikatzen baititu.

Egileari dagokionez, Federico Echevarria (1840-1913) enpresari eta politikari bizkaitarra izan zen. Bilbon jaioa, bere bizitza Bizkaiko garapen ekonomikoari estuki lotuta egon zen. Hainbat enpresaren sortzailea izan zen, hala nola: La Vizcaya, La Iberia eta Bizkaiko Labe Garaiak. Gainera, paper garrantzitsua jokatu zuen enpresa-elkarteetan, Bilboko Merkataritza Ganbera sortuz. Ibilbide politikoan, Alderdi Liberalaren kide gisa kargu ugari bete zituen udaletxean eta Madrilgo Senatuan, eta Bilboko El Sitio elkartea presiditu zuen.

Testua 1893ko abenduaren 9an idatzi zen, Bizkaiko garapen industrialaren unerik garrantzitsuenean.

Azterketa

Testua ulergarriagoa egiteko, kontzeptu nagusiak argituko ditugu:

  • Espainiaren eta Alemaniaren arteko ituna: Bi herrialdeek 1893an sinatutako akordioa, muga-arantzelak murrizteko.
  • Proiektua: Bizkaian hasi berria zen siderurgia.
  • Aduana-zergen araubidea: 1891n gobernuak ateratako dekretua, kanpoko produktu siderurgikoei arantzelak ezartzeko.

Testuaren edukia

Testua bi zatitan banatuta dago:

  • Lehenengo zatian (1-16 lerroak): Federico Echevarriak dio Espainiaren eta Alemaniaren arteko itunak Bizkaiko industria siderurgikoari kalte egingo diola, aduanetako arantzelak handitzeko esfortzua alde batera utziz. Itun horrek ekarriko dituen kalteak zehazten dira, bai muga-zerga horien babesean altxatu diren lantegientzat, bai lehendik zeudenentzat (Labe Garaiak, Deustuko Lantegiak, Aurrerakoak, Zornotzakoak, Miraballesekoak...). Echevarriak 1892ko aduana-zergak mantentzea eskatzen dio gobernuari.
  • Bigarren zatian (17-22 lerroak): Egileak dio nazio osoak tinko eskatu behar diola gobernuari Alemaniarekin egindako ituna desegitea, ondorio lazgarriak saihesteko eta babes-sistema mantentzeko.

Azkenik, dokumentuak erredakzio-lekua (Bilbo), data (1893ko abenduaren 9a) eta testuaren gaia (Merkataritza Itunen kontrako mitin-protesta) azaltzen ditu.

Deskargatu

PDF Word HTML